V. M. Heguiaphalek emana, PIERRIS I Merkatzalia zinena zu ere, arren, Katixa, egin duzia hunto Arren, merkatia. KATIXA II Zer nahi duzu, Pierris, banabilazu beti xangai handi bat nahiz idoki bihotza. III Alarguntsatuz geroztik hanitz tristi nuzu mentz bat gaiaz et beti borogatzen beitut. PIERRIS IV Zer nahi duzu, Katixa? Koraje bar ezazu, pena hori ahaztera utzi behar tuzu. V Ni ere Katixa, ber nunaz harturik nuzu, solajatzen ahal bazutut zure zerbutxari nuzu. KATIXA VI Biba, Pierris hori, eli huna duzu, horrenbesten entzutiak segur aspaldi dizu. VII Bena kumitatzen zutut gaur aihaitera, eta bai ere plazer baduzu, goian eneki igaitera. PIERRIS VIII Gogo hunez, Katixa akzeptatzen zutut mement bat goxorik, zureki igan behar dut. (Ertsa, besarka Pierris eta Katixa.) KATIXA IX Ah, Pierris, Pierris, hanitz maite zutut, sufrimun handi batetarik solajeatu henaizu. PIERRIS X Katixa, behar dizugu Jaun erretora mintzatu, eia plazer gutunez, otoi, harek espusatu. KATIXA XI Bai, Pierris behar dizugu Jaun hua elestatu barda egin bekatia, ber denboran kofesatu. XII Erranen diozugu izan girela tentaturik, bekatiala erortera garaski bortxaturik. (Erretia.) (Jalki apeza. Pierris, Katixa.) PIERRIS XIII Jinkuak egun hun dizula, jaun erretora, huna gutuzu afea inportant batez zure mintzatzera. APEZA XIV Bai, zier ere, Pierris eta Katixa, zer plazer duzun erradazut berala. KATIXA XV Jaun erretora, Pierris eta ni gutuzu amorosturik, eta plazer bagutuzu otoi, espusatu. APEZA XVI Mila plazereki, Katixa, hori eginen dizugu, besterik ere behar bada orai mintzatu behar duzu. KATIXA XVII Jaun erretora barda izan gutuzu tentaturik, bekatu egitera, ezinago bortxaturik. APEZA XVIII Zer nahi duzu, Katixa, amorosak debriak tentatzen tu, bena hortan gainen Jinkua hanitz miserikordius duzu. XIX Etzerona lehen muntian Maria Magdalenari, kasu hori agitu, zeren izan beitzen tentaturik. XX Beno Jesus Kristok berak irozun parkatu, zier ere, Katixa, Jinkuak eginen duzu. PIERRIS XXI Erremestiatzen zutugu eta plazer baduzu, bihar espusatzera presentaturen gutuzu. XXII Bena baliz ere norbait tut tut tut egitera dezidaturik argra gabe nahi guntukezu izan esposaturik. APEZA XXIII Bihar bortz orenetan zien zerbutxuko nikati tenue hortuk zien jakileki tirausti. (Erretira. Jalki Pierris eta Katixa, Andris-Madalen.) APEZA XXIV Pierris eta Katixa hunat huilant zite, sakramentu saintia errezebitu behar duzie. (Jar belariko.) XXV Pierris, hartzen duzia zue espusatako Katixa, heben present dena? PIERRIS XXVI Bai, jauna. APEZA XXVII Katixa, hartzen duzia zue senaretako Pierris, heben present dena? KATIXA Bai, jauna. APEZA XXVIII Pierris eta Katixa eliza saintan arabera senar emazte zida, Aitaren eta semiaren eta espitu saintaren izenian. XXIX Ego et conjugo vo melez vos gigots. (Erretia. Jalki Pierris, Andres.) ANDRES XXX Huna hiza, Pierris, eta nuat hona hola aigu gitian juan pintuan edatera. PIERRIS XXXI Andres, hoi pentsamentu huna duk guazan berala egarriak harturik nuk. (Triate sokuan, mahain batetan edan eta kanta. Beste sokuan Katixa sopan