10. EKITALDIA (Gabon gaba da. Zuhaitza apaindua. ERIC mahaian jezarrita. HARALD telefonoan. Bikote zaharra irratia entzuten. Meza baten oihartzuna entzuten da oso apal. INGRID mahaia jartzen dago). INGRID: Non da Maria? HARALD: (Telefonoan) Ez dago elkartasunik. Jenteak bere buruan bakarrik pentsatzen du. INGRID: (ERIC-i) Oraindik ez da jateko ordua. HARALD: Karitatea egitea ez da irtenbidea. Horrek ez du okerra obetzen. Injustiziak irauteko baino ez du balio horrek. ERIC: Ta noiz jango dugu ba? INGRID: Laster izango da dena prest. HARALD: Gizartea gaixo dago. Eta noren bizkar bota behar dugu? Norena da errua? Gizartearen egiturarena, noski. (MARIA sartzen da). INGRID: Uste nuen ez zinela itzuliko gaur gauean. HARALD: Ez da hobea gaixoa kentzea? INGRID: Mahaira! Afaria prest dago! BJORN eta MARGARETA: Eskerrik asko! HARALD: Gizona ere alda dezakegu. INGRID: (ERIC-i) Itxaron pixka baten. Ez dugu hasiko mundu guztia jezarri arte. HARALD: Zer esan duzu? Gizona arrapataria dela? MARGARETA: Zein mahai polita! BJORN: Gure Ingridtxok ba daki gauzak ongi egiten! INGRID: Baina, nora joan da Maria? HARALD: Gizona gizartean bizitzeko egina da. INGRID: Maria... Harald... mahaira. HARALD: Gizakiak ezin ba du aurrera egin, gizartearen hutsa da. INGRID: Harald, ez zatoz afaltzen ala? HARALD: (INGRID-i) Ba noa. (Telefonoan) Zain ditut. Afaria mahaian dago. INGRID: (ERIC-i) Jaten hasi baino lehenago ezin duzu itxaron apur bat? ERIC: Zergatik, ba? Oraindik gozamena luzarorako doa. INGRID: Maria! Maria! HARALD: Kristautasuna? Baina, zein pisu du horrek gaur egun? Gabonak? Zuk uste duzu jai hauek zeresana dutela jendearentzat? Esango dizut: bankete ederra, haragiaren eresia! INGRID: Mesedez, Harald. Ez gaituzu honela eduki denbora askotarako. HARALD: (INGRID-i) Ba noa. (Telefonoan) Geroago jarraituko dugu. MARIA: (Sartuz) Zer dira ohiuok? (Jezarri) INGRID: (Mahaitik altzatzen den ERIC-i) Nora zoaz zu orain? HARALD: Bai, berdin. Gabon zoriontsuak! (Eskegi). Bennyren gorantziak. INGRID: Kandelak piztea ahaztu dugu. (Mahai gainean diren kandelak pizteko kinua). HARALD: Neuk egingo dut. (Piztu. MARIA mahaitik altzatzen da). INGRID: Eta orain zer gertatzen da? MARIA: Dei bat egin behar dut. INGRID: Horrek gerorako ere itxarongo du. Beranduxeago egin dezakezu. MARIA: Jaten hasi arte... INGRID: Bakoitza bere tokian ba lego, altza eta jezarri egon beharrean, behar bada hasi ginake. (ERIC sartzen da bere kamarea eskutan). INGRID: Zer zabiltza horrekin? ERIC: Filmatzen, noski. (Kamara mahairantza zuzentzen du). MARIA: (Telefonoan) Chris. Gabon, maitea. ERIC: Ea, ama, irriparretxo bat. MARIA: Zure ahotsa entzutea besterik ez nuen nahi. Gogoan zaitut etengabe. MARGARETA: Greta ez dago oraindik. INGRID: Ba daki afaria mahaian dagoela. Deitzeak ez du ezertarako balio. MARIA: (Telefonoan) Hainbaten arinen izango naiz hor. HARALD: Nahiago nuke gurekin afalduko balu. INGRID: Nik ere bai, nola ez? HARALD: Hobe dugu bere bila joatea. INGRID: (ERIC-i) Orain jezarri eta bukatu zure pelikulokin. Eric...! Entzun nauzu? MARIA: Zurekin egoteko irrikatzen nago. Zurekin nagoenean dena da zoragarria. ERIC: Zer? Hasi gaitezke jaten? INGRID: Maria, mesedez. MARIA: Laster arte, maitea. (Eskegi eta mahaian jezartzen da). ERIC: Benga, atakera. INGRID: Aita oraintxe dator. MARIA: Banekien ez zinela nire zain. HARALD: Giltzez hertsi du gela eta ez du erantzuten. INGRID: Ba nekien ez zela etorriko. MARGARETA: Nahi duzue ni joatea berarekin mintzatzera? INGRID: