|     55 zenbakia, 1982 [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

ANTZERTI

 

        Izenburu ori zuala 1932/1936 bitartean euskal teatroz jantzitako aldizkari bat agertu zan: «ANTZERTI». Izen au ain zuzen, Lizardi'tar Xabier olerkari goitarrak asmatua zan. Eta oso egoki, gañera, euskeraz idatzitako teatro-lan-komedi ta dramak argitaratzeko jaioa bait zen. Antzerki-lan guztietatik, labur eta luze, berrogeitamartik gora plazara atera zituan, onela beroien egillei laguntza ematearren; eta orobat antzezlari taldei. 1936 garren urtean, zoritxarrez, guztiok dakizuten gerratea piztu zalarik, «ANTZERTI» itzali zan. 46 urte igaro dira geroztik eta bizi berri bat eman naiez emen gatozkizu berriro. Iñoiz baño bearrezkoago bait da gure antzerkille ta antzezlarioi laguntza ematea aurreruntz lanean jarrai dezaten. Euskal kulturak ala eskatzen du. Gure Jaurlaritzak uste ortan eraiki arazi duan eskero gure gazteoi Teatro arau ta eziketa osoa erakusteko tresnak eskura bear zaizkie. «ANTZERTI» da oietako bat antzerki aukera izan dadin; gure aldizkari oni arrera ona egiten ba'zaio lengo bidetik jarraituko du. Bertan antzerkigilleen lanak toki izango dute bai aintziñakoak eta bai guarkoak: zaar eta gazteenak.

        Lenengo banako ontan «Goi-Argi» Barriola'tar Abelin'en antzerkia eskeintzen dizuetegu. Donostia'ko udal gizon zalarik Euskal Iztunde eskolaren sortzailletako bat izan zanari orrenbeste zor diougu. Antzerki ori garai artako giroan mamiturik dago; familia ta maitasun auzi baten barrruan. Euskera donostiar kutsuz betea, tankera eta esaeretan. Gaia elkarizketa biziz ornitua dago. Eta guztiari begiratuz oraingo antzerkille gazteek ba dute nun ikasi. Antzerki onen ondoren beste batzu argitaratuko dira, euskal teatrozaleek ez ba'digute utsegiten.

        «ANTZERTI» izan dedilla etorkizunean euskal kulturaren zaintzaille gure erri-nortasuna sendotuko duana.

        Asiera artan ni neu izan ba'nintzan, besterik ezean, ANTZERTI'ren gidari, orain esku-makila Antzerki-eskola berriko buruzagiei uzten diet beren asmoak aurrera eraman ditzaten.

A. M. LABAYEN

 

hurrengoa