egiten. Jalk Madalen.) MADALEN XXXII Adio, Katixa, Huna nun hi ikustira eta amini bat hireki berri kaxetara. KATIXA XXXIII Hunki jin hizala, Madalen maitia, elestaturen gutun, egiten dudalarik sopa. (Madalena jar. Katixak pirimatira xuit, ber denboran kukuso atzaman eta mahinen gainen eho.) MADALEN XXXIV Ekarri dinat txorta bati Andresen ixilik, Guk ere eztinagu habariz haiek zuntzurrian minik. KATIXA XXXV Biba hi, Madalen, dugun, arren, edan gero erran izadan hor gaindi zer berri dan. MADALEN XXXVI Badakin, Katixa, Peyroteniko alaba mundiak xun izorra dila. KATIXA XXXVII Uste duna hala dela ala hua debota suina, nur ote heltu seia ala beren mitil zaharra? MADALEN XXXVIII Eztakinat deus ere, eztine erraiten, bena ene fedia, jakinen dinat, denbora ilaburutan barne. KATIXA XXXIX Eztuzuia erraiten Tantoxeneko etxekanderak jaku liriki senarrari adarrak egiten deitzola? MADALEN XL Eztinat deus entzun, hori nurk erran din? Bena hala bada ere enun estonatzen. XLI Nur da gutarik hori egiten eztienik? Pierrisek ere batin ederrak hik eginik. XLII Nik ere ja ene fedia, ukeiten dudanian pada patzen nun utzirik Andresen aragreta. XLIII Bena, orai Pierris Hantxe huna dun, orai banuan eta bihar ara jinen nun. (Pierris jin. Brionkatuz.) PIERRIS XLIV Bazkaria prest duna? Goseturik huna nun, elorrin erauntzirik, orai goiza luzi dun. KATIXA XLV Pierra, eztizadala erran Ez eni gezurrik, ezi huna hiz urdi bat bezala aserik. PIERRIS XLVI Enun ez ni aserik, eztun ikustin hire buria, hi hiz aserik, bena ekarran hunat sopa. (Eman sopa.) PIERRIS XLVII Zer debru sopa suerte dun hau? Gordinik dun eta jan izak hiauk. KATIXA XLVIII Ah, urdi asekaitz friant ejerra, ezpahiz kontent abil hobe den lekila. PIERRIS IL Nula ixara behar nain beste gisaz errespetatu, izan bezalako karruina, edo hi larrik pakatu. KATIXA L Uste baduk hik lotsa hizala urdi adar handia, korajeria balin baduk rainaigu ene hunkitzera PIERRIS LI No, home dun urde (puta sara) ahardia, larria idokiko dinat mando mula biharra. (Katixak erratza eman eta mintza.) KATIXA LII Urdi ponitu mistu Txankailit txarra, nahi diat erdiatu erratz hunekin buria. (Jo Pierris erratzaeki. Katixa eskapa. Pierrisek kana urtirik Katixak gordainia bortatik.) KATIXA LIII Pierris, banuak orai berala jendarmetara, igorri nahi hait Donapaleun behera. PIERRIS LIV Ago, egion mando mula zikina, nik lagunturen hait, juaiten jendarmeiala. (Erretia. Katixa eta Notaria.) KATIXA LV Egun hun, jaun notaria, abis bat plazer baduzu zue inploratzera egun huna nuzu. NOTARIA LVI Bai, zuri ere, Katixa, zer plazer duzu, zue zerbutxaria zui beha diagozu. KATIXA LVII Jauna, Piarrisek nuzu zinez olahin dibortzatu nahi nunduzun ahal balin bazen. NOTARIA LVIII Dibortzatzeko, Katixa frais handiak dutuzu, eta hortako abokat bat elestatu behar duzu. KATIXA LIX Jaun notaria, ezta beste moienik sosik igorri gabe separatzen ahal denik? NOTARIA LX Eztit ikusten deus ere moien hunik, zuaza abokat batetara eramen menturaz abis hoberik. (Erretia. Abokatia eta Katixa.) KATIXA LXI Jaun abokatia, huna nuzu zue elestatzera, ezi