|     83 zenbakia, 1985 [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


5. EKITALDIA

 

        (INGRID irtetzeko janzten ari da. Noizbehinka telebista begiratzen du. Telefonoak deitzen du. Hartzen du).

 

INGRID: Bai? Nor da? — Baserri bat? Ez, guk ez dugu baserririk saltzeko. — Ez inondik ere ez. Hau ez da zenbaki hori. (Eskegi egiten du).

HARALD: (Sartuaz). Ez ditut nere galtzerdiak aurkitzen...

INGRID: Nola ez! Banoa, ea.

HARALD: (Arin markatzen du zenbabi bat) Kaixo! Zu zara Eva? — Adizu, ezin naiz gaur azaldu. — Ezinezkoa, zoritxarrez. Antzerkira noa. — Ez, ezin dut egunez aldatu. Gaur bertan erabaki dugu. — Arinago deitzen saiatu naiz, baina... — Bai, pena bat da. Deituko dizut. — Ez, nik neuk deituko dizut! — Bale, ba, laster arte. Agur (Eskegi eta telebistaren aurrean jartzen da).

INGRID: (Sartuz) Tori, zure galtzerdiok...

HARALD: Ederto!

INGRID: Armariook ordenatu egin beharko ditut egunen baten. Ezertarako balio ez duten hainbat gauza dago hor.

HARALD: Zein antzerki ikusi behar dugu?

INGRID: Zera!... ez naiz izenaz gogoratzen... Baina sendi baten historia da... (Telefonoak jotzen du).

HARALD: Neu noa. (Hartu. INGRID garbigailua betetzen hasten da). Ez, ez dago etxean. — Ezin dizut esan, ba. — Bai, mesedez. (Eskegi). Harrikoa egiten jarriko zara orain.

INGRID: Makina betetzen aritu naiz.

HARALD: Zer? Ba goaz?

INGRID: Hartu dituzu txartelak?

HARALD: Ah, bai, txartelak. Hobeki etxean ez ahaztutzea. (Soinekoak errekistatzen ditu) Ze bitxia! Ez ditut aurkitzen...

INGRID: Soinekoa oraintxe aldatu duzu ta...

HARALD: Orixe da! (Irteten du) (INGRID-ek bere aldetik irteten du. HARALD itzuli egiten da) Ingrid! — Ingrid, non zara Ingrid! (INGRID itzultzen da). Zer? Goazen!!

INGRID: Pultsera ahaztu dut. — Txartelak aurkitu dituzu?

HARALD: Bai, hementxe ditut.

MARIA: Ba zoazte?

INGRID: Antzerkira goaz. Neberan zer janik aurkituko duzu.

HARALD: Ez daukagula astirik! (Telefonoak deitu, MARIAk hartu).

MARIA: Bai? Esan! — Gabon (INGRID-i) Itxaron piska bat, ama. (Telefonoari) Bai, hementxe da.

HARALD: Joan beharra daukagu gero!

MARIA: (INGRID-i) Izeko Gerd da.

HARALD: Luzerako jotzeko arriskua...

INGRID: Bai? Esan. — Ondo eta zu? — Zer aldatu nahi duzula?

HARALD: Hala, goazen Ingrid.

INGRID: Nola? Horma botatzea?

HARALD: Ingrid, mesedez...

INGRID: Gela askozaz handiago geratuko zaizu. — Entzun, Gerd... — Bai politagoa, duda gabe. — Entzun Gerd, eskegi behar dut, antzerkirako gaude...

HARALD: Ez ba zatoz, bakarrik joango naiz.

INGRID: (HARALD-i) Oraintxe noa. (Telefonoari) Ez, Harald-i. Lasterrean deituko dizut. — Bai, aginduta. — Konforme. — Ez dut hutsik egingo. Agur. (Eskegi). Gerd-ek goraintziak.

HARALD: Berandu gabiltza.

INGRID: Ezin izan dut arinago eskegi.

MARIA: Kotxea eraman dezaket?

INGRID: Bai, baina ez beranduegi itzuli etxera.

HARALD: Ala, goazen.

INGRID: Oraintxe gogoratzen dut.

HARALD: Zer?

INGRID: Antzerkiaren izena.

MARIA: (Telefonotik) Bai? esan?

INGRID: «Atseden labur bat soilik» (INGRID eta HARALD ba doaz).

MARIA: Johan etxean dago?

 

aurrekoa | hurrengoa