IRUGARREN EGINTZA (Lengo jaungela bera. Orman zintzilik Enrike'ren argazki bat. Mai gañean beste bat.) LENENGO IRUDIA Josefina ta Antonio (Danok, beltzez jantziak) JOSEFINA: Illen atzena da, ta badakizu gaur, bukatzen dala Jauregi'ren landola erosteko eguna (Oso zakar). ANTONIO: Badakit, ta zer? JOSEFINA: Juateko, erabakitzeko ta bukatzeko. Ez dituzu beñepin, bost milla duro alperrik galdu naiko. ANTONIO: Bost mila duro! Zertzait neri bost milla duroengatik semerik ez badet. Norentzat nituen beretzat ezik? (Eskuan Enrike'ren argazkia artuaz). JOSEFINA: Alaba ere badegu. ANTONIO: Bañan semerik ez. Enrike, Enrike nai det nik. JOSEFINA: Betiko leloa! ANTONIO: Betiko leloa bai. Ura zalako, ta ura dalako, oraindik ere, nere bizi guzia. Ezin badet soñez nere ondoan iduki, irudiz, asmoz ta gogoz beti nerekin egongo da. JOSEFINA: Badirudi, bai, gañerako guziak il gerala... ta ez ura. ANTONIO: Neretzako bai. JOSEFINA: Eskarrik asko. A gizarajoa! ANTONIO: Ez ni kupitu. JOSEFINA: Arrazoi dezu. Kupigarrigoak gaude gañeakoak, zuk egunero erabiltzen gaituzun bezela. ANTONIO: Irabazitakoa... Poztu egin bazerate Enrike juanakin! JOSEFINA: Zer diozu gizona? Ama bati ori esan! Gau ta egun negarra begietan ekartzen didan semeagatik ardurarik ez detala? poztu egin naizela bere eriotz talmagarri orretzaz? Antonio, neurri gabeko atsekabe onek itxutua zauzka. Utzi ditzagun alkarganako susmo txar auek. Bizi gaitezen aldegun ondoena, ta alkar eramanaz, gelditzen diradenentzat. ANTONIO: Bai, Pedro ta bere semeentzat: Oiek buru auste aundia ematen dizute. JOSEFINA: Isabel'en sendia ez daba? Gure ondorengoak ez dira ba? ANTONIO: Ez, nere ondorengoa ta oñekoa Enrike zan... ta da... (ixil aldia). JOSEFINA: Illaren atzena dala esan dizut. ANTONIO: Badakitela erantzun dizut. JOSEFINA: Zer egin bear dezun jakin nai det. ANTONIO: Nai detana egingo det. JOSEFINA: Zer da ori? ANTONIO: Jakingo ez dezuna. JOSEFINA: Emaztea naiz ta jakiteko eskubidea daukat. Zu aña naiz etxe onetan. ANTONIO: (Oso zakar). Zu ni aña?... zuk neri agindu?... Enrike'ren onagatik ezer egingo etzendukena, etxe onetan negarra ta atsekabea sartu dan ezkero pozik zaudena. (Emaztegajuak ezetz esango dio danari). JOSEFINA: Ez... ez... ANTONIO: ...zuk orain neri agindu?... ta zer?... Pedro ta bere enda madarikatuari laguntzeko. JOSEFINA: Ixo, ixo gizona! ANTONIO: Ixo, ixo orain zuk nai dezun guzia esan dezunean. JOSEFINA: Ixo, entzungo dute ta? ANTONIO: Entzun dezatela... entzuten badaude... JOSEFINA: Nik entzutea naikoa da lotsaz betetzeko. ANTONIO: Lotsa? Baluteke bai. JOSEFINA: Neri nai dezun guzia esatea naikoa ez da la, besteari ere bai. ANTONIO: Danari. JOSEFINA: Emen daukazu il guzian zure alaba gajua, bere etxea utzi ta nola guri on egin asmatu ezin duela, ta ordaintzat... lotsik ez duela diozu. ANTONIO: Nere onarengatik ez dago, berea gatik baizik. JOSEFINA: Esker txarrekoa zera. ANTONIO: Ta zu beti bezela zitala. JOSEFINA: Zuri ona nola egin bizi danari zitala! ANTONIO: