|     67 zenbakia, 1984ko ekaina [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

VII.
PEPA ETA KOAKIN

 

Bertsuok OXALDEk (1814-1897) jarri

zituen. Ikus OXOBI-OXALDE, Baionan

Eskualzaleen Biltzarrak agerrerazia.

 

Koakin orduan Elizaberri Arbandaileko

ostatua zeukana eta Pepa Etxepare bordako

alaba, ostatuko neskatoa.

 

                I

Berri triste lizun bat jin zaut Baionatik

Bi presuna desonest lazotuen gatik;

Fidelik igorria ahal dut hargatik,

Gu ebitatu nahi heien bekatutik.

 

                II

Hamabi presunetan bazen familia,

Aitaz bertze guziak ohian eria;

Jainkoak ereman tu haurretarik bia,

Ondotik hoien ama deitoragarria.

 

                III

Gizona zein triste den esposa gal eta,

Lorikan ezin egin, beti pentsaketa;

Ohetik neskatuari: zato hunat Pepa,

Hemen egonen gira gostuz eleketa.

 

                IV

Eta Pepak eman du hor arrapostua:

Jauna, ez ahal zira zangoak hoztua,

Berehala heldu niz, itzaltzen dut sua,

Ez galtzerat uzteko holako kasua.

 

                V

Horra nun bizi diren biak elgarrekin,

Gainerako berririk nik ez diot jakin;

Berek untsa dakite, enetako latin,

Gostuan bizi dira Pepa eta Koakin.

 

                VI

Xetobra bat egin du seme jaunak ere,

Bi haur eginarazi hogoi urte gabe;

Bazteriak jarria da bi andreren jabe,

Bainan ez du aitortu haurrikan batere.

 

                VII

Familian on dira holako manerak,

Nunbait hatxeman ditu aitaren paperak,

Sekula gauz'onik ez, lohi ta alferrak;

Aise jotzen daizkote tut eta-toberak.

 

                VIII

Hemeretzi urtetan horrenbeste gaizki,

Jainkoak laguntzea ote du merezi?

Haurrak lagundu gabe ahal ditu utzi,

Amerikalat juan da guzien ihesi.

 

                IX

Pepa, zure berriak jakin ditut atzo;

Nola egona ziren hogoi egun preso;

Bero denak itzala batre ez du gaixto,

Handik atera zira aza bezein fresko.

 

                X

Hola preso juaiteko zer men sujeta?

Etabliatik hartu bertzeren paketa;

Denen bixtan hartzeko bazuen kopeta;

Hori deitzen baitugu ohoinen boketa.

 

                XI

Orai behar sofritu zinak eta trufak,

Eta gero, ondotik joko tuzte tutak;

Holako anderiak gizonentzat hautak.

Ederki biltzen tutzu kanpoko buruxkak.

 

                XII

Behin egin du eta egin dio berriz,

Debruak hurbildanik atxikitzen irriz,

Saria hitzemanez, tzarkerian hariz,

Irina behar eta pagatzen du zahiz.

 

                XIII

Koakin horrek baditu lau dotzena urte,

Pepak oraidino ez hemeretzi bete;

Deusik gabe hartzen du zeren duen maite,

Hortarik ukan dio on bezenbat kalte.

 

                XIV

Huna gure bizia zoin laburra dugun:

Atzo bizi zen frango bada hilik egun;

Bekatuaren nota hedatzen da urrun,

Mundu galgarri huntan ez izan hobendun.

 

                XV

Kantu hauien emaile Oxalde Larregain,

Presentak merezi tu eginaren ordain,

Hazi on bat baitute kantu hauiek erain,

Zien falta guziak hartzen tut ene gain.

 

aurrekoa | hurrengoa