ATSEDEN LABURRA 1. Idazlea eta lana Gudmundur Steinsson idazle islandarra dugu. Teatrogile eta nobelari bezala ospetsua egin dena, bai bere jaioterrian, bai hainbat ingles hizkuntzako beste herrialdeetan. Eyrarbakki deituriko herriskan jaio ba zen ere, laster Reykjavik hiriburura aldatzen da bizitzera. Hementxe idatzi du bere lan literario gehientsua. Bere idaztankera eta giza seme-alaben ikuspegia aberastu baino egin ez duten Psikologia ikasketak egiten ditu Bostonen, eta literaturazkoak Pariseko Sorbonan. Hala eta guztiz ez da hor bukatzen bere ikasketen berria. Hiru diru laguntza hartu ditu antzerkigintza ikasteko, bata Londresen, bigarrena Polonian Grotowskyrekin ikasten aritzeko eta hirugarrena Alemania Demokratikoan. Jarraitzen ditu Estatu Batuetako loturak Iowako Unibertsitatean ematen dituen irakaskuntz eskolen bitartez. Nobela bi idatzi ditu, ingelesera itzuliak izan direnak, The Herring Catch, eta Escape in the Rain. Ugariagoa izan da teatrogintzan. Haiseran Mask deitzen zen konpainia bat eratu zuen, eta Islandian Dürrenmatt, Frisch, Genet eta Arrabal-en lanak aurkeztu ditu. Talde berarekin ezagutu zuten plaza Gudmundur Steinsson-en lehendabiziko antzerki lanak: Native Soil eta Utopia. Geroago idatzitakoak, The Presidential Candidate, Lukas, Viva España, The Garden party, eta gaur euskaraz aurkeztu dugun Atseden laburra, Islandiako Antzerki Nazionalaren esku aurkeztu ziren. Gudmundur Steinsson gaurko munduaren ezagutzaile on bat dugu. Bidaiak asko eta aberatsak egin ditu. Konbite ofizial bati esker Txinan egona da. Ezagutzen dituen hizkuntzen artean, bere ama hizkuntzarik at, ingelesa, frantsesa, alemana, gaztelera, polakoa aipatuko genituzke. Aurkeztu dugun lana, Stundarfridur islandesez, A brief respite, inglesez; Idile familiale, frantsesez, Keine Zeit alemanez, erdal itzulpenik ezagutu gabe aurkezten da euskaraz Atseden laburra. Norbaitek, bere tonuaren mesprezu sentibera ezkutatu gabe esan dezake komedia nordikoa baino ez dela Atseden laburra, esaldiaren azpian antzerkiaren balio intelektualak, ekintza errepetitiboak eta akzio falta nabariak utzi dion asperdura apurra mozorrotu nahirik. Hala izan arren, ere Stundarfridur lana hainbat mundu korritua da dagoeneko. Islandian 1979. urtean eman zen lehendabiziz. Geroago beste estrenu hauek ezagutu ditu: Copenhagen 1983, Sueziako Stockholmon urte berean, Noruegako Bergenen eta Oslon urrengo urtean. 1984-koak da Malmöeko estrenua Suezian, Parisekoa, New Yorkekoa eta Varsoviakoa 1985-86 teatroaldirako gertatu izan dira. Era berean bertsio bulgaroa argitaratzea espero da. Hain garrantzi handiak, eta hain zabaltasun ezagunak lanaren kalitateaz mintzatzen dira. Egia da «nordikoa» dela lana, giro ilun eta hertsi batetan kokatua, pertsonaien arlo intelektuala eta arazo filosofikoak planteiatzen duena. Egia da, horrelaxe da. Baina gure erezlari anonimoaren esaldiak ez dakit zer adierazten duen gehiago lanaren aspergarritasuna (?), monotonia hitz leunagoa erabiltzen arren edo bere teatrogintzarako ohitura falta. Ba dakit jakin, teatrozko lanak antzerkirako idazten direla, hau da irakurtzeko baino gehiago esana ikusteko, idazten direla, hau da irakurtzeko baino gehiago esana ikusteko, eta gehituko nuke esanaz testuak irakurketa oso desberdin bi hartuko lituzkeela irakurriz eta teatroan ikusiz. Oraingo honetan baina testu irakurriarekin geratu beharko du irakurleak, beste batetan eszenario gainean ikusiko dugulakoaren itxaropenez. Lanak aurkezten ditu Gudmundur Steinsson-en lanen hainbat ezaugarri literario. Nola