Nola ni erneatuko nauen dabilenari. zitala! JOSEFINA: Ikusia dago. Ezin liteke zurekin bizi. Ezin asmatu degu zure naia. ANTONIO: Nai ez dezutelako. JOSEFINA: Nai ez beaz? ANTONIO: Nai ez, ta utzi nazazu pakean; zuaz emendik ta betiko juaten bazera obe. JOSEFINA: Etxetik botatzen nazu? ANTONIO: Onela eztet geiago zure marmarrik entzungo. JOSEFINA: (Entzun dunaz arriturik aldi batean oldozkor). Ondo da... ori ere egingo det ba; ... etzaitut geigo erneatuko... juango naiz. ANTONIO: Obe. JOSEFINA: Bai, obe izango da. Damagun ill onen antzera ezin jarrai genezake. Egunero asarrea, egunero burruka, geiegia da... Gaur bertan irtengo naiz... ta zu ni gabe obeto bazera... ANTONIO: Izango naizen bezela. JOSEFINA: Ori naiko det... Ondo da... (Juanteakoan agertu dira atean Isabel ta Pedro. Entzun dute, samin daude ta Isabel negarrez ama laztantzera). BIGARREN IRUDIA Lengoak, Isabel, Pedro ta neskamea ISABEL: Ama! Ama gajua (Laztazduaz) JOSEFINA: Isabel, nere Isabel! PEDRO: Aita... (Kementsu aita gana junaz). ANTONIO: Ez nak ni ire aita... nere semia Enrike ukan, ta... Enrike dek... i ez. (Ori esanaz juango da bere gelara ezkerrero atetik). ISABEL: Guazen ama, guazen etxe onetatik. JOSEFINA: Bai, guazen. PEDRO: Guazen gure etxera. An beñepin pakea izango degu. JOSEFINA: Pakea arkitzeko premia daukat. NESKAMEA: Etxekoandrea... JOSEFINA: Zer nai dezu? (naigabe aundiz). NESKAMEA: Don Faustino da. JOSEFINA: Nor nai du? NESKAMEA: Ez du esan. JOSEFINA: Ni ez nago ba iñoren aurrean jartzeko. ISABEL: Ez ama, guazen gu, Pedro geldituko da, ia zer nai duen. (Juaten dira biak). PEDRO: Gajuak! (Juaten ikusi ondoren neskameari). Datorrela. NESKAMEA: Ondo da. IRUGARREN IRUDIA Pedro ta Faustino FAUSTINO: Egun on, Pedro. PEDRO: Egun on, Faustino. FAUSTINO: Nola zerate? PEDRO: Gaizki... egunetik egunera okerrago, au ez da bizitzea! Edozeñek esango luke nere aitagiarreba ez dala poztutzen negarrez danak jarri artean. Bi emakumeari orrek ematen dien nekea! Neri berriz zer esanik ez... eskerrak eztiotela nik jaramonik egiten, bañan onela ezin gindezke izan. Nere emazte gaxua urtu da, ama, zer esanik ez, ta nere etxea agindu ta zuzentzeko iñor ez dakala; goiaz bera dana dabil. FAUSTINO: Gogorra gerta zaio ere Antonio'ri. Bere seme kutun ura galdu! PEDRO: Ez du etsi nai. Enrike oraindikan ere nai du. Or dabil beti Enrike'ren galdezka, Enrike'tzaz itz egiten, Enrike arkitu nairik. Jarri dizkigu Enrike'ren irudiak alde guzietan, ormetan, mai ta txoko guzietan... badabilzki patrikan... otorduetan maian oraindik bere lekua gordetzen zaiola esanakin, dana ikusia dago. FAUSTINO: Itxura gabeko gauzak dira oiek. Etsi bear luke. Iñor ill ote da! Ta auek dira gizon gordiñak, auek geroko ezeren beldurrik ez dutenak, ta auek eriotz batek purrukatu ta buruik altxa eziñik gelditzen diranak. PEDRO: Badakizu, nola... eztuten ezer sinisten. FAUSTINO: Sinistuko ez baluteke ez lirake orrela izango. Ukatzen erraza da, bañan ez barrendik ixil-ixillik