| 
   III.   XVIII. mendea Campan-Latsague bilduma Baionako euskal erakustegian, 10. eskuzkribua.   BUBANE           (Jalki)           I Jente hunak, ni niz laborari triste bat, ene etxen ezpeitut peretxurik hanbat.           II Badu zunbait urte ezkuntu izan ninzala, untsa izateko lekin hanitz malerus da ene izatia.           III Emazte bat ere heltu zait Oh, pandarda handia! Harek nai ekarten hanitz inkietatia.           IV Gizon gaztiak harek ni beno maitiagotu haiek egiten beteie nik beno haboro zerbutxu.           V Eta hori nulaz nik ahal dut erraiten. Nik behar erreketiak haiek beitutie ukeiten.           VI Nik trabaila etxia, eta hezua tira, ordian da ordian azkatzen, zilimindrin mons. de Pira.           VII Harek nai, harek ni osoki eihartzen, eta betiere ari besteren haur hazten.           VIII Soizie zunbat adar sorturik dudan burian, pardie! ezpetakit hoier zer egin behar deredan.           IX Sendo erazi ahal banitza ihurk ikusi gabe, amens berrien sortzeko, untsa sendo balite.           X Burua oro beterik sarri deitazie ikusiren zeren eta ari beitirade egun oroz sortzen.           (Xiloberde jalki eta buruz.)   XILOBERDE           XI Gizona, zer pentsatzen duzu, ala buria nahasi zaizu, zure plinta horiez estonatzen naizu.           XII Ziauri bertan etxerat barazkaria prestik duzu, mitila ere ingoiti, gosaturik dizugu.   BUBANE           XIII Pardie! eztun ez hura ni bezala bururik, beña bai segurki, trama eta arraultziak janik.           XIV Eta haiekila gero arrusta bat ederrik ziauk bertan etxerat egin zian ixilik.           (Retira biak. Kapet mitila pott eta         Xiloberde jalki, eta musika ere.         Hirurak jar.)   KAPET           XV Zunbat haur da etxe huntan, behar deitazie deskubritu, haur saldo hunek uken nai estonatu.           XVI Badiagu, bai heben hirur beritable segurro, bena laugarrenaz izanen duk malur.           XVII Laugerren hori enia bada ere eztiat harturen besula, bena horrez eztiat arrankurarik [batere] zeren eta hori enia ezpeita.   XILOBERDE           XVIII Gitian barazkal orai oro algarreki, gero elestaturen gira, guziak algarreki.           (Xiloberde retira)   KAPET           XIX Ale, bugre perguta, zer arrazunamentia, eztuk ez horik gizonen egitatia.           (Jo xufletez. Bataila bi mitilak.         Minika eman bi suflet eta untsa         peila, eta bi aldetalat. Sataneria         jalki. Satan jar.)   SATAN           XX Jaunak, behar dugu orai zerbait magia pentsatu, eia populu ezdeus haur nula behar dugun trunpatu.           XXI Buljifer, erran ezadak hik orai abis bat solidorik, Jupiterrek ere gero beria emanen dik.   BULJIFER           XXII Jauna, populu satanen trunpatzia eztuzu gaitz izanen, zeren ezpiritiak nik beteitzit nahasiren.           XXIII Nik nahas eraziren zitit senar emaztiak eta ifernian ezarriren ederki plazatiak.           XXIV Lehenik ezarriren dirot emaztiari burian adarren egitia dela meritu handi bat lurrian.           XXV Gizona irus datiala, adarren ukeitiaz, eztukiala behar dudarik zelialat juaitiaz.           XXVI Jupiterrek ere orai eman beza pentsamentia, gero jakinen dizugu zuin dukezun hartia.   SATAN           XXVII Eia Jupiter, arren, zer den hire abisu nik jugaturen diat, zuin datian hobena.   JUPITER           XXVIII Jauna, ene abis sentimentia duzu Buljiferreki juntatu, eta zuk behar gutuzu gu biak manatu.           XXIX Net aisa dizugu guk eginen lan hori zeren hanitz mundu beita, adar egiten ari.           