|     83 zenbakia, 1985 [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


7. EKITALDIA

 

        (Aitita-amama eta MARIA jaten ari dira. Grabaturiko pop musika entzuten da. Aitita-amamak MARIArekin mintzatu nahi dute, baina ezin dute elkarri ulertu. MARIA mahaitik altzatzen da, logelara doa, berriro etorri eta irten egiten du gero. Aitita-amamak altzatu egiten dira agur esateko, baina berak ez ditu ikusten. Gero berriro jezartzen dira eta kaseta amatatzeko ahaleginak egiten dituzte. Erratu egiten dira botoiez, eta amata beharrean, soinua altzatzen dute, azkenean amatatzen dute musika).

 

BJORN: Azkenean!

MARGARETA: Belarrietako mina eta guzti naiz.

BJORN: Pena ere ematen du, tresna hau amatatu gabe joan egin zaigu.

MARGARETA: Platerekoa ez du inoiz bukatzen. Neskatxo horrek hiru haize baino ez du jaten.

BJORN: Bere amak ere ez du gehiagorik jaten, ba.

MARGARETA: Argaltzeko ahaleginak, ulertzekoak dira.

BJORN: Baina bizitzeko jan egin behar da. Ondakinekin zer egingo duzu

MARGARETA: Pena da botatzea ba. Harald-ek ere ez du bukatu dana. Ez ditu lodiak jan behar...

BJORN: Ingrid-ek ez du nahi izaten zuk ondakinak gordetzea, ba.

MARGARETA: Eta zuk ez dituzu zure pastilak behar bezala hartzen.

 

(MARGARETAk hondakinak eskaratzera daramatza. BJORNek emaztearen joana profitatuz plateraren azpian ezkutatzen ditu pastilak. Telefonoak jotzen du. BJORNek erantzuten du. MARGARETA logelara doa).

 

BJORN: Bai? — Nor da? — Bai, hauxe da. — Ez Ingrid ez dago etxean. Oraindik ez da itzuli. Noren izenez? — Adiskide bat? — Bai, noski. Ez du askorik tardatuko, baina ezin dizut esan, ba, noiz helduko ote zaigun. Ez gaude ziur jatorduan hemen egongo ote den. Batzutan bakarrik agertzen da eta ordurako Harald joana dago... — Nola? Bai, lan asko egiten du, larregi. Berak lanpostu bi izango balitu bezala aritzen da. Irakatsi egiten du eta gero etxeko lana, etxea eta sendia. Ezin dut ulertu nola heltzen den denetara. Nire emazteak bere burua eskaini du laguntzeko baina Ingrid-ek ezezkoa eman zion. Nire ustez, onartu behar zuen, baina... — Bai, bere aitaginarreba naiz. Heurenean gaude, orain. Oraindik ez dakit noiz arte. Ezin dugu hori guk erabaki. — Ez da ezergatik, andretxo. Mandaturik utzi nahi duzu? — Ez? Agur, ba, andrea. (Eskegi) Argi guztiok piztuta uztea ere alperrikoa da, ba. (Argiren batzuk amatatzen ditu) Non izango ote da nire emaztetxoa? (MARGARETA sartzen da, besoetan janzkiak dituela).

MARGARETA: Begira hau: jersey hau zure ilobarena da.

BJORN: Eric-ena.

MARGARETA: Bai, antza denez, bota egin nahi zuen. Dirua alperrik botatzea da gero. Ez al zaizu iruditzen? Saiatu ea nola daukazun!

BJORN: Hilobaren jantzirik ez dut nahi erabili.

MARGARETA: Arrazoia duzu, konforme horretan. Baina ikututzerakoan oso gozoa da. Ea jantzi, ea.

BJORN: Bai, baina utzi niri, ea. Oraindik nire burua janzteko gai ba naiz eta. Ez duzu apurren bat berezia aurkitzen?

MARGARETA: Moda horrelakoxea da, maitea.

BJORN: Ah, bai! Eta zuk zeuk zer probatu behar duzu?