datozen galdera setatsuari erantzuten. PEDRO: Ez bai dira ixiltzen. FAUSTINO: Antonio nun da? PEDRO: Or barrenan. Enrike'ren gelan agian, geienetan an da ta. FAUSTINO: Ez dakit ots egin, edo dakartena zuri esan. PEDRO: Entzungo dizut ta nik egin nezakena bada, agindu. FAUSTINO: Eskarrik asko. Jauregi'k bialtzen nau. PEDRO: Badakit zertara. FAUSTINO: Illa gaur bukatzen da, ta, nola iru idatzi egiñarren ez dion erantzun, jakin nai luke zer asmo daukan. PEDRO: Guri ez digu esan nai. FAUSTINO: Galdetu diozute? PEDRO: Egun auetan guzietan aitatu diogu. Aiztian, azkenengo bere emaztearekin izan duen errieta, orregatik zan. FAUSTINO: Ta zer dio? PEDRO: Enrike'rentzat ez bada, beste iñorentzat ez dula erosiko. FAUSTINO: Zorokeria da ori. PEDRO: Ez degu ba orretatik ateratzen. FAUSTINO: Ta agiritzat jarritako bost milla duroak? PEDRO: Geiago balio zituela bere semeak, eta galdu duela. FAUSTINO: Eman deizula zuri bere eskubidea, ta zuk osa zazu gañeako dirua. Ez ote dezu arkituko? PEDRO: Orain erraz. Nereak bakarrik dira bere ondorengoak. Bañan etxean izan da, besteri eskatzea ez da itxura onekoa. Esaiozu zuk. Zuri entzungo dizu. Zurekin jardunean ariarren, geienetan zure esana egiten du. Itz egiozu. FAUSTINO: Ez nekan gogo aundirik. Gertaera talalgarri ura ezkero ez det ikusi. Nere illoba nola tartean baizan! Ta gajuak egun onak daramazki! Etzuen senartzako nai; gaur ere, uste det, ez lukela naiko, bañan ala ere, bizia opa lioke berari ontasuna ekartzearren. PEDRO: Bai, Isabel'ek ala esan dit. FAUSTINO: Len baño adiskideagoak dirala uste det bi lagunak... PEDRO: Nai dezu aitari ots egitea? FAUSTINO: Bai, ots egiozu. Noiz edo noiz ikusi bearra naiz ta gaur izango da. LAUGARREN IRUDIA Lengoak eta Isabel ISABEL: Barkatu Faustino. Beste baten aurrera ez nintzan etorriko, bañan zuretzako ez dago etxe onetan ixilpeko gauzarik. Kepa, ama badijoa... Eztu geigo une batean ere egon nai, bañan... eztu gure etxera etorri nai... bakarrik juan nai du. PEDRO: Nora? ISABEL: Ez dakit. Gure etxera etorri ezkero gorroto aundiagoa artuko liokela bere senarrak, ta ez berari bakarrik, baizik guri ere bai, ta ez du iñola ere besteren kaltegarri izan nai. FAUSTINO: Tamalgarria! bañan arrazoi du. PEDRO: (Bizi). Ta zer zaigu gizon orren gorroto ta asmo txarra gatik? Len ere ez al da al duen kalte guzia egiten saiatzen? Zer geiago lezake? ISABEL: Badakizu amak ez dula ezer egingo senarraren kaltez. FAUSTINO: Joxepa gajua! Ori bere senarrarentzat ta danentzat izan danarekin... ISABEL: Zabiltz bada azkar, badijoa ta. FAUSTINO: Ez du juan bear. Bere etxetik ez du irten bear, iñola ere. (Pedro'ri) Ots egiozu aitari, ta etorri bitartean amaren gana noa. ISABEL: Guazen, bai. (Irurok atze aldera. Agertuko da Antonio atean) Ez dezu zer ots egiñik. Ara non dan. FAUSTINO: Zuazte ama gana, ta esaiozute bereala naizela berarekin. (Irten Pedro ta Isabel. Antonio dijuazenari begira; gero Faustino'ri jaramonik egin gabe sartuta eseri). BOSTGARREN IRUDIA