dezidaturik nuzu diborza egitera. LXII Bena sosik eztit prozes baten jaukitzeko plazer badeitazut eman abis hun bat hortako? ABOKAT LXIII Katixa, dibortza egiteko prozedura kario duzu, bena baduzu moien bat, sinplekiago egiteko dukezu. LXIV Separatzen ahal zidi, prozesik bate gabe hortakoz ene aitziniala biek jin behar duzie. LXV Konbokaturen dit Pierris, ortzialian hamarretako huna, zu ere tenore hartako jinen zia, Katixa. (Erretia. Pierris, Katixa, Abokatia.) ABOKAT LXVI Pierris, deitu zutut ene aitziniala jitea, Katixa dezidaturik beita zue ganik behestea. LXVII Zue egin bideak diotzu eztuzula behar bezala kunplitzen eta bai aldiz hua usu usia olatzen. LXVIII Holako senar bat eztela ahal suportatzen eta aferaz horrez ni naiala kargatzen. PIERRIS LXIX Mando mula bugresa debria, izan bezalako ez deus gezurtia. LXX Jauna, horren erraner etzitiala, ez, beha, zeren eta hori beita gezurti debria. KATIXA LXXI Hi hiz, hi, gezurtia, bai eta asekai tristia, kanpun andrekan eta etxea ondun deus ez baha. LXXII Ehait nahi ikusi deus ere gatik saihetsian, adarrak nahi deitzat egin, uxa bat luze borontian. (Pierris abia kanaz emaitea. Abokatiak bara.) ABOKAT LXXIII Pierris, uku egon zite, eta ez jo zure emaztia, behala behar duzie zinatu, separazionezko aktia. LXXIV Kondizioniak nula dien beha zite untsa, gero etzitaien jin huna karamaila egitea. KATIXA LXXV Bena, errazu, jauna eztit untsa konprenitu, arauz Pierresen zunbait aldiz, besarkati eztiket defendu? ABOKAT LXXVI Ez, Katixa, ez, hori eztizu legiak defendatzen, Pierreseki ahal lukezu inbea baduzu mement bat gozatzen (Erretia. Pierris, Katixa, apeza.) ACTE Par devant moi, Monssu Mustachu, chevalier de l'ordre des cocus, ont comparu Pierris et Caticha en residence a Loqa, et il a été convenu ce qui sont Pierris et Catiche s'engagent mutuellement et d'un plein accord de ne plus coucher sur le meme lit sans cas urgent, ils vivront separement libre de tout engagement. Cette convention qui prend effet a la date de ce jour pourra etre annulé par accord des épous. Zinaz, Pierris et Caticha (sic.). APEZA LXXVII Pierris eta Katixa, ene devoirak nai mahatzen eskandal horrez mintzatzera obligatzen. LXXVIII Eliza saintaren segian arabera bazuazte xuxen-xuxen ifernu zolala. KATIXA LXXIX Zer nahi duzu, jauna, Pierrisek dizu ogena, kanpuan ase eta ohian lo seria bezala. LXXX Uhit duzia, jauna, bestorduz parkatu bekatia, etzirozu orai usu heltzen kasu hua. LXXXI Eztit nik senar beharrik ohian lo egoiteko, holako gizon bat hobe lukezu kusoki ezarteko. PIERRIS LXXXII Jauna, ahal niena beti egin uken dit, hortan eztit hunartzen Katixan arraprotxurik. LXXXIII Zuk bezala jan baneza Kostila eta oilaskoki eta edan Bordeleko ardu hun hetarik LXXXIV Enikezu antsia, Katixan satisfaziaz baliz ere sordeiago haren pretensionia. LXXXV Bena, ukeiten dit nik gordinik sopa, eta desertatako mihiki saltsa. APEZA LXXXVI Abis bat hunik nahi duzut eman, Katixa, etxekandere hunak untsa haz dezala oilarra. LXXXVII Pierris behar duzu, Katixa, satisfatzera iseiatu, eta haren haboro olatzetik