XXX Nik bazakit emazte bat hartan zurrunpiturik beita senarra hilik eta libertitzen beita mitilarekila.   SATAN           XXXI Hura behar dugu, hura guk untsa karesatu eternitate orotako emanen derogu ostatu.           XXXII Buljifer hik behar duk ipurdirat juan, eta hire magia ederrak untsa enplegatu han.           XXXIII Hi, aldiz, Jupiter jarraiki adi emazte hari hura behar diagu gure ez ezkapatzera utzi.   BULJIFER           XXXIV Jauna, ni juaitekoz ipurdirat Jupiter behar dit eneki, enuzu batere partituren nun enizan Jupiterreki.           XXXV Nahi bada, koraje dudan laguna deizut galtatzen, eta ezpadeitadazu emaiten batere enuzu partitzen.   SATAN           (Jaiki eta mintza kexu)           XXXVI Koraje diala erraiteko, hori marka txarra zitak, ene odren egiteko horik eztutuk feitak.           XXXVII Eza hi juanen nahi bahiz eta ez toza present hoiek eta parti fitez.           (Eman bi ziflet Satanek. Jupiter         artian sar eta mintza Satani.)   JUPITER           XXXVIII Satan, egoiten ahal zira zaflatu gabe mitilik, nahi ezpazira baratu zaragoilak kakaz beterik.   SATAN           XXXIX Ale; bandit paria, eni konpari zitie, Jupiter, hi ezarten ait zaragilen xehazale.           (Bataila. Belarika mitilak.)   BULJIFER           XL Satan, otoi, parka, gure muldegaizkeria, obedituren zutugu, hebenti eta aitzina.   SATAN           XLI Ezta kestione, jaunak, orai belarikatzia, bertan egin itzazie nik eman maniak.   BULJIFER           XLII Ez, ez, futre, ezkuzuzu igorriren.   JUPITER   Lehenago zihauri deizugu tripa xarra urraturen.   SATAN           XLIII Eia, urra ezadazie, ale pergut paria, orai xesteren duzie ene besuaren airia.           (Batailla Buljifer eskapa. Satan         haren undoti. Jupiter Satanen         undoti. Egin bi unguru barneti         eta bara.         Buljifer har Satan artian.         Bataila, eta mitilak eskapa. Retira.         Minika paseia. Jalki Harburu         eta Gaspar.         Jar biak.)   MINIKA           XLIV Jinkuak egun hun deiziela, ene adiskide maitiak, otoi, eman etzadatzie zien sokorriak.   HARBURU           XLV Bai zuri ere, Minika, eta nulaxe zira, zure heben ikustez estonaturik gira.   GASPAR           XLVI Zer duzu, Minika, nurk holakatu zutu? Arauz nurbaiteki izan zira batailatu?   MINIKA           XLVI Bai, Kapeteki uken dit zerbait disputa, eta porrokaturik ezarri nizu ageri dudan bezala.           XLVII Otoi, behaitz naizie etxe hartara laguntu, Kapet jauna nahi nuke zien aitzinian mintzatu.           XLVIII Eia zer arrazu dian koki harek ene zaflatzeko, eta gisa huntan ene porrokaturik ezarteko.   HARBURU           IL Gaspar, behar dizugu miserable hori laguntu, zer arrapostu emanen dian jakinen beitugu.   GASPAR           L Bai, bai, hots, ahal bezain bertan, kolpu horiek gero, hertsi behar die mementian.           (Paseia hirurak. Jalki Kapet,         Xiloberde, jar biak.)   HARBURU           LI Egun hun suhetatzen deiziegu, mitil buruzagisak, orai hurla jiten gira ikusirik hunen plagak.   XILOBERDE           LII Bai, zier ere, jaunak, eta zer plazer duzie? Zien heben ikustea estonaturik girade.   GASPAR           LIII Anderia, jaun hunek gu behartu gitizu, huna jiteko pena otoi, nahi genon hartu.           LIV Horren estatia ikusirik deliberatu dizugu zieki behar guniela bi hitzez elestatu.   HARBURU           LV Orai mintza adi, Kapet miserablia, eia nurk egin dera hire buruko zauria.   