9. EKITALDIA (HARALD jaten ari da, noizbehinka telebista begiratzen du. INGRID aspiradora pasatzen. Berak ere, urrutitik jarraitzen du telebista programa. Bat batean, amatatu eta aspiradora aztertzen jartzen da). INGRID: Ez du ongi hartzen (piztu, gero berriro itzali) Ez du telefonoak jo? HARALD: Ez dut ezer entzun. Ez al duzu jaten. INGRID: Bai, dagoeneko jan dut. (Aspiradora pizten du, gero lotu) Zein arin egiten den hemen hautsa. (GRETA satzen da eta telebista aurrean jartzen. INGRID-ek GRETA-ri). Aitita-amama ikusi dituzu? (Erantzunik ez). Inoiz erantzungo al didazu? (INGRID mahaian jezarri eta telebista ikusten jartzen da). Ez dut pelikula honetan ezer ulertzen. HARALD: Nik ere ez dut oso interesgarria ikusten. Ez du mezurik. (Isiltasun unea) (INGRID arinka doa sukaldera) Zer gertatzen da? (INGRID itzuli eta berriro jezarri) Zergatik altza zara hain arin? INGRID: Gasa itzaltzea ahaztu zitzaidala uste nuen. (Isiltasun unea). INGRID: Aspiradora berria erosi beharko dut. (Isiltasun unea. HARALD sukaldera doa, apal baten gainean dagoen botika baten bila) Ekarriko dizkidazu nireak ere? HARALD: (INGRID-i bere medizina botea emanaz) Ba al dago alkondara garbirik? INGRID: Oraintxe bertan pilatu ditut garbiak zure armarioan. (Isilunea). Ez dut gaur zure ama ikusi. HARALD: Aitak janaria bukatu arte zai egongo da. INGRID: Oraintsu joan zara heuren gelara? HARALD: Ez, orain dela gutti egon naiz. INGRID: Etxe honetan zerbait bota orduko, heurak gordetzen dute. Ez du ardura zer den. Ezin da pausu bat eman gauza zahar pila batekin estropezu egin gabe. (MARIA eta JOAHN sartzen dira) MARIA: Jezarri. Ea jateko ezer geratzen den ikustera noa. (JOHAN mahaian jezartzen da. MARIA sukaldera doa). INGRID: Ez dakit zergatik biltzen dituen zaztar guztiok. HARALD: Ekonomizaleak dira eta ba dakite noiz edo noiz erabiltzekoak direla. INGRID: Baina, pilatu baino ez dituzte egiten eta... Ba dakizu ezin izango dituztela guztiak asilora eraman. Higuingarria da hainbeste zikinkeria. HARALD: Entzun, laster Gabonak izango dira eta joan egingo dira. Ez gehiago arduratu horregatik. MARIA: Ez dago jatekorik? INGRID: Lapiko bat beteta, sukalde gainean. MARIA: Ez dago besterik? INGRID: Despensa beterik dago. JOHAN: Ez naiz gose, baina. MARIA: Oraintxe bertan, ez zenidan hori esaten, ba! (gurasoei) Hau Johan da, lagun bat. HARALD: Kaixo! JOHAN: Arratsaldeon. INGRID: Kaixo. (Isilunea). Telefonoa aberiatua dago? HARALD: Zer dela-ta, uste duzu horrelakorik? INGRID: Batez bere ez duelako jo gaur gabean. HARALD: Egi borobila. (Isilunea. HARALD telefonora doa eta hartu. Dei-hotsa entzuten da). INGRID: Zer ez dabil? (HARALD-ek deitu, gero itxaron). MARIA: (Plater bat mahai gainean jarriaz) Har ezazu. (HARALD-ek eskegi, eta gero ordua begiratu). INGRID: Nori deitu diozu? HARALD: Ordu-informaziora. (Bere eskumuturreko erlojuari begira) Nire erlojua atzeratuta dabil. (Orduan jarri). MARIA: Ez zaizu gustatzen? JOHAN: Bai, oso gozo dago. MARIA: Jan ezazu, ba. (Altza). JOHAN: Nora zoaz? (MARIA sukaldera doa, hondakinak zakar-ontzira botatzen ditu, gero itzuli eta jezarri). HARALD: Sukaldeko tresneri berria oraintxe etorri da. INGRID: Benetan? Ikusteko gogo bizitan nauzu. JOHAN: (Bere tenedorea MARIAri zuzenduaz) Ez duzu nahi zuk apurtxo bat? MARIA: Ez dut gogorik. JOHAN: Apur bat probatu beharko zenuke. Tori, zati txikitxo bat. (MARIAk hartu) Ala, zatitxo hau amatxogatik!, eta beste bat aitatxogatik (MARIAk onartzen du). Oso ondo. Orain, hirugarrena, amamagatik. MARIA: Ez, nahikoa da. JOHAN: Ez duzu nahi ahalegintxo bat egin zure amamatxogatik? Ea, Maria zabaldu ahotxoa. MARIA: (Hirugarren ahokada irentsiz) Zer, pozik zaude orain? JOHAN: Aititagatikoa falta zaigu bakarrik. MARIA: Geldi. Nahikoa dut. JOHAN: Zatitxo bat aititagatik. Maria ezin diozu ezetz esan. Bat zure amamagatik eta beste bat zure aititatxogatik. Ea ona izan eta zabaldu ahotxo hori. MARIA: Ezetz. JOHAN: Ea, zabaldu ahotxo polit hori! MARIA: Ezetz esan dut. JOHAN: Maria, ez didazu esango uko egiten duzunik! MARIA: Konforme, azkena baina gero! (Laugarrena iruntsi du). JOHAN: Bakarra geratzen da. MARIA: Geldi, Johan. JOHAN: Azkenengoa, nigatik. MARIA: Nahikoa da. JOHAN: Ez duzu zatitxo hau nire pozerako hartu nahi? MARIA: Nekatu naiz joko honetaz. JOHAN: Txitxi apurtxo bat bakarrik. MARIA: Ez dut nahi zu pozteko bada ere. JOHAN: Ona izan zaitez. Maria, erregutu egiten dizut... Ea potxola, txitxi pitintxo bat, ni pozteko. MARIA: Zein zalameroa zaren (Azkena iruntzen du). JOHAN: Banekien nik oso neskatotxo formala zinela. MARIA: Ez dakit zelan aguantatzen zaitudan. INGRID: (Hartuz) Bai, nor da? Ez, ez dago, ea unetxo bat, mesedez. Oraintxe bertan sartzen da. (Sartu berri den ERIC-i). Telefonoz deitzen zaituzte. ERIC: (Telefonoan) Esan? Oso ongi, oso ongi. 23-17. Oraindik beste partidu bi irabazi behar ditugu. Bost gol sartu ditut. Atezaina oso ona zen. (GRETA sartzen da, MARIAren jantzi batzuk soinean dituela). MARIA: Nork eman dizu baimenik nire trapuak eramateko? Kendu horrek oraintxe bertan? (GRETArengana joan eta tiraka egiten dio bere soinekoei). Tonta halako hori! (Aitita amamak sartzen dira). INGRID: (BJORN-i) Zer, zutunik aita? BJORN: Orain oso ondo nago. MARGARETA: Ezin izan diot altzatzea galerazo. INGRID: Medikuak esan zigun aste betean behintzat ohean egon beharko zenuela, ba. BJORN: Mediku jakintsuen esanai, kasu gutti egiten dizkiet nik. INGRID: Zu baino jakintsuagoak dira ba, gaixo kontuetan. Zaharrentzat gripea bera ere arriskutsua izaten da. oso kontuz ibili behar duzu. BJORN: Oso ongi portatzen naiz eta. MARGARETA: (Erregalu bat HARALD-i opatuz) Zorionak, semetxo zure urtebetetzean. HARALD: Zorionak zure urtebetetzean? Ah, bai, eskerrik asko. Zer da hau? MARGARETA: Utz eidazu besarkatzen. INGRID: Noren urtebetetzea da? BJORN: Egun zoriontsua, seme. HARALD: Eskerrik asko, aita. INGRID: Baina, zure urtebetzea gaur zela gogorazi behar zenidan. HARALD: Egia esateko, neuk ere ahaztutzat neukan. Ah, eskuz egindako artilezko guanteak. (MARGARETAri) Baina, ama, ez zenuen egin behar... MARGARETA: Zure urtebetetzetan beti opatu dizut zerbait. INGRID: Zorionak, laztana. Musu bat eman beharko dizut, ba. (Besarkatu) Jai txikitxo bat egin beharko genuke. ERIC: (Zine kamara batekin sartuz). Ama, besarkatu berriro, ea. Filmatu nahi zaituzte. INGRID: Zorionak, laztana (Besarkatu HARALD). HARALD: Zer luzemetraia hartzeko asmotan? ERIC: Aitita, amama, zuek besarkatzea nahi nuke. MARGARETA: Ongi! ERIC: Ez duzue errepikatu nahi? Ea, hurbildu apur bat! (MARGARETA eta BJORN-ek bere semea besarkatu. ERIC-ek eszena filmatu). INGRID: Eric, nire gizontxoa, aita zoriondu behar duzu. ERIC: Zorionak, aita. HARALD: Eskerrik asko, nire seme galanta. INGRID: (JOHAN-ekin kanapean jezarrita dagoen MARIA-rengana itzuli) Maria, Maria. MARIA: Zer? INGRID: Zure aita ordekoari urtebetetzea zoriondu ezaiozu. MARIA: Zorionak. HARALD: Eskerrik asko. INGRID: Greta, zure aitaren urtebetzea dugu gaur. Esaiozu: Zorionak. HARALD: Utzi berean. INGRID: Greta, aitari zorionak ematen entzun