hebentik aitzina begiratu. PIERRIS Bai, jauna. APEZA LXXXVIII Zuk, aldiz, Katixa, untsa jaki zue senarra, nahi baduzu izan dadin nahi duzunian askara. KATIXA Bai, jauna. APEZA LXXXIX Aria ezteialako bestato bat egin ezazu, eta orai partitzeko algar besarka ezazu. (Besarka.) APEZA XC Katixa, jinen zitzait berrien ekartera eta gaur Pierris nula konportatu din erraitera. KATIXA Bai, jauna. (Erretia. Jalk Pierris eta Katixa.) KATIXA XCI Pierris, behar dizugu besta bat plantatu, Andres eta Madalen bazkaitara kumitatu. XCII Behar duzu juan Jean Pierren gana ehun libra pentatzen ahal duzunez galtatzen. XCIII Oilo pari bat ere saltzeko balin badu eos etzotzu geo pakaturen dizugu. PIERRIS XCIV Katixa, banuazu, hori eginen dit, Jean Pierrak eztizu deus eni errefusaturen. (Erretia.) PIERRIS XCV Jean Pierra, Katixareki ara akordatu gutuzu, eta okasione hortan besta bat egin nahi ginikezu. XCVI Bena badizugu hortako ehun liberaren beharra, pestatzen ahal badeitazut eginen duzu ene afera. XCVII Oilo hari bat eri Katixak exi, eia plazer duzunez otoi, enplegi. JEAN PIERRA XCVIII Pierris, prestatzen diat ehun liberakua, bai eta ekartin Katixan oilo paria. IC Bena, eztizala ahaz, pakatzera jitia, nahi baduk begiratu geroko kredita. PIERRIS C Jean Pierra, trankil egoiten ahal zira, untsa pakaturen dukezu zue ehun liberakua. (Erretia. Katixa-Pierris. Andres-Madalen.) MADALEN CI Biba, biba, Pierris eta Katixa, eta biba zien kumitia, egun izanen dugu, egunto bat goxua. KATIXA CII Tziauste antzina, sar zite berala, bazkaria prest dut, guazan salera. (Jan, edan, kanta, dantza. Erretia biok.) (Pierris eta J. Pierra.) JEAN PIERRA CIII Pierris, eleto bat behar nia erran, pestatu sos haen orai beharra banian. PIERRIS CIV Zer diok, Jean Pierra, uste duka sosa prest dudala? Ahalke izan behar huke galtatzera jitea. JEAN PIERRA CV Pierris, ezpanu uken sos haren behar unia enundia jinen hiri inportunatzea. CVI Bena, debruila adi eta paka eni sosa bestelan eztuk hik eineri jaun jujia. PIERRIS CVII Hire ehun librakua eztuk ez galduren, sakola xilo ukenagatik ni nitzaik bermatzen. CVIII Menazatzen naik deitzez jujiaren aitzinila junen gutuk, junen plazer dian bezala. CIX Emaztia borokatu deitadala nitziok plainituren eta ehun liberakua saritzat begiratzen dudala erranen. (Erretia. Jujia, Pierris eta Jean Pierra.) JUJIA CX Pierris, zer galtatzen duzu? Errozu, Jeanpierrari Akordatzen ahal bazide eta bestelan jujiamentia emanen dit [sarri.] PIERRIS CXI Eskandal batez, jauna, nahi nitzaizu plainitu, zeren haren kausa oro Jean Pierra duzu. CXII Katixa guriareki koku egiten nizu, hori eztut sofrituren, monza largaten ezpada. JUJIA CXIII Jean Pierra, zer diozu, akusazione hortzaz? Kupable zia holako egintzaz? JEAN PIERRA CXIV Jaun jujie, Pierrisek inola dikadala haren emaztiareki arrolatzen nizala. PIERRIS CXV Jaun jujia, eztit hori ahal probatzen, pentsatzen ahal duzu gordeska direla agitzen. JUJIA CXVI Pierris, behar duzu juan Katixan txerkara ene aitzinala ekar bertan interrogatzera. (Pierris juan Katixan txerka. Jujia jurnala irakur. Pierris