|     78 zenbakia, 1985 [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

HITZATZEA

 

        Hamar bakarraren kontra honako antzerki hau ez dela hemen dauden guztien gustokoa. Batzu denbora pasa datoz eta ekitaldi bat edo bi lo egitera; baina beldur naiz hauek tronpeta-hotsez izutu ez ditugun. Horrela, dramak zipitzik ez duela balio esango dute. Beste batzu hiriko jende zintzoa gehiegizko tratu txarra hartzen ikustera datoz eta zera jaregitera: «hori duk zorroztasuna», eta horrelakorik ez dugu egin. Horregatik beldur naiz obra honi buruz entzungo dugun on guztia emakume birtutetsuen harrera onberari zor izango ez ote diogun, gisa horretako bat aurkeztu bait diegu. Beraiek irribarre egin eta pasatzeko modukoa dela badiote, badakit hemendik gutxira geure alde izango dugula gizon-talderik hoberena, zeren gauza tristea bait litzateke buru egitea beren andreek txalo jotzeko agintzean.

 

aurrekoa | hurrengoa