|     67 zenbakia, 1984ko ekaina [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

VI.
PROTESTANTA ETA
BELLE MARIE

 

Ezpeleteko herrian egin zena 1828. urtean.

Ikus HERELLE, G.: Les charivaris

nocturnes dans le Pays Basque-français.

RIEV, XV, 515 orr.

 

                I

Mila zortzi ehun eta hogoi eta zortzian

Mirakulu bat gertatu zen eskualdunen artian.

Protestant bat ezkondurik Ezpeletako herrian

Neska koket bat harrapatu du zabilana airean.

 

                II

Frantses hitz bat gisa balitz eskuaraz ezartzia

Belle Marie barkaturen daut niri hola mintzatzia

Haren ohoria nolakoa den hemen agerraraztia

Iduritzen zaut merezi duela orotara zabaltzia.

 

                III

Haste txarra duenak ez du akabantza hoberik

Lehen ere ibili da zenbeit jaunen ondotik

Usten ez zen Ezpeletan hortaz bertze lilirik

Jandarmek ere utzi zuten guti estimaturik.

 

                IV

Protestant bat jena zauku Frantziaren barnetik

Gizon galant izaiteko hainitz leku txarretik

Iduritzen zaut bazukeiela hortaz bertzelakorik

han ez balitz hunat jina bere lekuak galdurik.

 

                V

Mariak uste zuen zela zeruetako lorian

Holako gizon aberats bat noizbeit harrapatzian

Protestant bat huna jina zabilana piajan

Belle Marie hunek sartu laster bere sarian.

 

                VI

Ezpeletan ezin emanez bere aferari finik

Zuarramurdirat juan zitzaizkun paper txarrak harturik

Han ere ezin harrapatu fraide arima galdurik

Ez dutela protestanten esposatzeko legerik.

 

                VII

Hemen lazten naiz aipatzian bertsu hauien erdian

Esposatzera nola joan ziren Baionako hirira

Ixtant berian sartu ziren protestanten tenplora

Beren arimak zituzten eman ifernuko lezian.

 

                VIII

Tenplo hartan presentatzia ahalgea utzirik

Zeruko bortak gelditu ziren oro zuentzat hertsirik

Gure elizaz kanpoan ez da batere salbamendurik

Zu handik ateratua zira Jainkoaz arnegaturik.

 

                IX

Ez duzue irakurtzen sainduen bizitzerik

Heiek zenbat egin duten zeruko loria gatik

Zuen kontra zabiltzate Jainkoaz arnagaturik

Ez duzuela nahi izan loria hartan jartzarik.

 

                X

Zuri naiz mintzo pasatzian ama malurus tristia

Zure alaba nola duzun debruari largatua

Eskandalaz itsustu duzu zuk eskual herri guzia

Zeren ez duzun ezagutu Jainkoa eta zerua.

 

                XI

Haroztegiko andere geia zuten berekin lagun

Hori ere hainitz on da jendiek jakin dezagun

Etsai gaixtoaren obra hartan nahi zela izan

Hura ere oren beretik malurus da mundu huntan.

 

(Hemen amaitzen da lehen zatia)

 

                XII

Nonbeitik jenikako protestant handia

Ez du gaizki plazatu bere kaprizia

Kurritu duen ondoan Frantzia guzia

Tresna tzar horrendako hartu gutizia.

 

                XIII

Aipatu behar dugu jaun delako hori

gizagaizua zure ustez non zira erori

Harretxek bere jende orok elgar iduri

Ez da deus arrarorik obra da ageri.

 

                XIV

Espainian sartzian olan ziren sartu

Haroztegiko andere geia lehenik pisatu

Frantziako kintala ezin konplitu eta

Pisu baino urgulu gehiago baitu.

 

                XV

Zuarramurdin zuten Marie Luz berekin

Zikiro gizen baten azpi on batekin

Bikarioa nabi ekarri berekin

Belle haren ezkontzera protestantarekin.

 

                XVI

Ezpeletan neskatxak harrazuie kuraie

Etsenplu triste hori aborri zazuie

Ez izan diru gose guardia emazuie

Katolikoa bederen, otoi, har zazue.

 

                XVII

Ezpeletarrentzat da tona bat handia

odol katolikoa nahastekatzia

Etsenplu emailia la Belle Marie

Nahiz ez tuien galdu berak ohoria.

