|     83 zenbakia, 1985 [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


6. EKITALDIA

 

        (HARALD-en gurasoak mahaian daude. MARIA telefonoan dago. HARALD sukaldean. Janari ondakinak zaztartokian botatzen ditu, gero gelan sartzen da).

 

MARIA: Zein burugogorra zaren Stephane koitadua. Ezetz ez dizut esan, ba. Gaur gauean ez dut zurekin irtengo. — Zer, zuk nahi duzulako irten behar dut ala? — Gau osoa etxean geratzeko gai ez naizela uste duzu, ala? — Zer egiteko? Ba, lan egin eta telebista ikusteko. — Zer? — Ez dudala lanik egin behar? Ba bai, baietz. Ez dut zure besteko dohainik.

BJORN: Zer dabil? Entzuten duzu zer dioen? (MARGARETAk ixiltzeko kinua egiten dio).

MARIA: Plana aldatu egin dut, besterik ez. — Zer? Plana aldatzeko eskubidea kendu dute gaur? — Zuganako joera? Ez, mutil, beti zaude asmatzen. — Bai, batzutan oso erromantikoa zara, baina nahiago nuke hain jeloskorra ez bazina. Ez dizut zertan kontuak azaldu behar.

BJORN: Zer dio berak?

MARIA: Oso ondo entzun dut esan didazuna.

BJORN: Jeloskor dago?

MARGARETA: Ez, mutila dago jeloskor.

BJORN: Nor?

MARGARETA: Bere mutil-laguna, berarekin hizketan ari den mutila.

MARIA: Jeloskorrak ez ditut maite.

BJORN: Nor da mutil hori?

MARGARETA: Bere mutil-laguna. (Ixiltzeko kinua egiten dio)

MARIA: Ez gaur gauean ez, esan dizut, ba. Beste batean. — Deituko didazu? — Holaxe, ba. — Agur ondo izan.

 

(Eskegi eta telebista begiratzen du)

 

MARGARETA: (Bere semea han ez dagoela ikusiz) Non dago Harald?

BJORN: Ez zuen afaldu behar ba? (MARIA logelara doa). Begira, Maria ere ba doa. Hemen inork ez du afaltzeko asmorik?

MARGARETA: Behar bada. Ingrid etorri arte zain izango dira. Pentsatzen dut ez zinela jaten hasi ezta?

BJORN: Aginkadatxo txikitxo bat ere ez?

MARGARETA: Beste guztien zain egon behar ditugu, gizona.

BJORN: Baina afaltzeko ordua da ta. (MARGARETA altza) Nora zoaz?

MARGARETA: Inora ere ez. (Sukaldera doa zaztarrontzian begiratzen du eta berriro jezartzen da).

BJORN: Zeren bila zabiltza?

MARGARETA: Ea Harald-ek ezer bota duen ikusi nahi nuen. (Isiltasuna) Oraindik mareatu egiten zara?

BJORN: Ez aspaldi honetan bat ere ez.

MARGARETA: Hobe. (Isiltasuna)

BJORN: Telebistako jenteak beti ditu aurpegi luzengak.

MARGARETA: Zer?

BJORN: Begira, jenteak aurpegia luzangagoa duela dirudi.

HARALD: (Sartuz) Ez duzue oraindik hasi?

MARGARETA: Denok batera afaltzea hobe...

 

(Ateko telefonoak jotzen du)

 

HARALD: (Hartu eta erantzuten) Bai? — Ez, izen horrekin ez da hemen inor bizi. — Bai, eskerrik asko. (Eskegi eta mahaira hurbiltzen da).

MARGARETA: Zera, ba denok batera...

 

(Telefonoak jotzen du eta HARALD erantzutera doa).

 

HARALD: Bai, esan! esan!

MARIA: (Irtetzeko prestatuz sartzen da) Niretzat al da?

HARALD: Esan! Nor da bestealdean?

MARIA: Ez nekatu, niretzat izango da.

HARALD: (MARIAri). Ez dakit zergatik baina ez dirudi ondo dabilenik. (Telefonoan) Esan. — Nor zara zu? — Carl? — Carl, zu zara?

MARIA: Esan dizut lehen ba, niretzat izango da.

