12. EKITALDIA (Dekoratuak etxe berriko egon eta jan gela agertzen ditu. Ia altzairu guztiak aldatuak izan dira. HARALD eta INGRID telebistaren aurrean daude). ERIC: (Sartu eta begirada bat bialdu gela osotik) Inork ez du ikusi nire kiroletako poltsa? INGRID: Oraintxe izan ba duzu eskutan! ERIC: Uste nuen sarreran utzi nuela. INGRID: Eta begiratu duzu ea hantxe dagoen? ERIC: Ez dut inon ikusten (INGRID-ek irten. ERIC mahaian jezarri kopau bat jaten, eta telebista ikusten. INGRID boltsearekin sartzen da). Non aurkitu duzu? INGRID: Sarreran. ERIC: Ez da posible. INGRID: (Telebista ikusten jarri). Nork besarkatzen du, ez da bere senarra, ez? ERIC: Senarra balitz ez luke besarkatuko. INGRID: Eta zergatik ez? ERIC: Senarra delako. INGRID: Ah, bueno! (Isilunea). Eta oraindik beste atal bat falta zaigu? ERIC: Ez, uste dut azkena dela. INGRID: Ba ziur nintzen ba, beste bat faltako zela eta. ERIC: (Telebistara doa, gero HARALD-i). Diru apur bat mesedez. Aita, aita... HARALD: Zer? ERIC: Diru apur bat eskatu dizut. HARALD: Lokartu egin naiz, uste nuen telebistako programa jarraitzen ari nintzela. ERIC: Zure kotxea har dezaket? HARALD: Gretak hartu du joateko eta ez dakit noiz itzuliko den. ERIC: (Amari) Eta zurea ama? INGRID: (ERIC-ri) Bai, noski, Eric. (Irten). HARALD: Ah, orain konturatzen naiz nor den. (Altza). INGRID: Ez dut ulertzen pelikula hau ongi. HARALD: Zer ez duzu ulertzen ba? INGRID: Horrek ezin du horrela bukatu. HARALD: Zergatik ez? Protagonistak gizonez aldatzen du, hori da guztia, eta kitto. Ez du ezer harrigarririk, horrek. (Eskatzera doa eta apala zabaltzen du). Non dira nire pastilak? INGRID: Leiho ondoko apalean. HARALD: Arrazoia, ze txoroa naizen. Oraindik apartamentu zaharrean banintz bezala egiten dut guztia. Begira, aitak hartzen zuen medizina. INGRID: Joan zenean zer eraman zuen begiratzea ahaztu zenuen. Hori dela ta, datorren asteburuan gurekin etortzeko ahalegindu behar dugu. HARALD: Arrazoia duzu. INGRID: Begira, begira... Hor dago bere senarra. Zu, irudia ez dago bat ere argia, ezin dugu ondo jarri, edo? HARALD: (Telebistako botoiren bat jiratuz). Orain, hobeto? INGRID: Ez dago nahiko argi. Ez, orain larregi. Kontuz, orain ilunegi. Ezin da hobetu irudi hori? HARALD: Ahal dudana egiten dut, baina uste dut geroago eta jira gehiago okerrago. INGRID: Utzi egidazu niri. (Ondo jartzen ari da). HARALD: Ai, egia, ahaztu egin zait. Mariak deitu du. Ea haurra zainduko diogun jakin nahi du, zinemara joan nahi omen du. INGRID: Ez dut nik ba, besteen haurrak zaintzeko zaletasunik. HARALD: Mariak badaki oso ondo hori. Baina hemendik salto bitara bizi denez... INGRID: Ala, ba, egin dezagun. Ez dut sarri ikusi berarekin bizi den gizona. Bitan edo, etorriko zen etxera, ez? Ez dut ulertzen zer ikusi dio gure txikiak. Bat batean batu zituen bere gauza guztiak eta seme alaba dituen gizon ezkondu batekin bizitzen joateko. HARALD: Ba dirudi banatzeko asmoak dituela. INGRID: Egia esateko, berdin zait. Mariak itxaron ahal zuen apurren bat. Normalean, haurrak amaren kargu izaten dira holakoetan. Harrigarria egiten zait haurrak mundura ekartea, bat batean kale gorrian uzteko. HARALD: Maria maitemindua dago. Bat batean ugazama bihurtu da. Ulertu dezakezu hori. INGRID: Maitemindua? HARALD: Bai, horrelako zerbait. INGRID: (Telebista begiratuz) Orain ez dira aurpegiak ere ikusten. HARALD: Baina, zer du aparatu honek? Badirudi ahotsak ere bat bestearekin nahastatzen direla. (Berriro ondo jarri nahi du). INGRID: Orain inork ez luke sinistuko gizon bat mintzatzen ari denik. HARALD: Ez dut ulertzen zer jasoten den! Eta ez dirudi hau konponduko denik, botoi guztiak higitu arren ere. (Telebistako soinuak goratzan egiten du, eta ahots guztiek garrasi bakar batetan batzen dira). INGRID: (Belarriak ostenduz). Oh, zein atsegingabea. Garrasi larria zirudien. HARALD: (Botoia jiratuz). Orain ez da ezer entzuten. INGRID: Zuk jarri duzu soinua? HARALD: Bai. INGRID: Orain ez dago irudirik. HARALD: Kontaktu txarren bat izango du edonon. (Itzali