11. EKITALDIA (MARIA, STEPHANE eta JOHAN kanapean jezarririk. HARALD telefonoan). HARALD: Berandu helduko naiz? Zenbat? Ezin dizut esan ba... STEPHANE: (MARIA begiratuz) Zure orrazkera ez zait atsegin. JOHAN: Nik ordea oso moñoña aurkitzen dut. MARIA: (STEPHANE-ri) Ez zait gustatzen nire ileak inork ikututzea. STEPHANE: Itxaron, erakutsiko dizut nola... JOHAN: Ez duzu entzun esan dizuna, ala? STEPHANE: Ez niri bultza. MARIA: Tori, orraztu, ea. JOHAN: Baina, oraintxe esan ba didazu ez duzula nahi zure ileak ikutzerik. MARIA: Eritziz aldatu dut. STEPHANE: Banekien utziko ninduzula, ez da lehenengo aldiz. HARALD: Bai, orain gutti. Osagilea, oraintxe joan da. Biotzak huts egin dio (Irten). MARIA: Nahiko da. Geldi! STEPHANE: Itxaron pixka bat. MARIA: Nahikoa dela. STEPHANE: Zergatik ez didazu utzi nahi. MARIA: Zeren... JOHAN: Gelditzeko esa dizu, eta geldi hor. STEPHANE: Ez ikutu niri. JOHAN: Ba, esan zaizuna bete, eta kitto. STEPHANE: Aska nazazu! Gehiago ez ditut bere ileak ikutuko. JOHAN: Mindu zara, eh? Txoriak habiz aldatzen du? STEPHANE: Aska nazazu! MARIA: Zuk uzten diozu honi! STEPHANE: Ez daukat nik pelikan egiteko bildurrik. JOHAN: Ezin duzu ihesik egin, hala ta guztiz! STEPHANE: Ez da nahikoa indartsua izatea, buruan txirlorea baino gehiago izan behar da. Askatuko nauzu? JOHAN: Orain ez dira beharrezkoak buruko txirlorak. STEPHANE: Ai! Min ematen didazula! Zuk jakingo ote duzun nor den Bera Bartok bera ere? Ziur ezetz. MARIA: Nahiko da, Johan. JOHAN: Ziur zaude Bera Bartok nor ote den ba dakizula? STEPHANE: Bera Bartok, Bera Bartok da. JOHAN: Ondo da. Nor da Bera Bartok? STEPHANE: Zuk behintzat ez dakizu, ta. MARIA: Tontoarena egitearekin ez ba duzu oraintxe berton bukatzen, Johan, haserratu egingo naiz. (JOHAN-ek STEPHANEn besoa uzten da. HARALD-ek bere betaurrekoak jarri eta listinaren orrialdeak pasatzen ari da). STEPHANE: Niri higuingarria iruditzen zait musika hori... MARIA: Bai, zutaz. Biotaz. Aspergarriak zarete. MARIA: Juxtu juxtu, horixe adierazteko. Hemendik aurrera beste batekin irtengo dut. HARALD: Herioak ez du abisurik ematen. MARIA: Kotxea eraman dezaket... HARALD: Ez, behar izango dut. Ama laster etorriko da. Esan egin beharko zaio gertatutakoa. ERIC: (Sukaldera joan eta nebera zabaldu) Non dago idi-txuleta? MARIA: Nire gonbidautei eskaini diet. ERIC: Etxe honetan ezin da norberarentzat ezer gorde. MARIA: Parkatu, baina ez nenkien janari guztia zuretzat bakarrik zenik. HARALD: Jaungoikoagatik, ixildu zaitezte. ERIC: Derrepente hil da? HARALD: Bai, mahaian erori da. Juxtu gelara eramateko astia izan dut... gero hil egin da. INGRID: (Sartu arinka). Ahal izan dudan arinen etorri naiz. HARALD: Suerte bat izan da zu aurkitzea. INGRID: Deitu diozu zure arrebari? HARALD: Heurenean ez du inork erantzuten. Askotan deitu dut. MARIA: (Telefonoz) Zu ikusteko gogoa dut. Erotu egingo naiz zu ikustera joaten ez ba didazu uzten. INGRID: Greta ere hor dago? MARIA: Lester arte, maitea. (Eskegi) Ama, zure kotxea har dezaket? INGRID: Bai, nahi ba duzu. ERIC: Arratsaldez irten egingo duzu aita? HARALD: Bai, zoritxarrez joan beharra daukat. ERIC: Ba zure kotxea eskatu nahi nizun. Arratsaldez partidua daukat. MARIA: Arin etorriko naiz. INGRID: Maria itzultzen denean nire autoa har zenezake. Ondo doakizu plana? ERIC: Konforme. Ez du askorik tardauko, ezta? (Telebistaren aurrean jartzen da). MARIA: Gero arte, ba. INGRID: Non da aitita? HARALD: Bere ondoan. INGRID: Heuren gelan dago oraindik? HARALD: Bai, anbulantzia ez da oraindik heldu. INGRID: Baina zer egiten du han, ba? HARALD: Agur esaten egongo zaio. Ia 50 urte daramazkite ezkonduak eta orain, ez du batbatean, gehiagotan ikusiko. Joan zaitez ikustera ere. INGRID: Ni? HARALD: Bai, zeu. INGRID: Ez dut sekula santan hildako bat ikusi. HARALD: Zurekin joango naiz. INGRID: Ez, ezin dut joan. Ezinezkoa dut. HARALD: Ez zaitez bildurrik izan. Lo dagoela dirudi eta goxotasuneko aurpegikera du. Baketsu datza. Zatoz! INGRID: Mesedez, ez behartu hara joaten. HARALD: Ingrid... INGRID: Harald... eman ez joateko baimena. (HARALD telefonora doa). Nori deitzen diozu? HARALD: Nire arrebari, Verari. (Eskegi) Ez da inoiz erantzunik. INGRID: Zerbait esan behar nizulakotan nago. HARALD: Ah bai? Zergatik? INGRID: Zure ama galdu berri duzulako... HARALD: Ez dago zeresan handirik. INGRID: Besarkatu ahal zaitut? HARALD: Besarkatu ni? Zergatik? INGRID: Ez duzu nahi nik besarkatzerik? HARALD: (Begirada telebistara joaz) Zein istorio nazkagarria. INGRID: Beti dira hildakoen arazoak pelikula hauetan. (Telefonoak jo, erantzutera doa). Bai esan? Bai, arratsalde on Ez ezin dut orain mintzatu. Nire amaginarreba hil berri da. Gaur bertan. Bihotzekoa izah du. Bai, sarritan. Bai, egunero ez da honelakoetan pentsatzen. Bai, sinistu behar dugula uste dut. Ez du ezerk zentzurik, bizitza beste gabe geratzen bada. Bai, deitu. Asko eskertzen dizut. Laster arte, eta zure burua zaindu. (Eskegi eta gero elkarrizketaren artean telebistaren aurrean jarri den GRETArengana zuzenduz). Greta laztana... (Isildu eta HARALD-engana itzuliz) Ezer esan diozu? HARALD: Ez oraindik. INGRID: Greta, alabatxoa... Greta... Zerbait esan behar dizut. Entzuten didazu Greta? (Ateko telefonoak jo. HARALD-ek erantzun). HARALD: Nola? Ah, bai. Ez dakizula ondo zer gertatzen den? Ingrid, ba dirudi autoak ez duela arrankatzen. ERIC: Kaka! INGRID: Eric, mesedez, zaindu mihingain hori. HARALD: Autoarekin arazoak izan dituzu gaur, ala? INGRID: Ez, bat ere ez. ERIC: Baina, garaiz behar beharrezkoa izango dut. HARALD: Aberia bat du, ez dakit zelan erabili ahal izango duzun. ERIC: Ez naiz polikiroldegiraino oinez joango. HARALD: Ba, jokatzeko ondo erabiltzen dituzula oinak, ba. ERIC: Nik esku-baloira jokatzen dut, aita. HARALD: Ah, egia. (Ateko telefonoan). Itxaron, Maria, Oraintxe noa. (Irten). ERIC: Zure kotxea txatarra hutsa baino ez da. Aldatu beharko duzu. INGRID: Greta, alabatxo... Gure amamak utzi egin gaitu. Aditzen nauzu? ERIC: Ama, ez gehiago. INGRID: Amama bihotzekoaz hil egin da. Aititatxo bere ondoan dago... (Telefonoak jo. ERIC-ek erantzun). Banenkien asko maite zenuela. Ez da pena larregirik izan behar, maitea. ERIC: Nor da? Oraintxe irten du, baina laster itzuliko da. INGRID: Egunen batetan denok hil behar dugu. Ez da negarrik egin behar horregatik, nire Greta laztana. Mesedez, ez negar gehiagorik egin... ez negarrik egin. Amama orain zeruan dago. ERIC: (Telebistaren aurrean jartzen da). Ezin duzu momentu batez isildu ama, ez dut entzuten zer dioten. INGRID: Entzun duzu, Greta? Amama orain zeruan dago. ERIC: Kaka. INGRID: Ez nazazu ukatu, maite, ez ukatu ama. GRETA: Ez dut nahi zuk ikutzerik. INGRID: Kontsolatu besterik ez zaitut egin nahi eta... ERIC: Ezin da hemen isiltasun pixka bat lortu? INGRID: Hitz egin behar dizut, alabatxo. Nire haurtxoa. Maitagarria izan nahi nuke zuretzat, baina ez dakit nola lortu. Nire Greta laztana... (GRETA aitia-amamaren gelara doa). Nora zoaz Greta? Ez zaitez joan ikustera. Ez joan! GRETA: Zergatik ez? INGRID: Ez dakit ba, bildurtuko zara. GRETA: Bildurtu? Zergatik ba? (Irten). INGRID: Greta! (Alabaren ostean doa). |