 

                XVIII

La Belle Marik nihor ez du suprenitu

Lehen ere halatsu baita gobernatu

Atorra eta legia bardin sanjatzen tu

Ahal badu senarra orobat einen du.

 

(Hemen amaitzen da bigarren zatia)

 

                XIX

Luzifer da agertu Ezpeletan sartu,

Protestant guziak ditu erreguian pasatu,

Bainan ez da kontentatu guti bide du aurkitu,

Zazpi zortzi bat omen du kondatu,

Ez bedi nihor lotsatu ez kuraierikan galdu,

Legez kanpoko kasta hortarik ez dugu, behar sofritu,

Hek dituztenak lagundu behar litazke herritik kasatu.

 

                XX

Oraino bada bertzerik konfrario hortarik,

Protestanten fagoratzen ibili direnik,

Bainan hark ez du faltarik hunat jina ezdakigu nondik,

Soldado ordain sarturik sujet tzar bat gertaturik,

Ezpeletan kokatu zauku bi kintal andre harturik,

Ez dugu bertze penarik bainan berantxe ezaguturik.

 

                XXI

Gaztedanik manatzen abiatu omen zen,

Zikiro artaide baten mendian gobernatzen,

Oin hutsik zen ibiltzen arrazoina hala zen,

Haren etxian zapatarik ez zen,

Hauzoek zuten laguntzen filda hondarrez beztitzen,

Galtza txarren ziloetarik atorra puska agertzen

Orai dugu ezagutzen zorri bila nola den pizten.

 

                XXII

Aldagarri handia, filosofo famatuia,

Ezpeletako nahasmendu guzien iturria,

Zuk duzun jakitatia, kontseilu tzar emaitia,

Maleziazko tema tzarrez ardura zare betia,

Pena ere da sinestia zahartuz geroz hola izaitia.

 

                XXIII

Hirurgarren menbro hori Kaifas ihar iduri,

Hastetik sokorritu du La Belle Marie

Bainan ez da estonagarri primantzaz du prima hori

Aita semiak hola ziren bizi.

Hartu duen andre hori hola du deboxarazi,

Senar zenaren ontasunak abantzu orai iretsi,

Bizi badira luzeki ez dakit zer behar duten ikusi.

 

                XXIV

Bizioaren markarik edo efetu tristerik

Nihork ez ahal du horrek bezen handirik

Bi begiak ubeldurik burua ere kalboturik

Gainerakoz banago ixilik, ez da nihor gormantik

Hori den bezen handirik

Bere zorro ustelarentzat deus ez du ez sarniorik

Bainan oro garbiturik ikusiren du bertze pestarik.

 

                XXV

Neska urgulutsua, Mariaren sustengua,

Protestanten masejentzat satanez hautatua,

zerk habilka zoratua, infame arnegatua,

Finkatu nahiz Luterren begia, zer dun buruan sartua

Ifernutik jen munstroa

Dudarik gabe kasatu nahiz gure lege saindua,

Hik egin obren pagua Luziferrek zaukan hautatua.

 

                XXVI

Atso bat ere melatu saltsa huntan zauku sartu

Aspaldiko ofizioa trakaseria du borondate tzarra badu,

Bainan ahal txumea du behar dugu bateatu,

Tupina guzietako burruntzali deitatu,

Konbertitzeko denbora gaurgoitik hurbildua du,

Arrosarioak hartzan, behar gaitun hiltziaz oroitu.

 

                XXVII

Mutxurdin bat edo bi lehen beatak iduri,

Airaturik jarri dire lege berri horri

Ezkont bailitazke naski protestantik jen baladi

Katolikoak ez dituzte nahi,

Iskribatu behar dugu Orteseko parte horri,

Nahi dutenetz bidali protestant bat edo bi.

 

                XXVIII

Ezpeletar guziak, ene fidel maiteak,

Ez tzaitzatela galaraz abarizioak,

Eta errokeriak bi sentsutako jendeak:

Ez du dudarik eternitateak, dio iskritura sainduak,

Trenteko Kontzilioak

Orobat gure aita saindu lurreko bikarioak,

Bakarrik katolikoak Eternalaz direla deituak.

 

aurrekoa | hurrengoa