MARGARETA: Ingrid-ena izandako atorra. Uste dut ez duela sekula santan jarri. (Telefonoak jotzen du) Neuk erantzungo dut. (Telefonokoari) Bai, — Nor da? — Zein den hemengo zenbakia? Ez dakit, ba; baina jakin dezaket. (BJORN-i) Ba dakizu zein den hemengo zenbakia?

BJORN: Ez, ez dut oroitzen. Baina listinean agertuko da.

MARGARETA: (Telefonoan). Une batez, mesedez. Bilatzen ari gara. Zu! bai? — Hor zaude oraindik? (BJORN-i) Ez du erantzuten (Eskegi).

BJORN: Nor zen ba?

MARGARETA: Ez dakit, ba. Gure zenbakia jakin nahi zuen norbait. (Berriro jotzen du telefonoak. MARGARETAk erantzuten du). Bai? — Bai? — Hementxe da. Orain deitu duzuna zara zu? — Ah, zenbakiz erratu egin zinela uste izan duzu? — Bai ulertzen dut. Eric-en adiskide bat? — Bai, ondo da. — Ez dut uste etxean denik. Ez du hemen afaldu, behintzat. Baina halan ta guztiz ere begiratuko dut ea. Unetxo batez itxarongo duzu, mesedez? — Bai, hemen irten eta sartu ari da mundu guztia eta ez dago erarik norbait etxean den ala irten duen jakiteko. Unetxo bat mesedez, (BJORNi) Eric-engandik itauntzen duen norbait. Ez, lasai, lasai, neu noa.

BJORN: Eskusaura joan behar dut, baina... (Irten egiten du, MARGARETA-k jarraituaz, eta unetxo batetan itzultzen da).

MARGARETA: (Telefonokoari) Zu, bai! — Ez, ez dago bere gelan. Entrenamentuan izango da, behar bada. — Ah ezetz, alde berdinekoak zaretela biok? — Ah, bai, ulertzen dut. — Eskerrik asko, agur — (Eskegi eta gero ea atorra ondo daukan edo ez begiratzen du). Txikitxoegia daukat. (BJORN itzultzen da). Zer moduz bisikula hori?

BJORN: Lehen baino hobeki.

MARGARETA: Pozten naiz ba...

BJORN: Pixa pixkat iluna iruditu zait.

MARGARETA: Eta, pastilak hartu dituzu?

BJORN: Beti hartzen ditut bere sasoian, ondo dakizu zuk hori.

MARGARETA: Ondo da. Jakiteko baino ez dizut itaundu.

BJORN: Ez daukazu zertan behin eta berriro itauntzen ibili behar ea hartu dudan edo ez. (Isiltasuna). Zeren bila zabiltza?

MARGARETA: Oh, ezer ez.

BJORN: Zergatik mugitzen dituzu platerak, ba? Zer zabiltza? Nire platera altzako duzu?

MARGARETA: Zergatik ez dut egingo ba?

BJORN: Ez, baina...

MARGARETA: Zure pastilok ez dira kasualitatez plateraren azpian ezkutatuak egongo?

BJORN: Zergatik uste duzu hori?

MARGARETA: Inoiz ez duzu hartzeko gogorik. Ea pixka bat.

BJORN: Otordua bukatu nahi nuke.

MARGARETA: Ez duzu nahi plateraren azpia ikusterik, e?

BJORN: Ez duzu nire hitza nahikoa?

MARGARETA: Bjorn, mesedez.

BJORN: Hartu nire platera, ea, hainbeste tematzen ba duzu.

MARGARETA: (Matera altzatuz) Zer dago hemen, azpitxoan?

BJORN: Hor, zer?

MARGARETA: Gauzatxo hauek.

BJORN: Nire pastilak!

MARGARETA: Horixe!

BJORN: Bai, begi bistakoa da. Horra azpira irristatuko ziren... ez dakit zelan, ba.

MARGARETA: Bakarrik, laguntzarik gabe?

BJORN: Oso gozo dago! Oso ondo konpontzen dituzu hondakinak, maitea!

MARGARETA: Hartu behar direla...

BJORN: Oso gozoa, zein gustokoa!

MARGARETA: Beti egon behar dut zure atzetik eta hori nekagarria da...