HARALD: Itxaron apur bat... (Telefonoan) Esan — Mathias? — Hi haiz Mathias? — Zer moduz? — Ez, ez dut hire ahotsa ezagutu. Besteren bat hintzala pentsatu ere! — Bai, linea txarto zebilela pentsatu diat. — Ez diagu berriro elkar ikusi. Bai, unetxo bat, baino ez. — Zer, nondik agertzen haiz? — Ah, bai, beraz ez diat ezer garrantzizkorik — Erdizka? — Ni, ondo, oso ondo. — Nola hoakizu, ba? — Deitu egin dukala? — Ah, bai, Eric... — Ez, ez diak ezagutzen. Ez hik beste semea ezagutzen duk. — Bai, beti ezkondua. — Ez, ia ez diak aspaldi honetan lan egiten. — Sindikatuko ordezkaria aukeratu ninduten. — Beti, erradikala, ez dut nik aldatuko! — Idealak izatea garrantzitsua da bizitzan. — Bai, geratu behar diagu, laguna. Itxaron, hire zenbakia hartuko diat. — Bai, bihar edo etzi deituko diat. — Ondo da. — Laster arte. — Asko poztuko nau berriro elkartzeak. — Horixe. Ikusi arte, tunante.

 

(Eskegi, mahaian jezartzen da eta jaten hasten da).

 

MARGARETA: Orain ez dut gogoratzen esan behar nizuna.

BJORN: Zerbait nahi zenuen.

MARGARETA: Bai, ziur naiz. (Isiltasuna).

HARALD: Atsegin zaizue zuen gela?

MARGARETA: Bai, asko.

BJORN: Beste inon baino hobeto gaude.

HARALD: Ez da handiegia, baina.

MARGARETA: Guretzat nahiko eta sobra...

HARALD: Dena dela, egun batzutarako baino ez da izango.

MARGARETA: Ingrid, ez da oraindik kaletik etorri.

HARALD: Laster etorriko da. (Isiltasuna).

MARGARETA: Oraintxe gogoratzen dut...

BJORN: Zer?

MARGARETA: Esan nahi nuena.

BJORN: A bai?

HARALD: (Telefonoan zenbaki bat markatzen du) Bai? Nor da? — Hemen Harald Björnsson. — Bai. — Oraindik ez da heldu? — Berandu egin zaiola? Bale, bale, eskerrik asko. (Eskegi eta botika apala zabaltzen du).

ERIC: (Sartu eta mahaian jezartzen da) Kotxea garbitu dut.

HARALD: Oso ondo. Zu etxerako!

ERIC: Kajakanbiosa ez dabil ondo.

HARALD: Ba dakit. Konpondu beharko dute. — Aita, zure botikak hartu dituzu? Ez al dituzu ba beti garai honetan hartzen?

BJORN: Nirekin ari zara?

MARGARETA: Oraintxe hartu behar ditu, bai, Harald arrazoia duzu, apalean dira, Ingrid-ek hor uzteko baimena eman dit.

HARALD: Egon ama, neuk ekarriko ditut (HARALD-ek botika kaxa ekartzen du).

MARGARETA: Zera, lehenago esan nahi nuena, ez dugula oraindik afaltzen hasi behar... Askoz ere pozgarriago da denok batera egotea.

HARALD: Arrazoia duzu, ama, baina astia behar da horretarako.

MARGARETA: Bai, nola ez? Astia behar da (Senarrari) Hartu oraintxe zure botika. (MARIA sartzen da).

BJORN: Oi, zein dotore! Ez ezagutzeko eran!

MARGARETA: Gazteok ba dakite janzten. — Tori zure pastilok.

BJORN: Bai, ba.

MARGARETA: Hartuko dituzu? Bai ala ez?

BJORN: Ez dago presarik, andretxo.

MARGARETA: Harald, ba dakizu zure aitari pastilok hartzen eragitea zenbat kostatzen zaidan!

HARALD: Ondo portatu behar duzu, aita.

BJORN: Botikak hartzen hasi nintzenetik ez nago hobeki.

HARALD: Bai, baina ez ba zenitu hartuko okerrago izango zinen.

MARGARETA: Horrela, ea ahalegintxo bat...

BJORN: Ez ditut guztiak batera hartu nahi ...

MARGARETA: Ez dizu inork hori hartzeko agintzen...

MARIA: Zer da hats hau?

MARGARETA: Zein hatsa?

BJORN: (MARIAri) Ez dut usaina baino sentitzen, zure perfumearena.

HARALD: Zer da hatsaren kontu hori?

MARIA: Zerbaiteko hatsa dario.

HARALD: Nik ez dut ezer usaintzen.