nahi dizut. HARALD: Ez esan gehiagotan, Ingrid, ez du ardurarik. INGRID: Azken batean, zure alabea da. MARGARETA: Greta, txikitxo, besarkatu ezazu aitatxo, egun ona igarotzeko. HARALD: Ama, mesedez. GRETA: Zergatik joan behar duzue hemendik? MARGARETA: Besarkatu aita eta zorionak opatu. GRETA: Amama, galdera bat egin dizut. Erantzunaren zain nago. BJORN: Zoriondu aitatxo, laztana. GRETA: Behar den toki guztia dago hemen. Orduan, zergatik joan behar duzue? MARGARETA: Greta, mesedez... GRETA: Ez dut nahi zuek joaterik. Eta behartzen ba zaituzte, neu ere joan egingo naiz. MARGARETA: Ez duzu horrelakorik esan behar BJORN: Guk joan nahi dugu, laztana. GRETA: Ez da egia. MARGARETA: Besarkatu aita, Greta. Arin, ea. GRETA: Ez dut besarkatuko. Ezin dut aguantatu. MARGARETA: Baina, zer diozu? GRETA: Horrek ez du egia ezkutatzen. Mesprezatzen dut. Biak mesprezatzen ditut. MARGARETA: Greta! Zer gertatzen zaizu? GRETA: Gorrotatzen ditut. Hilda ikusi nahi ditut. INGRID: Zein neskatxa kantsagarria. GRETA: Gorrotatzen zaituztet, gorrotatzen zaituztet, gorrotatzen zaituztet. (MARIAk soinua jeitsi. INGRID-ek garrasi bizian jarraitzen du). INGRID: Kendu, Kendu! MARIA: Baina, orain ia ez ba da entzuten. INGRID: Kentzeko! Ezin dut matraka hori aguantatu. MARIA: Matraka deitzen diozu honi. INGRID: Zeren zain zaude nire esana betetzeko! MARIA: Garrasirik egin gabe, entzungo ba zenu. INGRID: Ezin dut gehiago jasan, ezin dut. MARIA: Ez duzu entzun ere egiten eta. BJORN: Gure erruz izan da gertatutako guztia. HARALD: Ingrid nekatua dago. Behar bada, nahiago izango du zuek gelara joatea. INGRID: Kentzeko esan dizut. HARALD: Maria, mesedez ez urduritu gehiago zure ama. MARIA: Nik ez ba dut urduri jartzen. INGRID: Ezin du gehiago jasan. (Belarriak estali) Ezin dut gehiago....ezin dut... HARALD: Kendu musika hori, Maria. MARIA: (Botoia jiratuz). Ezin da hemen ezer egin. (Amari) ja esta, itzali dut. INGRID: Ezin dut jasan. MARIA: Zergatik estaltzen dituzu belarriak. (Estali) Ez da ezer aditzen. INGRID: Ezin dut jasan. MARIA: Erotu egin zara, ala? Burutik jota zaude, ala? HARALD: Maria! MARIA: Baina ia dena dago ixilik ta! HARALD: Entzun, ama nekatuta dago. MARIA: Zatoz, Johan (Ba doaz). INGRID: Ezin dut gehiago. HARALD: Eric, ekarri bere kalmantea. INGRID: Ezin dut gehiago. HARALD: Ingrid, kutuna, Ingrid. (Telefonoak jo. ERIC-ek hartzen joateko kinua egiten du). Utzi joten, Eric. Lehenago amaren botika bila joan zaitez. (Emaztari). Ingrid, laztana, entzun... INGRID: Ezin dut gehiago. HARALD: Entzun, Ingrid, entzun behar nauzu... Ingrid... (ERIC-ek pastila bote bat dakar, telefonorantza doa, baina lotu egiten da orduntxe, gero telebistaren aurrean. HARALD-ek pastilak ematen dizkio INGRID-i) Orain zure medizina hartu behar duzu. INGRID: Zergatik ez didate kasurik egiten zerbait diodanean? HARALD: Baina mundu guztiak egiten ba dizu kasu. INGRID: Inork ez dit kasu egiten, inork. HARALD: Hori ez da egia... INGRID: Hemen ez naiz nire etxean sentitzen. HARALD: Zergatik diozu hori? Bai gurea da hau, geurean gaude. INGRID: Mundu guztia nire aurka. HARALD: Zer zabiltza? Inor ez dago zure kontra. Nekatuta zaude pixka bat, ez da besterik. Lan askotxo egiten duzu. Laster etxe berrira joango gara bizitzen, eta orduan dena joango zaigu ondo. Eta gero, udaberrian Espainiara joango gara, eguzkia hartzen. (Telefonoak jo. ERIC erantzutera doa). ERIC: Bai esan? HARALD: Ingrid, nire laztana... ERIC: Momentu baten, mesedez... Ama, telefonoz deitzen zaituzte. INGRID: (Telefonoan) Bai? Nor da? |