MINIKA           LVI Jaunak, kolpatu nai hortxeko, gizon horrek bortizki nun plagak oro ageri beitira klarki.   KAPET           LVII Gizona, zer mintzo zira? Etzutut solamente ikusi.   MINIKA   Eza zuk, etxeko anderia, enaizia heben ikusi?   XILOBERDE           LVIII Bai, ikusi zutut nik zu segurki heben, bena utzi zuntiedan biak sukalten barnen.           LIX Eta nihaur jalki mementian kanporat hala beinutian nik ene besuinak.   MINIKA           LX Ikusten duzieia, jaunak, eia etzirenez akord, banuazu jaun jujiagana eta egitera raport.           LXI Erremestiatzen zutiet zien bidajiaren feitaz, ohart etxekazie bati nik erran hitzaz.           (Retira jakiliak, bestia paseia.         Jalki grefiera eta jujia eta jar.)   MINIKA           LXII Egun hun suhetatzen deiziet jaun jujia konpainareki, ziegana jiten nuzu kolpaturik bortizki.           LXIII Porrokaturik ezarri nizu egun hoietan gizon batek eta hura deitzen dizie herri orotan Kapet.           LXIV Jaun jujia behar deitazu ene pleinta rezebitu, ahal badut jaun hura, nahi nikezu punitu.   JUJIA           LXV Ikusazu plaga har dezadan mesura, eta gero ezar dezan erregian prozedura.           (So egin.)           LXVI Il y a cinq cou de baton trois pouce de longur une pouce de largur et un pouce de profondur.   GREFIERA           LXVII Il a bien assez pour metre en prison il faut envoyez les gendarmes pour overte ce fripou.           (Brigadiera jalki)   JUJIA           LXVIII Jauna, arrasta ezazu Kapet, fripu hura, eta ereman berala, gazteliaren olala.   BRIGADIERA           LXIX Cest asse monsieur nous irons prontement Il faut fare puny ce miracle tourmant.           LXX Untsala behar ginikezie un mandat d'arrettez amens arrastatzera jin eztakigun ihur ere.   JUJIA           LXXI Orizu, Brigadiera, arrastatzeko mandata, untsa abisa zitie amens eztadin ezkapa.           (Retira justizia erditi, bestia         eskuineti. Jaiki Harburu kure         et Bubane eta jar hirurak.)   XILOBERDE           LXXII Ale, gormant xarra, hola behar izana jarri, hire tripa beltxa eztuk ez egarri.   HARBURU           LXXIII Emaztia, ezar ezazu gizon hori oherat.   EMAZTIA   Gizon hori oherat? Lehenago establialat.           (Harburu retira. Kapet jalki         eta mintza.)   KAPET           LXXIV Nik eremanen dit, bai, gizon hori oherat, edo eta bestela barruku zokualat.           (Har biluetarik eta ereman         barrukurat eta han untsa mata.)   XILOBERDE           LXXV Ja, ja, Kapet, jai, orai badizu aski utzi behar dizu hor, lo dadin aisaki.           LXXVI Orai, hots, emazu oherat zu eta ni algarreki ezpeitu horren axolik, libertitzera ederki.           (Retira. Sataneria jalki)   SATAN           LXXVII Miraturik nago hanitz, ene populu maitia, eman diezaziela orori uzkuti adar bedera.           LXXVIII Kargu uhurezko hau uken dut akisitu, ezpeitut denbora net gaizki enplegatu.   BULJIFER           LXXIX Bena jaun andere hoiek ezinago eder dira, uste beitie arauz printze zunbait direla.           LXXX Bena ene buria bada hoeik bezanbat ezpeiniz ahalkez egonen hanbat.   JUPITER           LXXXI Jente hunak, behar duzie ikusi orai istoria eder bat, uzker batez jauzeraziten enperadoreari begi bat.           LXXXII Ala neskatila elgerrak erri deikuzie egiten ez ahal duzie guretako gaur bortarik zabalturen?           LXXXIII Egun egin duzie segurki hunat jiteko egin ahala ustez ukenen zunien heben mila arrakasta.   