BJORN: Baina ez ba dizut ezer eskatzen!

MARGARETA: Ona izan eta har itzazu.

BJORN: Zergatik hartu behar ditut nahi ta nahi ez? Ezin dituzu nire ordez zeuk hartu?

MARGARETA: Ni ez nago gaixorik.

BJORN: Zuk sartu didazu hori.

MARGARETA: Ez, hori da medikuak diona.

BJORN: Jakintsu hoiek! Medikuei ez zaie kasu handiegirik egin behar. Zu ere ez zaude hain ongi.

MARGARETA: Asko itxaron behar dut oraindik?

BJORN: Pastilok hartzen ditudanean ez nago askoz ere hobeki, alderantziz.

MARGARETA: Nahiko txorakeriaz, mesedez.

BJORN: Mundu guztiak daki medikamentuak hartuz hiltzera heltzen dela jentea.

MARGARETA: Mesedez, Bjorn.

BJORN: Baina, egia da ta...

MARGARETA: Mesedez.

BJORN: Ondo dakit zer diodan.

MARGARETA: Konforme, ba dakizu zer diozun, baina horrek ez du esan nahi pastilok hartu gabe utziko dituzunik. Nigatik eta osasunez jarraitzeagatik. Ona izan zaitez, galanta.

BJORN: Konforme, hartuko ditut. Beti agintzen duzu zeuk eta. Baina argi gera daitela ez ditudala nire osasunerako hartzen.

MARGARETA: Beti agintzen dudala nik?

BJORN: Horixe.

MARGARETA: Hori esatea ez da polita.

BJORN: Nork agintzen du?

MARGARETA: Nire ustez, batak zein besteak. Batzutan batek...

BJORN: (Pastilak hartuz) Zer zantarkeria! Zein ahokera mingotsa!!!

MARGARETA: Zentzuzkoa egin duzu, maitea.

BJORN: Ez nago gaixorik.

MARGARETA: Orduan, zure ustez, zergaitik gaude etxe honetan?

BJORN: Ez nago gaixorik. Ez dut onartzen susmo hori.

MARGARETA: Horrek ez ditu gauzak konponduko.

BJORN: Ez dut asilo batera joan nahi. Zergatik ezin dugu hemen jarraitu? Ez dut nahi zaharrak baino ez dauden asilo batera joan nahi. Asiloak hiltzeko dagoen jendearentzat eginak daude.

MARGARETA: Baina, biok oso zaharrak gaituzu, maitea.

BJORN: Ez da horrela. Ez nago zurekin horretan. Berriro hasiko naiz lanean. Biok bakarrik oso ondo konponduko gara.

MARGARETA: Ez ezazu horretaz hitz egin orain.

BJORN: Nik esan dizut ez dudala asilora joan nahi.

MARGARETA: Gu oraindik hementxe gara.

BJORN: Inork ez gaitu behar

MARGARETA: Zergatik diozu hori?

MARGARETA: Egia delako. Inork ere ez.

MARGARETA: Inork ez zaitu behar.

BJORN: Ez, inork ere ez.

MARGARETA: Eta orduan ni zer naiz? Zure emaztetxoa ahaztu egin duzu? Ez zaitut nik maite, edo? Ez duzu tristetu behar maitea. Benga, nire bihotzeko koxkorra. Begira, ba nekien irripartxoa atarako nizula.

BJORN: Zuk beti ikusten duzu gauzen alde ona.

MARGARETA: Behar ere, behar ere.

BJORN: Oso maitagarria zara.

MARGARETA: Nire bihotzeko koxkorra. Orain zaharrak garela esan ba dut ere, ez da egia. Gazteak gara.

BJORN: Egia galanta. Begira neu...

MARGARETA: Mutil gazte baten antza daukazu jersey horrekin!

BJORN: Eta zuk neskatila batena. (Besarkatzen du emaztea)

MARGARETA: Zein ederra den bizitza!

BJORN: Egia galanta. (Telefonoak jotzen du) Musika entzuten duzu? (Telefonoaren soinua musika bihurtzen da) Etorri dantzan! (Dantzan jartzen dira, baina musika berriro telefono hotsa bihurtzen da. Lotu egiten dira).

