|     67 zenbakia, 1984ko ekaina [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

IV.
SATURNO ETA BENUS

 

Bordeleko herri liburutegian, 18. n°,

Judith eta Holophernes

pastoralaren barnean. Hau Gursen eman

zen 1824.ean martxoaren 24ean, Pierre

Linconnu batek zuzendurik.

(Louis Caly-ren izengoitia, antza.) Baionako

euskal erakustegian 55. n°.aren sataneriaren

zatitxo bat besterik ezta hau.

 

JUTIBAL

 

        I

Jente hunak, otoi,

leku egizie,

edo bestelan bertan

doluturen zaizie.

 

        II

Hatzamaiten bazutie

ene gereinuak

zankopetan lehertuak

zutie haboruak.

 

        III

Puntzela ziradienak

otoi, begiraizie

bestela sudur hustuz

airaturen zutie.

 

        IV

Eztizu sekulan utzi

neskatila puntzelarik,

hatzaman dian lekian

bortxatu gabetarik.

 

        V

Gizona, utzi ezozu

brida hori libro,

ezpadie nahi leku egin,

estal bitza oro.

 

        (Utzi brida.)

 

        VI

Ha, ha, ha, ha, ha!

Enizun sekula erranen

puntzela bat bederen

etzela heben izanen.

 

        VII

Aiei, mila debria,

eta zer da hauk, arren,

ene gereinuak eztiala

puntzela bat edirenen.

 

        VIII

Ah, madarikatien alabak,

eni duziela egiten,

ber diable, etzaitzieia

alsuak ere urratzen.

 

        IX

Uste uken banu bidajia

hola niala eginen,

ene garainueki eninduzun

segurki huna jinen.

 

        X

Herri huntan arauz eztie,

ezagutzen arrotzik,

erri eta karkaza baizik

deusere ezta besterik.

 

        XI

Ihaz, Guabadiko plazan

uken nizun aharia,

Triate hegitik eman zeitan

jaun gorri batek eskia.

 

        (Sar Satan eta mintza.)

 

SATAN

 

        XII

Adieu, mon compagnon,

Nula iz aspaldikua?

Si tou vous monte chez moi

esteki ezak garainua.

 

JUTIBAL

 

        XIII

Bonjour, roi de l'enfer

et coman sabaty

Ala amens ihaz bezala

uzkian zilo bateki?

 

SATAN

 

        XIV

Badiat uzkian zilo bat

beti hire zerbutxuko,

zabalik diat nahi dianian

hantik sudurra sartzeko.

 

JUTIBAL

 

        XV

Quexar parla plan,

foutut mous de can,

Orano enian ihun holako

konplimenturik ukan.

 

        (Zalditik jatsi. Satanek eskua demaio

        eta erorten uzten du.)

 

        XVI

Aiei, aiei, uzkia,

hau da erorikua!

Huntarik behar dit

arauz sekulakua.

[...]

 

        XVII

Arropa dudalakoz

hanitz koloretan

ezin diat trufarik,

baizik uken patetaro.

 

        XVIII

Bena nahi nuzu

sartu seminariuetan,

eta gero ebili

apez baten arropan.

 

        XIX

Adio, jente hunak,

orai banua mementian,

hunat jinen nitzaizie

apeztu nizanian.

 

        (Igain zamariala eta juan gibelerat.)

 

JUTIBAL

 

        XX

Jente hunak, entzun duzieia

jaun horren diskusa,

zoinek aipatzen beitu

afera bat kuriusa.

 

        XXI

Erradaziet emaztekiak

eztienez prebalitzen

astapitu handi zonbait

dutieneian hatzamaiten.

 

        XXII

Ahal baneza alu bat

har niro nik intresian

holaz berrogei eta hamar luis

behedi behiro urtian.

 

        XXIII

Eta gero nihaur

orano untsa liberti

bestiak ere ari dire

haren amurekatik.

 

        XXIV

Bena, ene gizun gaztiak

abil emanen deiziet,

zeren eta oro

ontsa maite beitzutiet.

 

        XXV

Erosten duzienian

harakirik buxerian

libera hamabia sos

paka ezazie han berian.

 

        XXVI

Gero eztukezien

aments erraitekorik

Mehaltzu gaisuak bezain

mandatariak uzkutik.

 

aurrekoa | hurrengoa