du aparatua). INGRID: Telebista ezin ikusteak disgustatzen nau, ba. Ez gaude isiltasunara ohituak. HARALD: Ez, egia da. (Isiltasun une luzea). INGRID: Ez du telefonoak jo. HARALD: Telefonoak? INGRID: Bai, telefonoak. HARALD: Uste duzu jo duela? INGRID: (Telefonoa hartuz) Nor da? Nor da? (Eskegi). Nire irudimena izango ote zen olgetari? HARALD: Telefonoak ez du jo, eta. INGRID: Hala iruditu zait. HARALD: (Telebista pizten du. Ez da zarata bildurgarria baino entzuten). Soinua ba du sikeran. INGRID: Zarata horrek ikara ematen dit. Pelikularen bukaera zein ote zen?. HARALD: Zaila da asmatzea, ba. INGRID: Entzun duzu? HARALD: Zer? INGRID: Zarata bat sarreran. Ez duzu entzun zarata bat sarreran? HARALD: Ez, (INGRID-ek irten). Nora zoaz? (Berriro jartzen du telebista martxan). Orain ez da ezer entzuten. (Itzali eta gelara doa). INGRID: (Egon gelan sartuz). Ez zegoen inor Harald. Non zaude, Harald? (Telefonoak jo. Zalantza une batez, gero hartu). Nor da? Nor da? Nor da? (Eskegi). Ez du telefonoak jo? (Sukaldera joan eta apaletik medizinak hartu, pastila batzuk hartu eta gero deitu). Harald, non zaude? HARALD... HARALD... (Isilunea, gero belarriak hartu). Ezin dut zarata hau jasan... Ezin dut gehiago. HARALD: (Gelan arin sartuz) Zer duzu? INGRID: Non zinen? HARALD: Bainu gelan. Deitu egin nauzu? Zerbait bildurgarria gertatu zaizula uste izan dut. INGRID: Bildur izan naiz. HARALD: Zeren bildur? INGRID: Ez dakit. HARALD: Ez da izango oraindik ez zarela etxe berria ohitu? (Bat batean bihotzekoak joten dio). INGRID: Zer duzu? Bihotzak? Jezarri. HARALD: Kontuz, itxaron. (Poltsikoan begiratu eta pastila batzuk atara eta hartu). INGRID: Stresa duzu... Larregi nekatzen zara. Zelan zaude, Harald, Harald? HARALD: Igaroko dut. (Jezarri). INGRID: Bildurtzen nauzu bakoitzean. HARALD: Laster hobe izango naiz. Zein harrigarria, jenteak uste du ba dagoela lotura bat bihotza eta sentipenen artean. INGRID: Zergatik iruditzen zaizu harrigarria? HARALD: Bihotza odola higitzeko muskulu bat baino ez delako. Bonba huts bat, azkenean. INGRID: Zergatik begiratzen nauzu horrela? HARALD: Ez zaitut beharbada begiratzen. INGRID: Nola? Zer diozu? Ez nauzula ikusten? HARALD: Tximur txiki batzuk dituzu begien inguruan. INGRID: Ez zara orain arte konturatu? HARALD: Irriparre egiten duzunean agertzen dira bakarrik. INGRID: Orain ez da irriparre egin behar HARALD: Aizu, desagertu dira. Tximur politak, benetan. Ara, berriro agertu. Orain desagertu. Maite, galdu zaitut. INGRID: Galdu nauzula? Maite, arratsaldez etxean geratu beharko duzu sendatzen. Behar beharrezkoa duzu. HARALD: Ezinezkoa dut, maite. Orain joan egin behar dut. Bihar arratsaldez geratuko naiz etxean. INGRID: Eman zure hitza. Elkarrekin arratsalde on bat igaroko dugu. HARALD: Bai, gu biok bakarrik. Eta telebistarik ere ez dugu ikusiko. INGRID: Ez, ez da ere. HARALD: Maitea. INGRID: Maitea. (Atean jo). Maria izango da hori. (HARALD-ek atea zabaldu, eta itzultzen da besoetan haurtxo bat daraman Mariak jarraituz). MARIA: Arratsaldeon, ama. INGRID: Arratsalde on. Non da zure aixkiria? MARIA: Kotxean zain. Berandu goaz. HARALD: Eramango nauzue bide batez. Gretak ez du oraindik nire autoa itzuli. MARIA: Konforme, baina azkar. HARALD: Prest nago. MARIA: Txikitxoa lokartu egin da. Ziur arratsalde osoan egiten dizuela lo. INGRID: Jarri kanapearen gainean. (HARALD-i). Nahi duzu abrigua jartzen laguntzea? Harald. Harald!!! MARIA: (Aitari) Zer, ba zatoz, ala ez. INGRID: Oraintsu bihotzekoak berriz jo dio. MARIA: Tamalgarria, gehiago ezin dut itxaron. INGRID: Etzan, laztana. MARIA: Joan egin behar dut. Agur, ondo izan. (Irten). INGRID: Kontuz, zatoz nire lepo gainean. Ez zara jausiko ezta? Ez dut zu eusteko indarrik... (HARALD-ek emaztearen besoetatik askatu eta jausi). Harald, Harald, maitea. Altza. Ezin duzu haraino heldu? Konortea galdu duzu? Harald, Harald, hitz egidazu! Esan eidazu zerbait! Ezin duzu... Harald... Harald... (GRETA sartu). INGRID: Greta, alabatxo. GRETA: Ama, amatxo. AMAIERA |