SATAN           LXXXIV Igaran zortziko zikinak aigardentez tuzie xahatu bai etare hunat jiteko egun oroz fardatu.   BULJIFER           LXXXV Ni ere fardatu niz obena ziek beno merkiago, ezpeitut ene buria etxekiten ziek beno gutiago.   SATAN           LXXXVI Soizie hantxeko hari nula daguen begia urraturik ene bereki eremaiteko hortz haginak iskinaturik.   JUPITER           LXXXVII Ni ja enai eremanen bere begi gorrieki, bat beitut maitaturik hogei mila liberareki.           (Retira oro. Jalki Xiloberde eta         Bubane eta biak jar.)   BUBANE           LXXXVIII Aseia emaztia, nahi nuzu partitu zureganik, eman itzatazu ene pildak, juan nadin hebenti.           LXXXIX Gisa huntan bizitzia inposible zitadazu, ene arropak bertan eman itzatazu.   XILOBERDE           XC Ezteitzat, ez, emanen nik hiri arroparik, hebe behar tuk higatu desplazer dialarik.           XCI Uste beituk ezi ukenen tiala arropak? Abil ua fera futre, nahi izan lekialat.           (Emaztia retira, paseia, bestia jalki.         Sataneria.)   SATAN           XCII Zer pentsatzen duk, Bubane, eztezala etxia kita? Lehenago emaztiari urra izok tripa.           XCIII Beti desuhuratzen ai eta adarrez kargatzen, eta hihau aldiz, miseriaz hazten.   BULJIFER           XCIV Eman ezok, arren, bi unguru hire bihotzari, eta hobekixiago banga hire emaztiari.   JUPITER           XCV Galerazten dira gero harek hire uhuria, merexi dik, merexi, untsa zaflatzia.   SATAN           XCVI Eztuka sendimenturik hartzen, oraiko gure erranez, etxerat utzul eta eho ezak, emaztia sabre batez.           (Retira gizona.)   SATAN           XCVII Sinets balinbaleza gizon harek gure erran ezar giniro mementian iferniaren zolala.   BULJIFER           XCVIII Gizon harek orai, emaztia ero baleza, harentako lizateke ifernuko leze beltxa.   JUPITER           IC Gisa hartan biak gure lirateke, iferniaren zolan ehortz beikinzake.           (Retira. Jalki Kapet eta Xiloberde.)   XILOBERDE           C Kapet, behar duzu labeko suia piztu, ahal bezain bertan behar likezu berotu.           (Kapetek suya egin. Xiloberde juan         labiren ikustera.)   KAPET           CI Ah, ene buruzagisa maitia, amurioz etzakit zer egin, behar dizugu jokatu partida bat heben berin.           (Mitila lot emaztiari eta aplika         jokiari. Satanak jalki.)   SATAN           CII Hola, hola, Xiloberde, hola behar din ari, okasione orotzaz beti profeita adi.   BULJIFER           CIII Hik ere bai, Kapet, egin izok abad, ahala oro, merkatian artua, hogeira sos jar artio.   JUPITER           CIV Hun degiziela orai, zien lana eginik, Kapet tontua ukenen duk, untsa merexiturik.           (Retira oro, nurk bere gai.         Jalki Bubane eta mintza paseiuz.)   BUBANE           CV Jente hunak, jiten niz egia baten klar erraitera, emaztiareki eztudala uken, parterik, aspaldi diala.           CVI Hamar hilabete badu enizala emaztiareki frekantatu, eta emaztia adireiten da bost hilabetetako okupatu.           CVII Hura da emaztia nik parterik gabe haurrak egiten dutu senarra utzirik bestalde.           CVIII Nuiz ere ene emaztia beitzen haur minetara jun nintzan berala emaginagana.           CIX Otoitu nian ordian, emazte hura nik jin plazer zeitan etxera, memento hartan beretik.           CX Etxerat utzuli nintzan emaginareki, emaztia ediren nian haurra sorturik mitilareki.           (Retira, jalki Paket eta Xiloberde         haurraren ukeitera egin faizona.)   XILOBERDE           CXI Ay, ey, ay, ey, otoi, lagunt nezazu, Paket.   KAPET Orai etzirade, ez, egitian bezain laket.           CXII Orai, libre zirade Jinkua dela laidatu, zure sabelak behar dizu ene zinturaz trozatu.           (Troza.)           CXIII Xiloberde, lot zite orai eni lepoti, buruzagia jin gabe, ken gitian hebenti.           (Har emaztia besuetan eta mintza.)           CXIV Hots, emazu oherat eta har koraje, Salda ekarriren deizut, oren erdi bat gabe.           (Ereman oherat e...         Emagina eta Bubane jin haurragana         eta mintza.)   EMAGINA           CXV Soizu, soizu, Bubane haurra nun den sorturik, eta oihalto batez ederki trozaturik.   BUBANE           CXVI Seinerren haurra dizut etxe huntan eraikiten, Xiloberderen obretarik oro dira jalkiten.           (Bubane mintza Xapelari.)   BUBANE           CXVII Pardie, pardie! eztuzu haboro eraikiren, edo eta eztutuzu ene izenian izanen.           (Retira haurrak oro.         Jalki Kapet, Xiloberde eta Bubane         mahainila, eta partaga tripota.         Xiloberdek eman puntati buxi bat.)   XILOBERDE           CXVIII Orizu, Bubane, buxi hori zuk beste arrastako haur janen dizugu guk.   BUBANE           CXIX A, zer emaztia, zu, senarrarentako, senarra beno mitila beituzu maitiago.           CXX Eztakit zerk nadukan hauxe gabe muturra, ziren bezalako emazte gaisto ahalkerik batere eztuzuna.           CXXI Mundu oroz zirade hanitz blamaturik, zure mitil ejerrareki uhuria oro galdurik.   XILOBERDE           CXXII Uhuriaren galtzeko eztit egiten ogenik, zer egiten dudan nihaurek bazakit.           CXXIII Utzi nezazu ixilik, zuk zure aldeti, zu puru mintzo zira, beste ororen aitzineti.           CXXIV Etzitadazu hanbat propi zure hola mintzatzia, ziren bezalako ez deus miserable galdia.   BUBANE           CXXV Hik nain miserabletu apo ahalke gabia, ago, ago, egurion, emanen deinat pakia.           (Inkara joitera, emaztia ezkapa,         mitila artian sar.)   KAPET           CXXVI Emekito, nausia, ez emaztia hunki.   BUBANE   Hire profeitutan hi ere ken akit aitzineti.           (Retira oro. Sataneria jalki.)   SATAN           CXXVII Soik, soik, Buljifer, Zonbat neska eder, arratsen hurak gure nahi batugu ber.   BULJIFER           CXXVIII Soizu, zuk ere, Satan, nula daudian admiraturik, bere opilak besapetan tranxaz eta arraultzez beterik.           CXXIX Hurak gureki jateko, ekarten tizie bereki, bere amer atzamanik beste anitz gaizareki.   JUPITER           CXXX Buljifer, arrazu duk, eztie beste lanik egin, arraultze biltzia baizi, igaran hilabetin.   BULJIFER           CXXXI Haien amak kexurik bere arraultziak galdurik, etxiak oro ezarri tie hanitz desolaturik.   SATAN           CXXXII Posible deia otian, horik oro hala diren, neskatila miserable haiek hain zentzu xipiak dutien.   BULJIFER           CXXXIII Bai, bai, Satan, Horik oro hala dutuzu, soizu hantxe berian bat, guri keinuz ari duzu.           CXXXIV Beste eli bat ere hantxe bere xalanten besapetan haiek eginen dizie etxerakuan hanitz lan.   JUPITER           CXXXV Ari bite nahi badira, zunbat nahi trabaila, agian ezarriren die, artua hirurna libera.   SATAN           CXXXVI Beude, beude, egitera, nahi diena oro tratu, guk emanen deregu gero sekulakoz ostatu.   BULJIFER           CXXXVII Atzo hotz, egun bero hik beti bitzen dun mahats hanitz goititzeko eta nik ez ikusten batere haboro.           