Faustino ta Antonio FAUSTINO: Antonio! ANTONIO: Zer? (Oso labur) FAUSTINO: Irenegana etorri nak. ANTONIO: Neregana, ta or abil etxean diran guziakin batera ta bestera. FAUSTINO: Lengo eran. ANTONIO: Etziok orain lengo konturik. FAUSTINO: Ikusten diat. Zeon alkarganako maitasuna ta atsegiña itzali dala. Arpegi illunak ta negarrez estaliak ikusten dizkiat. ANTONIO: Ekarri nazak Enrike ta danok alaituko gaituk. FAUSTINO: Enrike!... (Ezinezko gauza dala agertu naian) ANTONIO: Enrike bai, Enrike, ura zalako etxe guzia altxa ta poztutzen zuena. FAUSTINO: (Arrituta). Zer egiten zikan arrek bere etxearen alde? Bere senide ta gurasoen alde? ANTONIO: Ura ukan nere bizia. FAUSTINO: A! Ori beste gauzik dek... Aren begietatik bakarrik ikusten ukala, egia dek... orregatik orren gaizki azi ukan. ANTONIO: Gezurra diok! FAUSTINO: (Poliki, poliki) Gaizki azi... barka nazak... ta aur gaizki azi batek geienetan, gurasoaren ondamena ekartzen dik... Iri, negarra ekarri dik. (Andoni'k ezpañak estutu ta burua makurtu) ANTONIO: Aundia! FAUSTINO: Zer egiten dek alaitzeko?... Begira zak ire ingurura ta ikusiko dek emazte on bat, iñok ezdun bezelako emazte bat, iri on nola egin asmatu eziñik; alaba bat, gutxi diraden bezelakoa, bere gaztetasuna aztu, ta bere senar ta aurtxoak naikoa ez ditula, beti bere aita ta amaren begietara begira; zeon nairik txikienak, asmatu naian, bereala betetzeko. Ta i... entzungor, zeta txarrakin, goikoz bera gauza danak artzen ditukala, emakume errukarri oieri une bateko pakea ematen ez diotekala... ANTONIO: Nik e?... Berak bai ez bazekitek ni sututzeko zer egin. FAUSTINO: Uste txarrak. ANTONIO: Usteak? Bazirudik Enrike'ren eriotzak poztu egin ditula. FAUSTINO: Etzakela ori esan. ANTONIO: Zergatik ari dituk ba beti aztuarazi naian. FAUSTINO: Arrazoi ditek. Egongo aiz ba beti, ta beti, jardun berakin burua zoratzen. Egun talmagarri ura aldentzen ari dek. Berak ekarritako oñaze zorrotza barentzen ari dek. Ez dezagun ba, gertatutakoa beti, ta beti, gogoraturik, zauria berritu. Iñork aña miñ nik artu nikan... ANTONIO: Esanak. FAUSTINO: Nik, eta nere etxeko guziak. ANTONIO: Bai, Maritxu'k. FAUSTINO: Maritxu'k bai. Ta agian i baño geigo alegintzen dek Enrike'ren on bila. ANTONIO: Il da gero... salda bero. FAUSTINO: Ilda gero, Jaungoikoaren eskuetara juan danean ta bere gogoa... ANTONIO: (Asarre altxiaz) Jaungoikoa? Ixo!... Ez nakela aitatu. Baldin bada, ta esaten dezuten almena badu, petral ona, seme bakarra aita bateri kentzen diona. Atzaparretan baneuka! FAUSTINO: Bereetan bai, bagioitzik gu... ta ire semea... ta ondo irtentzeko emakumeak, batez ere gure etxeetan diran emakumeak, egokiak dituk. Biartu, ta biurtuko ditek, esate batera, Jaunaren asmo bera ire semearen alde. ANTONIO: Berriketak! FAUSTINO: Iretzat bai. (Ixil aldi bat) ANTONIO: Ta ontara etorri al aiz? FAUSTINO: Ontara, ta beste geiagora ere bai... Jauregi'k iru idatzi egin dizkik. ANTONIO: Ta etzioat erantzun. FAUSTINO: Gaur dek azkenengo eguna. (Dana