II. XVIII. mendea Campan-Latsague bilduma Baionako euskal erakustegia, 24. eskuzkribua. (Zamariz jin) SATAN I Jente hunak, jiten niz furia handi batetan, libertimentu egin nahiz, herri maitagarri huntan. II Konprenitu uken dut zeluko izarretarik, egun izan oixar ziala okasione propirik. III Sinuek erakutsi deitade lehen artikulian, zaharrak amurus direla bixisto den urtian. IV Ordian amurus hau diza lau urterentako, hartakoz dira emaztiak beti amurus oro. V Benus izarra beita ustiraleko sinua, ordian sorturik dirade, arauz plaza huntako emazte guziak. VI Eta partikularki dendari bilo zuritiak, hurak dirade, hurak amurus eratiak. VII Haietarik inprimatu dut egunko solasa, ikusiren tuzie urtia gabe, astuak laur hazka. VIII Bena, orai behar dut igan triate huntan gaina, eta hanti examinatu egunko gure lana. (Igan triatila eta so orotararat eta jar kaideran eta pentsaketan, jaiki eta mintza) IX Lan sobera dut egun, nihaurek egiteko, amens bi mitil behar nutuke trabailu horier hasteko. X Ukeiten badut mitil hunik, eginen dugu solas, ene fedia bestela flor eta pas. (Dantza Satan. Jupiter eta Buljifer jin zamariz) BULJIFER XI Satan, zer duzu erraiteko, Baduzia mitil beharrik? Gu prest presta gutuzu, akordatzen girelarik. XII Hau duzula, Jupiter oro maleziaz betia, ni alors, Buljifer, ezpeitut ene paria. XIII Gu zureki akordatzen bagira ikusiren duzu klarki, mundia oro trublatzen gure magia handiaki. SATAN XIV Hik zer diok, Jupiter, ala eztuk mihirik? Eman ezadak bi arrapostu, hire finezien handietarik. JUPITER XV Etzitiala, estona, jauna, ni ez mintzaturik ere, eruak baizi eztira mintzatzen, arrazurik batere gabe. XVI Har gitzazu zureganat, hor elestaturen gira, eta igaiteko lehenik, eman ezaguzu eskia. (Igan triatila lehenik, Jupiter, Buljifer erdian, Satan jarririk) SATAN XVII Jaunak erran ezadazie, zer behar duzien soldata, gero lanari hasteko, janen dugu arraultze muleta. BULJIFER XVIII Jauna, nik behar dit egunian hogei libera, beste hogei eztrena egun oroz neskatila bat puntzela. XIX Bena, egun oroz kanbio behar tizut gero, nik zerbutxa eta arrastak zientako. JUPITER XX Nik behar diket ehun mando, manduak urrez ferraturik, munduz mundu ebilteko, kukuso bat zelataturik. XXI Kukuso hura ezarriren dit manduen aitzinian, eta nihau bragaturen mundu ororen artian. XXII Kukuso harek ukanen beitu, karruxaren betia hume zu propi zirateko, haien gobernazale. XXIII Satifaturen zutugu, horik ukeiten batugu, mintza zite klarki, bestela juan behar dugu. SATAN XXIV Jaunak, ukenen tuzie, galtatiak oro, dugun aire bat dantza, lanari hasteko. XXV Neskatila puntzelez, aldiz, bermatzen nitzaizie, zeren puntzela direla orok zin eginen deizie. XXVI Sun egiliak emazie, airerik fierrena, uduri zait, ene mitilek oro badakitzela. XXVII Alo, ene mitilak, alo, behar duzie dantzatu, ezpaduzie hutsik egiten gero untsa aialtu. (Sonu. Dantza eta mintza Buljifer. Satan jarririk, so.) BULJIFER XXVIII Satan, kontent zira gure dantzako airiaz? Zu ere ari zite gureki, zure jakitate guziaz. SATAN XXIX Vollaki fet, jaunak, arren gitian dantza, lehen huts egiten dinak pitxerra paka. XXX Bena kredi ez arjant kontant paye tririk eta trank, ez egin hutsik ezpeita [...] hanbat. (Dantza eta retira. Jalki Kabalzar