eta Katixa.) JUJIA CXVII Katixa, akusaturik zia Pierrisi infidel izatez, eta Jean Pierrareki errelazioni hartzez. CXVIII Behar deitazut erran hortan egia bera, eia fondaturik denez, akusazione hua. KATIXA CXIX Jauna, Pierris duzu gezurti handi bat, enuzu sekulan eta segur hunki Jean Piarrek. CXX Bena hala balitz ere enirozu erran egia, zeren desuhura benio emazte leinuria. CXXI Orit zite, jauna, emaztik badula bertutia, kestione horrez mintzo begiratzen dula segretia. PIERRIS CXXII A, karruina mula bugresa debria, ehuna erraiten ahal gaiza hala zela. CXXIII Mintzatu bahiz ni bezala irabazten ginina ehun libra bena parkaturen tun hori, juatzen dinat, ene fedia. JUJIA CXXIV Pierris, eztuzunaz gainen proba hoberik, erretia zite hebenti, ezpazia nahi izan kondenaturik. (Erretia. Pierris eta Katixa.) PIERRIS CXXV Ale, kanaila figura, orai behar dun pakatu, Jean Pierra dunalakoz jujian kalbatu. (Eman sarta bat.) KATIXA CXXVI Urde txarra, hi, pakaturen deiztak luzerik eginen deitsa segurtatzen ait adarrak. (Pierrisek jo. Jalki jendarmak.) PANDORE CXXVII Au nom de la loi Pierris arrasta zite, devant le juge vous serez cité. PIERRIS CXXVIII Jauna, Katixak nizu menazatzen adarrak deistadala luzerik eginen. PANDORE CXXIX Ta ra ta ta, ez guri egin erreflexionerik jujian aitzinian, emanen tuzu esplikazionik. (Egin berala. Erretia. Pierris. Katixa. Jujia.) JUJIA CXXX Pierris eta Katixa, usuto heben zide, beti zien heben ikustez debeiazirik naizie. PIERRIS CXXXI Jaun jujia, ezpalitz mundian jente okerrik elukezu ordian ez juje beharrik. CXXXII Gu bezalako jentiak zutu oro hasten gure astokeriz beitzirade prebalitzen. JUJIA CXXXIII Pierris, etzihala inkas futi hola, sigurtatzen zutut besarkaturen zutu bihotzeti. MADALEN CXXXIV Sohiturik behar din sinet izan adi emazte beharra badin harek eri deja dula aspaldi. (Bena aigu gurekila gu gutun bermi jarten errezibituren haiala, punpa handirekin.) CXXXV Gu gutun berme jarten errezibituren haila harturen ai segur nun aigu gurekila. KATIXA CXXXVI Guazen, arren, gintian parti berala, nahi nuke atentiboki igaran hareki gaia. (Erretia.) (Andres-Madalen, Katixa eta Pierris.) MADALEN CXXXVII Pierris, huna gutuk, ekarten diagu emaztia, pentsatzen diat gaur, ohilturen duziela logalia. CXXXVIII Errezibi zak untsa eta egin hie egin bidia bakantsa hortarik landa segur nuk baduziela beharra. PIERRIS CXXXIX A, Katixa maitia, ene bihotzeko lilia, Tziausi bertan ene besarkatzera. KATIXA CXL Oh, Pierris, Pierris, Gaur deus ere badakizia inposible zitazut hola habo egoitia. PIERRIS CXLI Nik ere, Katixa, nuzu zu bezala, inpazient nuzu nahiz igaran mement bat zurekila. MADALEN CXLII Horik oro gaiza ederrak ezpagina gu egorri, ekarzie edatera erretia gitian ahal bezain sarri. CXLIII Gero probaturen duzu alkarri zien amodiua, Andresek eta nik ere eginen dugu etxea ondun bergisa. (Ernan edatia. Artikitaik Piarrisek eta Katixak alkar besarka, pot eman.) ANDRES CXLIV Alo, orai Madalen behar dinagu erretiatu, ezi Piarres eta Katixa inpazient ditinagu. CXLV Pierris bagutzak orai, liberti