eztiro ta geldi) ANTONIO: Bazekiat. FAUSTINO: Zai ziok. ANTONIO: Alperrik, ez nak juango. FAUSTINO: Ta jarritakoa?... Galdutzat eman nai dek? ANTONIO: Enrike ekartzen ez banak bai. FAUSTINO: Enrike ezik geigo ere badituk. Pedro gizon on bat dek. Erosi akiok. ANTONIO: Ez. FAUSTINO: Eman akiok ba ik daukaken eskubidea. ANTONIO: Ta gañeako dirua? FAUSTINO: Arkituko dik. ANTONIO: (Sutsu ta asarre bizia agertuaz) Len ez ta orain bai! Sumatzen diat! Enrike il, ta berak bakarrik dituk nere ondorengoak... Esan nazak ez dirala ura illarekin poztu! FAUSTINO: Orain ere txarrera jo dek. Lotsatzen ez aiz ire odolekoen kaltez beti onela itz egiten? Pedro alde batera utzita, bear dan gizona izanarren, ez dakak Isabel, ire odolekoa, ta ez dizkik bere sabelean sortu, ta bere bularrez azi, ire billobak diran bere iru aurtxoak? Ara or nun ditukan ire ondorengoak, ire etxe au alaitu lezatekenak, ire zartzaroa poztu lezatekenak...ez akiotekela etxeko ta biotzeko ateak itxi.(Antonio oldezkor ta itun eseritzen da. Faustino juaten da, ta atseannorbaiteri etortzeko esaten dio eskuakin. Agertzen da Antontxu,Faustino'k ixillik itz egiten dio ta juaten da. Antontxu poliki-poliki,etorriko da aitonaren aurrera. Onek nabaitzaren dunean norbait,burua altxatzen du, ta billoba ikusirik zoro antzera, bañan gozokieldu ta ekiten dio) SEIGARREN IRUDIA Antonio ta Antontxu ANTONIO: Antontxu!... Antontxu!... nere billoba maitea! Atorkit... Atorkit... (belaun gañean jarriaz ta musutuaz). Mutil ederra aiz... Begiak, Enrike'k bezin ederrak dituk... illia ere bai... ik maiteko nak asko, asko... Enrike maite ukan bezela... esan nazak... ANTONTXU: Bai, aitona. ANTONIO: Bai, ta nik ere bai... biyok izango gaituk laguntxoak... nik esango dizkiat kontutxoak... ik ere bai... neri... iriak Antontxu... (Begira-begira egon ta bat-batean) Enrike non dan ik jakingo dek... ANTONTXU: Bai aitona. ANTONIO: Nun? (Lei aundiarekin) ANTONTXU: Zeruan. ANTONIO: Nola dakik, aingerutxoa? ANTONTXU: Onak zerura juaten diralako, ta osaba oso ona zan. ANTONIO: (Marruaka negarrezko poza dariola) A! Antontxu, Antontxu, i aiz egia esaten dekana, ik nere biotzeko zauria sendatzen diak. Antontxu nerea... ik maite nak... ZAZPIGARREN IRUDIA Lengoak eta Isabel ISABEL: (Oso larri ta atzetik oju egiñaz) Andoni, ator onera... aitonari zer egin diok? (Isabel'ek atera nai dio aurra, bañan aitonak euzten dio) ANTONIO: Zer, atera egin nai den? Nere billoba, nere odola daraman billoba, atera egin nai den? Ez diñat emango! ISABEL: (Ezin ulerturik) Ez aita... zuk nai badezu zurekin izango da... Okerren bat egin zizula uste nuen. ANTONIO: Okerra ez, biotza alaitu zian. Enrike non dan bazekin. ISABEL: Enrike? (larri) ANTONIO: Bai. ISABEL: (Ikaraz, jakin naian) Non da biotza? ANTONTXU: Zeruan. ANTONIO: Entzun den? (alai) ISABEL: (Alaituaz) Bai aita, ta ez badago ere ez du luzaro jarraituko dagon lekuan. Alegintzen gera, eztala arras galdu ziur bagera. Arren eriotz larriko itz labur aiek, siñestun