bigarren alde batetan astiroago komentatuko dugun lana eta idazlearen asmoa, oraingo honetan antzerkigile islandesaren hiru lau ezaugarri nagusi aipatuko ditugu, lana bere anaien giroan kokatuz. Hasiera batetan abiapuntua intelektuala da. Steinssonek ikuspegi bitala azaldu nahi dio ikusleari, bere antzerkia munduaren ispilu bihurtu nahi du, jenteak bere aurpegiak benetan ikusteko plaza. Izan baditu, Brecht-en antzerkigintzaren hainbat lotura, baina horrekin batera ez du ahaztuko satirarako hain berezia duen jokera, gatz eta piperra. Puntu honetan nabarituko zaizkio batez ere expresionismoak utzitako aztarnak. Teknika aldetik, komedia zabaldua eratu nahi du Steinsson-ek. Horregatik argumentu lineala ukatuz, jokera zabalduagoak erabiliko ditu pertsonaiak tratatzerakoan. Lan honetan ikusiko dugunez, pertsonaiek ez dute elkarrekin zer esan handirik, baina inkomunikazio horrekin lortzen dena beste hau da: ikuslegoarekiko komunikazioa. Zeharkako erak maite ditu Steinssonek gaurko munduaren deshumanizazioa salatzeko. 2. Obraren eraketa Atsedenaldi laburra lanak giza-isolamentuaren salatzailea izan nahi du. Gaurko egoeraren zurrunbiloaren azpian bizi den gizonaren desgizontasuna nola sortzen den, zein ondorio erakartzen duen berengan aztertu nahi du idazleak. Batzutan fartsa antza hartuko du antzeslanak, bestetan erreflexio sakonarena. Batetik bestera doan bidea meharra eta herstua da. Idazlearen kontzientzia zehatza agertu du bere helburuak zeintzuk diren: komunikazio gabeko sendi moderno baten erretratu gogorra sortu. Makinez inguraturik gizaseme-alabok ez dute beren baitarentzat atseden laburra hartzeko ez giro ezta betarik. Idazleak XIX. mendean makinaren aurka zabaldu ziren ideien partaide ba dugu ere, hain zuzen, makinek gizona iruntsiko dutela azaltzen zuten ideien ezagutzaile azkarra bezala bere burua agertuz, idazleak ez du jadanik makinismoaren aurkako ideiok arlo ekonomikora zabaldu, askozaz ere giro intimoagoa bilatu duelarik lanaren egitura aurrera eramateko. Pertsonaia bakoitzak ba du besteekin elkarrizketatu eta komunikatzeko biderik, bere trajedia ordea, beste hauxe da: makina bitarteko ez dela, ezin izango duela kornunikaziorik sortu. Makina behin eta berriro agertzen da bitarteko esandakoaren bide, eta ere berean esandakoaren kontraesale. Pertsonaia batek makinari diotsona bere inguruan duenarekin kontrajartzen da behin eta berriro. Beste alde, makinaren bitartez egiten den komunikazioak bere afektibitatea laburtzen du. Steinsson-ek berak adierazten zuenez: «Modem man is a passive receptor a mass media product, conditioned & programed, an abstract being who is out of touch with the natural world in which he lives. The result is a progressive deterioration of our feelings, a cooling of the emotional being to the extent that any real communication is severed, and individuals become insular and emotionally isolated». Isolamentua, afektibitate falta hona hemen lanaren koska. Egoera deskribatu eta salatu. Gehiagoz gainera, zeren azken batean sendi baten barnean gertatzen da istorioa, eta sendiaren desegikera ikututzen du idazleak lanean. Bakarrik agertu ditu eskema nagusitik ihes egiten duten talde bi: nagusiena alde batetik, aitia-amumana, eta gazteena beste alde batetik. Jakina denez, herentzi kulturalak aitita-amamengandik igarotzen da hirugarren belaualdiraino. Gazteen artean, bakarrik Gretak jakingo du honelako jakinduria izaten. Lanak bestealde, teknika erreflexio sakon baten osteko fruitua dirudi. Begirada batez ikusi genezake lanaren