BJORN: Zer gertatu da? Telefonoa da? Zoaz erantzuten, mesedez.

MARGARETA: (Telefonoan) Nor da? — Gabon Ingrid — Bai hementxe ginen. — Oraintxe bukatu dugu afaltzen. Bai, eskerrik asko. — Ez, ondakinik ez, zuk erositakoa jan dugu. — irten egin du, ba. — Ez, Eric ez da oraindino etxeratu. — Mariak oraintxe bertan irten du. Oso neskato moñoña duzu. Bai, normala da irten eta ondo pasatzean atsegina izatea. — Ez Gretak ez du ezer jan. Bera dago... Zelan diozue zuek? Joanda bezala. Ez zait hori normala iruditzen. Egun guztia egon da bere gelan sartuta. Bildur naiz zerbait gertatzen ote zaion. (GRETA sartzen da) Nola — Edade txarra? — Bai, saiatuko naiz. Agur (Eskegi eta GRETAri zuzenduaz). Ah, agertu zara azkenean, polita. Egun guztia gelan sartuta eta jan ere ez duzu egin. Gosetua izango zara. Jan egin behar duzu, bestela gaixotu egingo zara. Plateren bat atarako dizut. Telebista begiratuz bazkaldu dezakezu nahi ba duzu.

GRETA: Baina, zer jantzi klase dira aldean dituzuenak?

MARGARETA: Hau? Ahaztuta neukan. Zure amaren atorra bat da.

GRETA: Eta jersey hori Eric-ena da.

MARGARETA: Zure amak botatzeko bazterreratuak zituen. Eta botatzea dirua alperrik galtzea dela iruditzen zait.

BJORN: Behar bada, ez dugu itxura dezenterik izango hauekin.

GRETA: Bai zera!

MARGARETA: Hona hemen zure platera, laztana. — Jezarri. Oso ondo. Ea gustatzen zaizun janari hau. Nire erara moldatu ditudan ondakinak dira.

GRETA: Arraroa da... Zuek hondakinak jaten dituzue, Zuek? Jantzi zaharrak janzten? Guk den-dena bota egiten dugu. Zergatik egiten duzue hori?

MARGARETA: Ohituraz.

GRETA: Arrazoia duzue. — Oh, zein gozo!

MARGARETA: Gosetua izango zinen, maitea.

BJORN: Gelan aldi luzean geratzen zara. Ez da tristea bakarrik egotea denbora guztian?

GRETA: Ez da aspergarria behintzat.

BJORN: Orduan, zergatik ez duzu irteten?

GRETA: Irtetea ere aspergarria da.

BJORN: Beno, zure ustez, zer da aspergarria orduan?

GRETA: Ezer ez. Exertxo ere.

MARGARETA: Ezer ez? Dena da aspergarria ezta?

GRETA: Horixe, denak aspertzen nau. Bizitza adrilu bat da.

MARGARETA: Ez zaitut sinesten.

GRETA: Ba, diodana egi santua da.

BJORN: Ez da horrelakorik esan behar gaztea zara, osasuntsua, eta bizitza osoa duzu aurretik.

MARGARETA: Bizitza zoragarria da!

GRETA: Ez dut nik horrela uste.

MARGARETA: Eta ez duzu zure burua behartzen dena aspergarria ikustera?

BJORN: Egongo da munduan oraintxe bertan egin nahi izango zenuken zerbait.

GRETA: Ez, ez dago.

BJORN: Bene benetan ezertxo ere?

MARGARETA: Hainbeste aspertzeak aspergarria izan behar du ba.

GRETA: Horrela da.

MARGARETA: Askoz ere atseginagoa da, ba, ez aspertzea.

GRETA: Bai, ziur asko atseginagoa da.

BJORN: Ba horrela ba da, zerbait egin beharka da ez aspertzeko.

 

(ERIC sartzen da eta GRETA telebista ondora doa).

 

MARGARETA: Nahiko jan duzu?

 

aurrekoa | hurrengoa