|     67 zenbakia, 1984ko ekaina [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

I.
AGARDENTEGILEA

 

XVIII. mendea

Campan-Latsague bilduma

Baionako euskal erakustegian, 9. eskuzkribua.

 

 

BARTZEN

 

        I

Burgu hontako pertsona batez

mintzatu nahi nitzaizue,

inkredul bat dela orok

komunituren bateitazue.

 

        II

Haren mereximentuak

eztira hanbat handi,

hartakoz behar genuke

galeretarat igorri.

 

        III

Aragret gabe banoa

nor den deklaratzea,

ene ustez, jente onak,

Agardentegile bat da.

 

        IV

Bera beno pollitago

ezpalinbalu emaztia,

agardent edale guti

joan likidio etxera.

 

        V

Bena, nola grazius

eta agradable baita,

mundu oro hara

atiraturik da.

 

        VI

Gizon horren agradamentuz

nahi deritzue deklaratu,

ezta gauz penatzia,

obrak oro onez ditu.

 

        VII

Egia urgen dela

bai etare ahalez

nik bezain ontsa,

badakizue mundu orok.

 

        VIII

Nahi dizuegu, jente onak,

buxer ororekila,

urtuki dezagun,

putzu barna batetara.

 

        IX

Bena infamu hura

nola artifizius baita,

hanti jalki leiteke

dimisione hanitz egiten.

 

        X

Nabariki hobe genuke

trankilitatian utzirik,

bena kondizionereki

eztiala ukiren neskatilarik.

 

        (Retira.)

 

        XI

Zuen zerbitzari Bartzen niz,

populu admiragarria,

eta orori desiratzen derizuet,

osagarri eta bakia.

 

aurrekoa | hurrengoa