Ez, ez. Hasi zeu. HARALD: Eta irratiko soinua altzatuko ba genu? ERIC: Ezin ditut aguantatu horrelako abestiok. INGRID: Irratiko meza urtean behin entzuteak ez dizu kalterik egingo. (HARALD-ek irratiko soinua altzatzen du, mahain jezartzen da eta gero telefonoak jotzen du). INGRID: Geldi. Neu noa. (Hartu) Nor da? Nor da? (HARALD-i) Jetsi irratiko soinua, mesedez. (Telefonoan) Nor da? Mathias, zeu zara. Nire txikitxoa, zein pozik jartzen nauen zure deiak... ez dugu aspaldidanik zure berririk izan. Zergatik ez zatoz inoiz gu ikustera? Horrek bai pozten gaituela... Bai, esan dizudana... Zure gurasoak gaituzu Mathias, ez ahaztu hau inoiz. Honelakoxe gauzak ez dira telefonoz hitz egiteko, zatoz gu ikustera. Zatoz gurekin afaltzera gaur. Bai, zatoz. Gabonak dira...! Nola? Zurekin eztabaidatu? Ez nik ez dizut horrelakorik inoiz egin... Zenbatetan saiatu naiz... Zure aitarekin hitz egin behar duzu. Hementxe dago. Zurekin jarriko dut. (Senarrari) Harald! (Telefonoari) Ez zaitez joan. (HARALD-i) Saiatu zaitez hitz egiten. HARALD: (Telefonora) Kaixo! Esan! Esan! Hor zara Mathias? Zer? gaur gauez etorriko al zara? Bai noski, etorri beharko zenukeela. Baina zer diozu? Gure etxea ez dela benetako sendia. Ez dut ikusten besteekin duen aldea. Ondo da, zatoz eta mintzatuko gara horretaz. Zergatik gaituzu beti-beti salatzen. Gure gizartea den bezalakoa da, eta bertan bizi egin behar da. Ez duzu hor iesateko eskubiderik Mathias, aditzen nauzu? Mathias...? Zein zentzu bitako moralaz ari zara? Dakidanez ez dago gaizki sinesten den ideal bategatik borrokatzea? Zergatik jartzen zara horrela? Ez dut zureak gehiagotan entzuteko asmorik... Mathias! Mathias! Eskegi egin du (HARALD-ek ere eskegi egiten du) Gabonetako zorionetarako ez dago gaizki. INGRID: Jaungoiko jauna! (HARALD-ek irratiko soinua altzatzen). ERIC: Ez hain altu, aita. (HARALD-ek jeitsi). INGRID: (Aitita-amamei) Mesedez, hartu platerera. HARALD: Edariak eskainiko dizkizuet. INGRID: Ala, hartu ezazue. MARIA: (Amari) Mesedez, ekarriko didazu platera. INGRID: (Koilaraz erratu den BJORN-i) Orain beste koilarea erabili behar duzu. HARALD: Ala, zuen alde. INGRID: Zerbait ahaztu dut. (Altza, sukaldera joan eta edalontzipekoekin itzultzen da). MARGARETA: Uste dut orain ez dela ezer falta. HARALD: Gabon zoriontsuak denoi. DENAK BATERA: Zorionak! (Edalontziak altza eta ixiltasunean edan). INGRID: Greta gurekin ez egotea, tristea da, ba. HARALD: Gogoko duena egiten ari da, azken finean. MARGARETA: Ez zitzaion ezer gertatuko, ezta? INGRID: Zergatik gertatuko ote zaio zerbait? MARGARETA: Ez duzue nahi ni ikusten joaterik? INGRID: Jaten jarraituko dugu, lasai handiz. (Isilunea. INGRID batbatean altzatzen da mahaitik). HARALD: Nora zoaz? INGRID: Momentuan nator HARALD: (Gurasoei). Eta zergatik ez duzue jaten jarraitzen, ba? MARGARETA: Jaten dugu, semetxo, jaten dugu. INGRID: (Itzuli eta medizinak diren apalera zuzentzen da). INGRID: (Bat batean) Harald, ikusten joan behar duzu. MARGARETA: Ez dago giltzez hertsia ba atea? HARALD: Beti zabaltzen dugu, era batez edo besteaz. (Irten, isilunea, MARGARETA mahaitik altzatzen da). INGRID: Nola? Dagoneko? (MARGARETA jezarri egiten da berriro). HARALD: (Arin sartuz) Somniferoak hartu ditu. Eric deitu osagileari. (Irten). INGRID: Jaungoiko jauna! Susmatzen nuen. (Irten). MARGARETA: Jauna! (Berak ere irten). BJORN: Horrelakorik asmatzea ere! ERIC: Non da listina? (Aurkitzen du azkenez). MARIA: Zer hartu du Gretak? (ERIC-ek deia egiten du). |