MARIA: (Aitita-amamarengana) Zuek zarete, zuek daukazue hatsa!

HARALD: Baina, Maria, zer duzu...

MARIA: Ezin dut gehiago.

MARGARETA: Hatsa usaintzen digula? ..

HARALD: Ez, ama. Maria asmakizunetan ari da.

MARIA: Parkatu, baina hatsa dago...

 

(Ateko telefonoak jotzen du. ERIC-ek erantzuten du).

 

ERIC: Bai? Esan? — (MARIAri) Zuretzat da.

MARIA: Niretzat?

ERIC: Bai. (Jezarri egiten da).

MARIA: Bai? Esan? — Ah, zeu zara. Etorri baino lehenago deitu egingo zenidala uste nuen. — Baina zer diozu? — Prest nago, ba noa! (Eskegi eta irten).

MARGARETA: Zer? Joko asko jarraitzen duzu egiten?

ERIC: Nola?

MARGARETA: Ea joko asko jarraitzen duzun egiten.

ERIC: Esku-balioko talde batetan nago.

MARGARETA: Da partiduak olgetan dituzu?

ERIC: Bai.

MARGARETA: Eta taldea ondo doa?

ERIC: Erdizka.

HARALD: Laster arte, danoi.

MARGARETA: Ba zoaz, ala? (Aitita-amamak altzatzeko kinua egiten dute semeari agur esateko).

HARALD: Ez, lasai, ez altza.

MARGARETA: Eskerrak ematea baino ez zen.

BJORN: Automobilan ez arinegi ibili, semetxo.

MARGARETA: Eta Maria? Joan da? Ez du ezer jan eta! (Telefonoak deitzen du. ERICek erantzun).

ERIC: Esan? — Kaixo, Stephane! — Ez, oraintxe bertan irten du! Ba ez dakit, ba laguna! — Nola? Plana aldatuko zuen ...! — Ez ez dakit bat ere nora joan den. — Ez da ezergatik. (Eskegi eta telebista pizten du).

INGRID: (Sartuberria) Ah zein ongi, ba daukazue zer jan, ikusten dudanez.

MARGARETA: Afaldu dugu jadanik. Oso gozo zegoen.

INGRID: Beti dago denetatik etxe honetan. Zuenean bezala egon zaitezte. Hemen bakoitzak nahi duena har dezake.

MARGARETA: Ah, oso ongi dago hori.

BJORN: Alperrik galtzen gaituzue hain ongi tratatuz.

INGRID: Horrela izan behar du gainera.

MARGARETA: Harald-ek oraintxe bertan irten du.

INGRID: Ba dakit. Eskilaran aurkitu dut. (Telebista begiratzen du). Programa hau beti oso interesgarria izaten da.

BJORN: Basatiak al dira?

MARGARETA: Mariak ere irten egin du. Asti justua izan du apurren bat afaltzeko. (INGRID-ek pakete bat zabaltzen du eta erosi berri duen soinekoa atara eta begiratzen du). Gaur ez dugu Greta ikusi. — Oh, soineko berri bat erosi duzu?

INGRID: Atsegin zaizu?

MARGARETA: Oso polita duzu.

BJORN: Bai, oso polita.

INGRID: Ezer onik jan duzue gaur? — Baina hau zer da? Atzoko sobrak ba dira, hartu ta botatzeko nengoen eta...

MARGARETA: Baina, bene benetan oso gozo egon direla.

INGRID: Baina nik ez nuen nahi zuek sobrarik jaterik eta... (Jatorduko hondakinak botatzen ditu. Telefonoak jotzen du, eta erantzutera doa) Bai, nor da? — Ez, Harald ez dago etxean. Oraintxe bertan irten du. — Orain gutti. — Ez dakit, ba. — Batzar bat, edo... — Eskerrik asko. (Eskegi eta irten egiten du handik guttitara aspiradorarekin itzultzen delarik).

BJORN: Ez duzu afalduko?

INGRID: Ez, orain ez. Neure linea zaindu behar dut.

MARGARETA: Nahi ba duzu lagunduko dizut etxekoa egiten.

INGRID: Eskertzen dizut, baina neuk bakarrik egiteko ohitura dut.

BJORN: Zu kargutzea baino askoz ere nahiago izango genuke zu laguntzea hain baten...

INGRID: Ez hartu burukominik!

 

(Aspiradora piztutzen du. ERIC-ek telebistaren soinua indartzen du).

 

aurrekoa | hurrengoa