emaztia, semia eta alaba.) AITA XXXI Ene haurrak, behar dugu menagu hun bat hartu, ene egitekuetan ziek ere, orai behar naizie laguntu. XXXV Etzirik ene ariko zien date profeitia, ene tenpora igaranen da, etzitaiela trunpa. XXXIII Zuk ere behar dereku, exenplu huna erakutsi, gure haurrak behar tizugu bide hunian ezarri. AMA XXXIV Hik ere semia, behar duk aita sinetsi, eta obedient izan hunen erranetan beti. XXXV Etzaizie gaizki juanen behatzen bazirie guri, guk ezteiziegu emanen exenplu hunik baizi. SEMIA XXXVI Ene aita eta ama horik oro, ezinago untsa dutuzu, bena gazte nizano ni ere, nahi nuzu libertitu. XXXVII Ene gazte laguneki libertiturik ere zunbait aldiz, aita eztit uste baduzun, planitzeko arrazurik. AITA XXXVIII Enuk plaini deusetan, enezala kexa erazi, eztukek hire profeitia, eta ene erranetan bai. SEMIA XXXIX Zu kexaturik [...] ematzia dukezu [...] balinba enaiz [...] uzkian zehatu [...] ALABA XL Anaie eztuk [...] gisa hortan [...] hunek gure [...] behar diagu [...]. AITA XLI Bai, ene alaba segurki, zien profeitia duken, ene obedient izaten bahiz ehitzait ahatzeren. AMA XLII Ene haurrak, behar duzie zien aita obeditu, zuk, ene gizona exenplu hunik emezu. XLIII Utzirik ele horik oro hotx barazkaitera, horiek eztizie dudarik, gure obedient izatera. (Retira oro. Semia jalki eta mintza.) SEMIA XLIV Ene aitak, nahi nunduke ni orai korrejitu, nik eztut haren abisen beharrik, bera nahi ezpada zuhurtu. XLV Bera beti ostatian, jokian eta hordi, eta ni ez nahi libertitzen ikusi. XLVI Eginen dut ene gisa, harek egiten dian bezala, libertitu nahi niz, ja ene lagunekila. (Paseia. Jalki Sataneria buruz.) SATAN XLVII Arrazu duk hortan hik, behar diagu libertitu, tenpora bertan jinen duk, nahi beikirate pusatu. XLVIII Eginik ere guk [...] bait pelota partida [...] erran behar du [...] kanbia. BULJIFER IL [...] libertitu [...] behar diagu [...] [...] L [...] -n [...] -reki [...] -ren gutuk [...] -ki. JUPITER LI Etzitaiela kanbia, men deseinetarik, ni beti izanen niz, zien adiskide maite. LII Lagunturen zutiet solaz orotarat nik, eta libertituren gira nun nahi helturik. SEMIA LIII Zin egiten deitziet bi besuak goititurik, ziek nahi duziena eginen dudala, nun nahi helturik. SATAN LIV Hola, to! Jarraiki adi desein horri nik emanen derat ostatu, etxerik nahi bahai aitak idoki. BULJIFER LV Baita nik lagunturen plazaz plaza libertitzen, jentek zer nahi beita, gure kuntre erran dezen. JUPITER LVI Nik eginen dut su hunik zien karesatzeko, plazer eginen beiteizie trono hartan sartzeko. (Soné, Semia retira. Bestiak dantza, eta retira gero. Jalki Kabalzar eta paseia. Ama buruz.) KABALZAR LVII Erran nun da gure semia, eztei [...] etxerat ageri, eztugu [...] ukenen hareganik, otian [...] gu baizi. LVIII Koki pergut hura, hunbait ostatian bada, arreta hori hala bada, dolutia izanen dun. AMA LIX Egorri zite ixilik gizona, ez gisa hortan nigana, dugun etxenko suia bere hausaz tapa. LX Hotx, emazu barnerat ele horik utzirik, behar dizugu pazenzia hartu, gure tenporaz oriturik. KABALZAR LXI Ixilik utzi nezan, no! Apo ezdeus inbizila, hiregati eginen eginen dîne haurrek nahi diena. AMA LXII Ingoiti etxea duzu, Hotx, emazu gere, ene amurekati, otoi, aldi huntan berere. (Retira biak.) |