zite untsa, bihar jinen nuk barikotan txerkara. (Erretia. J. Andres Pété.) ANDRES CXLVI Pete, behar diat gaur Pierrisen etxea barrikat bat arduen txerkara. CXLVII Hitz eman zitadan Katixa banon ekarten barrikot bat ardu zeitadala emanen. CXLVIII Pezu beitate nihauk bizkarrin ekarteko, plazer duka jin ene laguntzeko. PETE CIL Gogo hunez, Andres, nik hait lagunturen, intartan okasione hartan txorta bat diat edanen. ANDRES CL Pierrisen etxia guazan, arren, Pete, horrek ikusi gabe hek behar dukek gorde. CLI Ni sarturen nuk eta barrikota harturen eta gero biak gutuk alegerarik erretiatuen. (Pete gorda, jalki Pierris.) ANDRES CLII Gai hun, Pierris, huna nuk barrikotan txerka eta barda gaia nula izan duzun berrien jakitera. PIERRIS CLIII Andres, bardako gaia ezinago goxo zia, bena hor beita Katixa harek emanek deik bere inpresionia. CLIV Elestaturen zide, eta nik barrikota beteren, eta gero diagu hiruek algarreki dringatuen. KATIXA CLV Heben zia, Andres, jin zia, arren, arduan txerka, untsa merezitu duzie egiazki ene fedia. CLVI Barda igan dit gai bat hun ezinago, Pierris eztuzu izan sekulan orai beno amorosago. CLVII Ni, aldiz, ene fedia, enunduzun entrabalian, orai bezain amorosa enuzu izan sekulan. CLVIII Bazantza luze hortarik landan eztakizu zunbat den esker libertitu gutuzu untsa eskerrak emaiteko tizugu zier. (Erretia. Jalki bi jendarma.) PITI CLIX Oh, hun Pete, deskanpatu behar diagu, zankuak bizkarrin ezar tzin laster egin behar diagu. CLX Bestelan beldur nuk gaxki juan dadin afera, jaunto honik egin dian aratzerik hautsi gabe mubla. (Pete eskapa. Jalki Andres barrikota bizkarrin. Andresek hustu egin eta.) ANDRES CLXI Nun hiz, Pete, guazan orai berala, erretia gitian bertan orai gue etxea. JENDARMA CLXII Halte la, arrasta adi, Au nom de la loi, Pete il est escapatu zaluxko, par ma foi. (Jendarma batek elki barrikota eta parti hua bizkarrin. Bestiak izena galta.) JENDARMA CLXIII Kontrebanda egitez, akusaturik zira, behar deitazut eman mementian zue izena. (Lampe elektrika Andresek etxek, jendarmak iskiba.) ANDRES CLXIV Jauna, deitzen nuzu Andres Ardunoy bena otoitzen zutut parka dizadazun delit xipi hoi. JENDARMA CLXV Ezteizut parkatzen ahal legian arabera. Jarraiki zite eni, juan gitian jendarmeiala. (Triatia ungua, esteki... Andres jendarman ondotik.) JENDARMA CLXVI Andres Ardunoy, jendarmeia hurrun beita, autorizatzen zutu zihauren etxeat sartzera. CLXVII Parkatzen dereizut oraiko aldian, bena jinkuak begira zitzala, hatzaman zitzadan berriz [kontrebandan.] (Andres erretia lasterka artetan gibel so egiten.) JENDARMA CLXVIII Ouf! ezta sarriegi izan nadin hortzaz deskargurik, permis da otian jinkuak ezar dezan mundian holako astorik. (Erretia. Jalki jendarmak eta gazteria. Toto triatian eta edan barrikotiti. Kanta. Dantza.) (Jalki Pierris, Katixa, Andres, Madalen.) ANDRES CLXIX Pierris, entzun diat berrito bat eijerra, hirian egiten deitzu egun asto lasterrak. KATIXA CLXX Asto lasterrak zer dien eztakinat nik ja bena hen uhuretan eginen dinagu guk ere besta. (Edan. Kanta. Eman buhame dantza.) |