2. EKITALDIA (ERIC-ek telefonoz berriketan. Beargin bik garbigailu berria jarri dute sukaldean. HARALD bazkaltzen ari da, bere dokumentuak irakurtzen ditu, eta noizbehinka telebistari begirada botatzen dio). ERIC: Ez genuen galdu behar! Gure alde zegoen bentaja baina ez genuen seguruegi egon behar. Bai suerte txarra, baina horrek ez du argitzen dena. HARALD: (Burua altzatuz) Bonbila indartsuagoak erosi behar ditugu (honantza eta harantza argitzen du eta gero telebistako programa begiratzen du une batez, gero Jangileei zuzenduz). Aparatu zaharra bota dezakezue (jezartzen da). ERIC: Defensak huts egin du. Bai, entrenatzaileak zu jarri behar zintuen, duda gabe. Jock izan da defentsako debilena. Baina, duda gabe!. Ez oraindik ez dut izan denborarik aldizkari guztiak irakurtzeko. Bai, halaxe da!. Inoiz aurkitu duzu eritzi berdineko periodista deportiborik? Zer diozu? Jock hoberena izan dela idazten duela? Bai, beti ondo jartzen dute, asto batek baino ixarrago jokatzen badu ere. Famosoa izatea txoilo bat da! Zer nahi duzu ba besteetaz esatea. (Ateko telefonoak jotzen du). HARALD: (Telefonoan) Nor da? Ah, aita zeu zara? Heldu zarete azkenean, e? Bai, igon, igon. (Eskegiten du, eta atea zabaltzen duen botoia sakatzen du). ERIC: Bai, azken hiruilabetean irakurri genuen. Negar egitekoa, aspergarria. Ezin izan duzula lortu? Bai, motel, nola ez dizut utziko, ba! Ea oraindikan ez dudan bota. (Ateko telefonoak jotzen du berriro). HARALD: Bai? Ez dela atea zabaldu? ERIC: Ez... HARALD: Bai, bultza! kolpe on bat eta zabalduko zaizu... (Botoia sakatzen du eta gero eskegi). ERIC: Itxaron, ikustera joan behar dut-ta. (ERIC-ek irtetzen du. HARALD sukaldera doa, apaletik medizina botea ataratzen du, pastila bat hartu, bere platerak garbigailuan lerratzen ditu. ERIC itzultzen da). HARALD: Amama eta aitita oraintxe heldu dira... ERIC: Entzun, sentitzen dut, baina bota egingo nuen. (Atea jotzen dute. HARALD-ek zabaltzen du. Aitita-amama sartzen dira). HARALD: Ongi etorriak, ama, aita. (Besarkatzen ditu). BJORN: Goiko pisura igon dugu. HARALD: Bai, ez da bat ere erreza etxe honetan non zauden jakitea. MARGARETA: Hara hor gure Erictxo! HARALD: Jezarri zaitezte, ba. Zoritxarrez joan beharra daukat. Laster Ingrid etorriko zaizue. ERIC: Bai, urteko jaietara? Ondo uste duzu? Ez, ez dut bere etxera lagundu. Bai, noizbehinka neskatxaz deskantsatu behar dut. HARALD: Bien bitartean telebista ikusi dezakezue. ERIC: Bai, ikusi nuen ondo pasatzen ari zinela. Gorputz ederra berea, esan... Ikusiz beste barik mareatu egiten nau. HARALD: Bueno ba, laster arte. BJORN: Ba zoaz, ala? HARALD: Bai, azkar joan behar dut. (Bikote zaharrak altzatzeko kinua egiten du, agur esateko, baina ordurako HARALD-ek irten du). ERIC: Itxaron apur bat... (Deitzen du) Aita! Txakur txikirik gabe nago eta dirua behar dut. (Arinka irtetzen du, gero berriro itzultzen da telefonora). Hor zaude oraindino! Bueno, ondo dago, entrenamentuan elkar ikusiko dugu. Ala, ba. Agur (Eskegiten du, gero telebistaren pantailara begiratzen du). BJORN: (ERIC hantxe dagoela konturatuz) Kaixo Eric (altzatzen da). MARGARETA: Ze moduz, laztana! (altzatzen da). ERIC: Geratu jezarrita, mesedez. BJORN: Oraindik ez gaude hain makal ezin altzatu ahal izateko. MARGARETA: Zatoz amamarengana, besarkatu zaitzadan. (Ateko telefonoak jotzen du). ERIC: Norbaitek jotzen du behetik. (Erantzutera doa, bere aitita-amamak agurtzeko betarik izan baino lehenago). Bai? Ez dagoela autoa hor? Ziur al zaude? Ez dut irtetzen ikusi ba! Bai, ba noa ikustera. (Eskegiten du eta deitu). Greta! GRETA: Zer? ERIC: Egin entzungo ez bazenu bezala (Berriro) Greta! (Ateko telefonora itzultzen da) Ez dago bere gelan, aita. Hobe lehenengo bere permisua ateratzen badu. Txakurrak harrapatzea baino ez du falta. Bale. Okei. (Irtetzen du). |