OARRAK Erti-lan au ez da idazle literatura-zale batek antolatua pintatzaille margolari batek baizik. Orrengatik oial margotuak bear ditu apaingarritzat, itzak baño geiago esaten dutenak. Egilleak ez lioke idazle bati galeraziko itzetan zenbait aldaketa egin lezan, obe bearrez edo. Baiñan iñundik ez luke nai jardun-lagunen itxura aldatzerik, noiz eta bere begiz ez duan ikusiko, aldatuz egokiago daudela. Aurrealdeko oial zapia ez ezik atzekoaldean beste bat arras beltza bear da: baita komeni ala iriki edo itxitzen diran kortina bi, eta banbalina dalako bat antzeztokia aunditu ala txikituko duana antzezlarien ugaritasunaren arabera. Onela 10 emakumezko agertzen dueneko irudia, berde kolorezkoa oso zabala bear du izan. Eta bigarren ekitaldiko irudia berriz bi txorimalorena, oso estua. Azken irudiak arpegi margoztuekin antzeztoki guztia artzen du kentzen zaiola beste agerraldietan dauden kortina beltzak. Itzaurrean abotsa txotxongillo aundi batetik irtengo da, karetaduna. Txotxongillo au zapia altxatakoan ager bedi atzealdeko kortina beltzak itxirik daudela. Maskara-karetak eta jantziak nolakoak bear duten izan esan bearra dago. ERIO eskale bezala lenengo ekitaldian; eta agure marrez azkenekoan. Ez ditu bear bi maskara bat baizik eta kaskaezurra ager daiteke nor beraren aurpegia margotuz. Amar emakumezkoak beti batzu dira berdin jantziak baiñan aurpegi maskara ezberdiñez, irudiaren arabera. Alai leenengoan, irri-gargaillez bigarrenean eta arritu eta izututa irugarrenean. D. Ramon'en gurasoak eta baita ere atzealdeko oialean azken aldera margoztuta dauden «argazkiak» eta gañerako aurpegiak oialean zuloa egiña izango dute andik arpegiak agertu daitezen (Maskarak nola eutsi galartzu bidez begien ertzetik). Oial margoztuak dagokien gaietan moldatuko dira. Botikarioak maskaraz aldatuko da ildakoan bere antzekoa baiñan ori koloreduna. Pinpinelak ere aldatu beza maskara negarti itxurakoa artuz. Bigarren ekitaldiko maskarak aundi ta larriak zurezkoak edo... Beste xehetasun zenbait ere adierazi bearrak ditugu. D. Ramonen anima dalakoan argitxoa «neon» goruntz kolore berdezkoa izango da ari batez lotua kanpotik datorren elektriko indarrari. (Apoak berekin eramango du D. Ramonengana urbildutakoan piztuz aren aotik agertuko balitz bezala). Txorimaloak izugarri aundi izango dira; asierakoan eramailleak eserita egongo dira esi baten atzean ezkutuan bekoa aldea gordetzen dituala eta paperezko galartsu bat aurretik erortzen zaiela makillaren arabera. Txorimaloak muñeira jotzen asi daitezenean zutituko dira bata bestearen ondoren dantza egiñez D. Ramonen gorputzaren inguruan. Muñeiraren doñua komeni da tinbalez lagundua izan dadin, eta tarteka ez da danbatekoa besterik entzungo. Fukoren gorputz illaren txotxongilloa-irugarren ekitaldiko bostgarren agerraldiaren arabera oean etzanda egongo da burua gorderik bi burukoren azpian iñork oar ez dezan. Fuko itxuratzen duan antzezlariak agerraldia antolatuko du illuntasunaz balaiaturik. Atzealdeko irudiak leenengo eta irugarren ekitaldietan ooltza sendo bat askatzen dute, gañera antzezlariok igo eta egon ditezen. Alere aurretik bere lekuan tinkatuak tokirik ez dezaien kendu, beste agerraldiei irudi xalokoak izanik. |