tradizonaltasuna. Lan «konbentzionala» dirudi, antzerti errealista baten arauetan kokatua. Baina beste alde, idazleak pentsatu egin du arazo teknikoen egituraz. Zeren, nola jar dezakegu elkarrekin hitz egiten ez duten pertsonaiek elkarrekin komunikatzen? «dramaren» kakoa horixe izanik, ezin zuen jo idazleak drama klasikoaren bideetara. Traiangulo famatuaren bideak gehiegi landurik eta ibilirik zeuden. Orduan jarraitutako bideak zerikusi handiagoa dute teknika objetiboarekin. Ez dago intrigarik, sorpresaren bilakaeraren zentzuan ulerturik, ekintzak aurkeztu egiten dira bere bilustasunean, besterik ez. Eta beste alde, bigarren irakurketa batetan, testuak borobiltasunaren teknika jarraitu du, ekintzak berdintsuak dira, baina bakoitzean aldaera txiki eta desberdinez horniturik. Horrela beti ikusiko dugu Harald giza eskubideei eta diskurtso politikoan buru-belarri sarturik, juxtu-juxtu bere seme Mathiasekin gai berdinaz mintzatu artean. Eta orduntxe etendura sortzen da. Beti agertuko zaigu ama zerbait erosiberri eskutan duela, lorontzia edo jantzia. Mariak bere maitasunaixkiriak mantenduz eta berriak aurkituz nahiko eta sobera izango du. Baina bakoitza bera eta desberdina da lanaren barnean sortzen da neurrian. Borobiltasun horretan datza teknikaren aurrepasu handiena. Beharbada pertsonaien aldetiko eskematismoa ere garaitua uzten duela pentsatzera behartu arte. Lanak ez du bilatzen, bada, ikuslea argumentu batekin lotzea, berak bere onduan izango dituen arazoekin lotzea baino. Gaurko mundu modernoak sortu dizkigun liluren faltsukerien aurrean jarri nahi gaitu idazleak. Honelako sendiak eredu bezala agertzen digu publizitateak eta horrelako beste mass-mediak. Steinsson-ek bilatu duena zerbait garbia izan da, liluraren pean aurkitzen zen bakartasuna adieraztea. Lanaren mundu sinboloarekin lotzen zaigu, baita ere, denboraren kontzeptuari emandako garrantzia. Denboraren ikuspegi bikoitza dugu lanean: denbora bere azalean, gaurkotasun hutsean bizi den jentearena, alde batetik, eta iraganari begiratuz, etorkizunari begira ari direnak, lanean kutsu tradizionaiista pixka batekin agure-atsoarengan mamitu dena. Besteek, denboraren azalean geratzen direnek, makinak bezala dihardute, makinak bezala itzali arte. Lanaren barnean klimax nagusienak tresnaren bat apurtu denean gertatzen dira, batez ere telefonoa edo telebista. Eta orduntxe gertatzen da baita ere pertsonaiaren heriotza. Iraganantz begiratzeak eskatzen du bere atseden laburra. Pertsonaiok inoiz hartuko ez duten atsedenaidia, bere baitara begiratuz nor diren azaldu arte iraun behar duen atsedenaldia. O. Paz idazle mexikarrak ondo adierazi digu zein den azalezko denboran geratzen den mundu moderno honen denbora kontzeptua: denaren ganetik progresoan sinestea, eta progresoak berarekin dakar ez geratzea, eta ziur asko harrotasunaren pekatua ere bere baitan, zeren azken finean, herri aurreratua herri hoberena deia sinesten bai du, harrotasunean kontzeptu desberdin bi nahastuz, teknikarena eta humanismoarena. Deshumanizazio prozesuen saiaketan bide teatralean saiatu da G. Steinsson. Azken ohartxo bat utzi diogu hizkera mailari. Hiru belaunaldi desberdin agertzen zirenez lanean zehar, estilo kontuak ikaragarrizko garrantzia hartzen du euskal itzulpen batetan, euskaraz beste hizkuntzetan gertatzen den bezalatsu oso desberdin mintzatzen dira zaharrak eta gazteak. Horrelako balaunaldi girotzea eman nahi izan diogu pertsonai bakoitzaren mintzairari. Lortu izan dugun jakitea zure esku geratzen zaizu irakurle. Jon Kortazar |