8. EKITALDIA (Bikote zaharra jaten dago... ERIC telebista ikusten. HARALD telefonoz deitzen). HARALD: Esan, esan! INGRID: (Gelatik irtenaz, ohietako lohiez kargaturik) Garbitzeko duzuen guztia eman iezadazue. Labadorea jarri behar dut eta. MARGARETA: Konforme. INGRID: Honek ez du garbiketa handi baterako ematen. HARALD: Mathias ez zaizue ikustera etortzen? Hemen bizi garenetik hona ez dugu baten beratan ere ikusi. ERIC: (INGRID-i) Ospa egin behar dut. INGRID: Ondo dago. Esan diru apurren bat emango ba nizu? HARALD: (Telefonoan) Esan...? Esan...? Nor da aparatoan? ERIC: Kotxea hartuko dut. Ondo izan. (Irten). HARALD: Zentzungabekoa da norbait telefonoan honela itxaroten egon eraztea. INGRID: Ba dakizue ez duzuela zertan jantzi zikindurik erabili behar. MARGARETA: Ez da horregatik, baina. Gu ez gara txarri batzuk. INGRID: Parka. Ez nuen horrelakorik esan nahi. Baina adineko pertsonak gazteak beste aldatu behar dira erropaz. HARALD: Esan? Esan? Bai, esan? INGRID: Ez garrasirik egin. HARALD: Ez dakit noiztik nagoen zain. Esan? INGRID: Ez duzue kuarto-bainua erabiltzeko zalantzarik izan behar. Ez diguzue baimenik eskatu behar bainu bat hartu nahi duzuen bakoitzean. MARGARETA: Baina, atseginez egiten ditugu gauzak horrela. HARALD: Esan? INGRID: Gurean ere zuenean bezala sentitzea nahi nuke. BJORN: Horrelaxe gaude. HARALD: Bai? Esan? Zeu zara? Zergatik eduki nauzu hain denbora luzean telefonoan? Bai, neu naiz, Harald. Kaixo, ez dizue esan telefonoz deitzen nizuenik? Zure semeak. Denbora piloa egin dut itxaroten. Bai, hitz egin diot. Ezin du egin. Zoritxarrez, ez. Ez du astirik. Bai, pena da. Horrelako tipo bat komiterako ondo zetorkigun. Zer? Bai, oso trebea da negozioetan. Oso gogorra behar denean. Nik erabaki horretan gogor egingo neuke. Bai, zurekin konforme. Zer diozu? Deituko diozula? Esan? Esan? INGRID: (Aitita-amamari) Baina ez duzue beste jatekorik aurkitu? HARALD: Baina ze demontre gertatzen zaio traste honi? INGRID: Ba zenekien, ba. HARALD: Esan? (Eskegi). MARGARETA: Ba genekien, bai. INGRID: Orduan zergatik jaten dituzue sobrok? HARALD: Katalogo bila joan naiz bidai ajentziara. Ba da garaia oporretan pentsatzen hasteko. INGRID: Ez duzue nire galdera ulertu? MARGARETA: Hain gozo zegoen! INGRID: Mila bider agindu dizuet sobrarik ez jateko. MARGARETA: Baina jateko balio duen janaria botatzea penagarria da, ta. INGRID: Neuk egiten dudana ezta? MARGARETA: Ez, ez didazu ongi ulertu. INGRID: Ez, oso ondo. Gosez hiltzen zaituztedala pentsatuko du jenteak. MARGARETA: Baina, zer diozu? INGRID: Ez dakit ba, bestela nola ulertu dezakedan. BJORN: Gaur oso programa interesgarriak daude telebistan. INGRID: Ez diozu ezer Harald. HARALD: Katalogoak ditudala ikusteko oraintxe esan dut. Ez duzu entzun, ala? INGRID: (MARGARETAri) Janaria botatzen ba dut, berriro ez erabilteko da. HARALD: Noski. INGRID: Orduan hemendik aurrera ea nik diodana egiten didazuen. Nik erabakitzen dut zer bota eta zer ez. (Telefonoak jotzen du. HARALD-ek hartzen du). HARALD: Bai? Hitz egin duzu berarekin? Zer diozu? Esan? Esan Oso txarto entzuten da Bere emazteak? Esan, bai? (GRETAk bere gelatik irteten du, eta bere aitita-amama musukatzen) GRETA: Arratsaldeon, atsotxo. HARALD: Nola? Deituko didala? MARGARETA: Arratsaldeon, laztana. HARALD: Esan...? Esan...? GRETA: Arratsaldeon, aguretxo. BJORN: Arratsaldeon, moñoña. (GRETA telebista aurrean jartzen da). TELEFONO AHOTSA: Harald! HARALD: Bai! AHOTSA: Ondo aditzen didazu? HARALD: Doi, doi. Ez dakit traste honek zer duen. INGRID: Zatoz jatea, Greta. Uste dut jatea ere ahaztuta duzula. HARALD: Egin amaren esana. Greta, aditzen didazu, Greta? INGRID: Greta... HARALD: Esaten zaizuna ulertzen ote duzun... INGRID: Jauna! Gorra dela dirudi. MARGARETA: Entzun Greta, ama hitz egiten daukazu. Greta... HARALD: Ala, joan zaitez jaten. (Besotik hartzen du GRETA). INGRID: Ikusten duzu horrek ez duela ezertarako balio horrekin. HARALD: Obeditzen ikasi behar du. (GRETA altza eta bere gelara joateko kinua egiten du) Nora zoaz? Geldi hemen! INGRID: Lasai, utz iezaiozu Harald. HARALD: Eseriko zara eta behar bezala jan egingo duzu. INGRID: Ez egin hori, Harald. (GRETAk irten). HARALD: Espezialista batengana eraman beharko dugu. MARGARETA: Bai berarekin hitz egiteko gauza ere ba gara. MARGARETA: A, bai? Ez ni, behintzat. INGRID: Ni mintzatzen natzaionean ez du inoiz erantzuten. Ba dirudi zuek hobeki eramaten duzuela. (Telefonoak jotzen du). HARALD: (Aparatoan) Esan? Nor da? Esan? Izen horrekin ez da inor hemen bizi. Mesedez, eskerrik asko. (Eskegi eta berriro hartu). Bai? Aberien ofizina? Arratsaldeon!... Nire aparatua ez dabil ondo. Ahotsak airean galtzen direla dirudi. Nola? Ez oraintxe bertan ez! Bai, orain dena ondo dagoela dirudi. Esan....Bai, zera esan dut... esan... Ez nauzula ondo aditzen? Esan... Ez nauzu entzuten...? TELEFONO AHOTSA: Zenbakia? (HARALD-ek urruti samar eusten dio telefonoari) Zein da zuen zenbakia? HARALD: Esan? AHOTSA: Ez nauzu entzuten? HARALD: Bai, bai. AHOTSA: Erantzun, mesedez? HARALD: Aparatoan nago. AHOTSA: Orain ere ez?. HARALD: Eta zuk entzuten nauzu? AHOTSA: Allo? HARALD: Bai, esan... Esan... Esan... eskegi egin du. (Eskegi, hartu, eskegi berriro, eta orduan telefonoak jozen du). Esan? Zeu zara? Esan Esan! Esan! Zer esan duzu? Esan! Kaka! Esan! Esan ez dut ezer entzuten. AHOTSA: Esan (HARALD-ek urruti eutsi) esan? HARALD: Esan, bai! AHOTSA: Esan! HARALD: Ez duzu entzuten? Esan Esan! AHOTSA: Esan! AHOTS ASKOK BATERA: Esan Esan Esan Esan... |