batenak ziran. Orregatik ez degu geiegi estutu bear. Bizi geradenok alegindu gaitezen aren alde, bañan baita ere gu geroni obeto izaten. Ondo bizi gindezke. ANTONIO: Ni Antontxu'rekin. Onera ekarri bear den. ISABEL: Ta ni berarekin, ez baida egoki ama bati aurra kentzea. ANTONIO: Ez diñat kenduko. Iretzako lekua izango den etxean. ISABEL: (Poza ta itxaropenez betiaz) Ta nere senarrarentzat?... ta beste nere aurtxoentzat?... Esaidazu baietz aita... ain ona zeran aita... izerdi ta neke guziak gugatik, pozik, artzen zenituen aita.. ni ainbeste maite ninduzun, aita... neretzat, dana gutxi arkitzen zenuen, aita, naiz orain gogor ta zeken agertu, barrenen izan dezun, ta daukazun maitasuna ezkutatu naian... (Oso lastanki) Zure gogozko etzan ezkontzarekin naigabetu zindutan, ezereztu nitulako zuk nere maitasunean zerabiltzkizun asmo ta ametsak, bañan... zoriontsu nai baninduzun zoriontsu naiz... Senar on bat det. Bazenekizu zenbat maite nauen, ta zenbat maite dituen bere aurtxoak!... ANTONIO: Ta ni? (Seken) ISABEL: Etzaitu esagutzen. Beti gogor artu dezu, ta nola sinistuko du guraso biotz aundiko bat zerala? ANTONIO: Gogorra izan naiz, egia. ISABEL: Ekar zazu onera, agertu zaitez len ziñan bezela, ta ikusiko dezu Pedro nor dan. (Atzeneko itz auek esanaz belaunikatu edo eroriko da aitaren oñetan bere eskuari eutsiaz). Nere senarrarekin... nere aurtxoarekin... nere amarekin... nere aitarekin... danok... batean... ezin gindezke bizi? ANTONIO: Altxa Isabel, altxa... Ezan akion Pedro'ri etortzeko. (Isabel altxa ta poz aundiz atzera juan da ots egiten du) ISABEL: Pedro... ama... atozte, atozte... (Bitarte onetan Antonio maira juan ta aterako du Jauregi'rekin egintzuen eros ageria) ZORTZIGARREN IRUDIA Lengoak, Josefina, Pedro ta Faustino ISABEL: Pedro, aitak zurekin itz egin nai du. PEDRO: Aita. ANTONIO: To, Pedro. Ua Jauregi'ren gana ta esan akiok bere landola iretzako dala. Idazkia ire izenean egiteko... PEDRO: Eskarrik asko, aita. ANTONIO: Ta diruakin juango naizela. PEDRO: Bereala ordainduko dizkitzut. ANTONIO: Ez, irea dek... ire emaztearena... ire aurtxoena... emen biziko geran guziena. FAUSTINO: Ezpaiñ estu ta esku itxi agertzen itzan, ire barren ona ezkutatu naian. Batak eta besteak iriki itzik; etxeko ateak zabaldu, ta datozela auen aurtxoak irri ta parrez, zarataz ta oiuaz dana betetzera. ISABEL: (Eskuitan Isabel ta Pedro, erdian Faustino, ezkerretan Antonio ta Josefina. Antontxu Antoniok daka) Bai, dana alaitzera! PEDRO: Amets dagit! ISABEL: Orain ezagutuko dezu nor dan gure aita. JOSEFINA: Antonio... ziñana, gaur berriro agertzen zera. ANTONIO: Joxepa. Uste dezu berriztu genezakela gure purrukatutako bizi zoriontsua? JOSEFINA: Eramankorragoa egin bai beñepin. FAUSTINO: Zoriontsua ere bai. ANTONIO: Gaur alaitu nazute. Illunpean neukan oroia urraturik argi berria datorkit barren dana argitzera... Ez al da len bezela adur txarrekua izango! (Ikara agertuaz) ISABEL: Ez aita, oraingoa «Goi argia da». AMAYA |