CXXXVIII Hihaurek jaten tun mahatsak plazer tuina ororeki, eta beste hanitz gaiza eta ez ematen parterik hire senarrai.           (Satanak jalki.)   SATAN           CXXXIX Atzo hotz, egun bero jente gaztia beti ero, gure ikustera jin zahar horik ez gu beno zuhurrago.           CXL Horra, horra, jente hunak, je vous dis la verité apres tout cela, paseiura zuazte.           (Retira. Jalki Minika eta paseia.         Berberri ere jalki kaiderala.)   MINIKA           CXLI Berberri, nahi zuntuket otoitu giza batez, eztitzazun haur hurak trata regrus izatez.           CXLII Nula zuk beituzu han prebilejio handirik, trata itzazu eztiki, ene amurekati.           CXLIII Izaten ahal baniz behin ere zure eretzian kapable, egin ahala eginen deizut zuri beti ere.   BERBERRI           CXLIV Aski duzu, Minika, oharturen nuzu, eztutuzu ez haur hurak izanen nitzaz gaizki tratatu.           (Retira nurk bere gainti.         Jalki Kapet eta Xiloberde.)   XILOBERDE           CXLV Kapet, behar duzu juan uxiara present konsiderable bateki, eia espusatzen ahal gutianez, konsulta zite hareki.           CXLVI Sei hilabeteren burian ahal gitakianez espusa otoi, erran dizagun hortan gainen egia.           CXLVII Har ezazu zureki axuri bat ederrik, oilo pare bat, leka bat intzaur beste leka bat hurreki.           CXLVIII Laur buteila ardu hoben hobeneti, horik eman itzok nik kexi guraintzi.           (Emaztia retira. Jalki maira eta jar.         Bestia juan presentiki gabe         mairagana, eta mintza.)   BESTIA           CIL Egun hun, jaun maira, Jinkuak eman dizagula, zuregana jiten nuzu, abis baten galtatzera.           CL Eia errejistratzen ahal gutuzunez Xiloberde eta ni, senarra hil zaiola eztizu sei hilabete baizi.   MAIRA           CLI Ez, ene gizona, ez, ezin zutiet egiten, hamar hilabete beterik nun eztudan ikusten.           CLII Hamar hilabeteren burian jiten ahal ziratie, ordian ene egin ahala faltaturen etzaizie.   MITILA           CLIII Adio, arren, jauna, zure zerbutxari, eta desiratzen bake eta osagarri.           (Mitila paseia, bestia retira.         Jalki Xiloberde.)   MITILA           CLIV Xiloberde, erran ditadazu maira harek eni, inposible dela egitia segurki lan hori.           CLV Hamar hilabete kunplitu unduan juaiten ahal girela, errejistre hori ordian, aisa eginen dugula.   XILOBERDE           CLVI Hori duk, mitila, arren, behar diagu pazenziatu, gitian retira behar diagu, gaur untsa aihaltu.           (Retira biak. Jalki pasturaleti.         Mitila eta buruzagisa jalki.)   XILOBERDE           CLVII Kapet, har itzak present hura, behar diagu abiatu, hamar hilabetiak konpliturik beitutugu.           (Har presentak eta juan biak paseia.         Jalki maira.)   XILOBERDE           CLVIII Egun hun, jaun maira, orai heben gutuzu, errejistratu zuk plazer bagutuzu.           CLIX Present hoeik har itzazu, ez utzi gutiz, eta otoitzen zutut ahalaz untsa agitziz.   MAIRA           CLX Hor tuzieia publikazioniak, deserbantak emanik, ekartzie hunat, kuxatzeko rejistrin.   XILOBERDE           CLXI Ay, ey, jaun maira, ezkanakizun behar guntiala ezkutuzun, ez, ez ohartu segurki gu hartara.   MAIRA           CLXII Ene jente maitiak, zuazte kridak eman erazi itzazie, present hoiek heben uzten ahal tuzie.   MITILA           CLXIII Jaun maira, parka izaguzu, otoi, berriz artio, gai hun eta osagarri eta izan zite sendo.           (Retira. Nurk bere gainti.)    |